Inauteriak

aratuste. Inauteria.

astearte inaute, asterte inauteri, martitzen karnabal, Asteartita. Inauterietako asteartea.

astelehen inaute, astelehen inauteri, astelehen karnabal, Astelenita. Inauterietako astelehena.

ator. Mundakako inauterietako pertsonaia. Mundakako atorrak eta laminak.

eltzagor (zanbonba*, zambomba*).

Emakunde eguna, -a. Ostegun Gizenaren aurreko eguna, Nafarroako zenbait herritan ospatzen dena.

ferratzaile. Lanzko inauterietako pertsonaia. Noizean behin, ferratzaileek Zaldiko harrapatzen dute etxe bateko izkina baten kontra.

Gizakunde. Inauterietako festa, Nafarroako zenbait herritan ospatzen dena.

igande inaute, igande inauteri, domeka karnabal, zaldun inaute, Zaldunita. Inauterietako igandea.

inaute, inauteri. Iparraldeko testuetan, erabiltzekoak dira 'ihaute' eta 'ihauteri' ere.

jantzi. Kontuz esaldia jostean. Baserritarrez jantzi ginen*[e.] Baserritar jantzi ginen.

joaldun 2. Zubietako eta Iturengo inauterietako pertsonaia, joarea astinduz ibiltzen dena.

kaldereroak, -ak.

karakotx. Maskarada.

kaskarot. Lapurdiko inauterietako pertsonaia.

koko jantzi. Mozorroa, mozorrotu. Koko jantzian zebilen. Koko jantzita joango gara.

lamina 2. Mundakako inauterietako pertsonaia. Mundakako atorrak eta laminak.

Larunbat Erdikoa, -a; Larunbat Erdipurdia, -a; Zapatu Erregularra, -a; Zaldunita bezpera. Inauterietako larunbata.

Leziagako sorgina. Laudioko inauterietako pertsonaia. Leziagako sorgina ateratzear da Laudion.

mamoxarro (moxaurre*). Unanuko inauterietako pertsonaia. Afariaren ostean, mamoxarro helduek dantza egiten dute plazan.

mamutu. Mozorrotu.

marika 2. Lapurdiko inauterietako pertsonaia.

Markitos. Zalduondoko inauterietako pertsonaia.

maska. Maskara, mozorroa.

maskarada (khestu*). Zuberoako ikuskizuna, inauterietan jokatzen dena. Hauek izaten dira pertsonaiak: maskarada gorria, maskarada beltza, aitzindariak edo dantzariak (entseinaria, txerreroa, gathuzaina, zamaltzaina, kantiniersa), marexalak, kukuileroak, jaun eta anderea, andere xuria, laboraria eta laborarisa, hartza eta artzaina, lore saltzaileak eta sapurrak, buhame jauna, kerestuak (kherestuak*, kereztuak*), kauterak (Kabana Handi edo nagusia, Fripou, Poupou eta Pitxu), medezina, xorrotxak, eskaleak, apezpikua, tximinia garbitzaileak, zapurrak.

maskaratu. Mozorrotu.

Miel Otxin. Lanzko inauterietako pertsonaia.

momotxorro. Altsasuko inauterietako pertsonaia. Horregatik janzten dituzte momotxorro eta mamoxarroek maskara, adar eta ipuruko guztiak.

mozorrotu. Mozorroa jantzi. Pailazoz mozorrotu da.

muttu. Unanuko inauterietako pertsonaia.

Ostegun Gizena, -a; Eguen Zuria, -a; Eguen Gizena, -a; Eguen Larderoa, -a; Lerdo eguna, -a. Inauterietako osteguna.

Ostiral Meharra, -a; Ostiral Mehea, -a; Bariku Argia, -a; Bariku Mehea, -a. Inauterietako ostirala.

pella 1. Esne frijitua.

Piñata igandea, -a. Inauterien ondorengo lehen igandea.

sardina ehorzte, sardina erretze, sardina ehorzketa. Inauterietako azken eguneko erritua.

sorgin dantza. Inauterietako dantza.

torrada (torrija*). Inauterietan jan ohi den gozokia.

Turuturu eguna, -a. Inauterietako hirugarren eguna.

txatxo. Lanzko inauterietako pertsonaia. Miel Otxin txatxo baten sorbaldan jarri dute.

Txitxi-burruntzi eguna, -a (txitxiburduntzi eguna*).

zakuzahar. Lesakako inauterietako pertsonaia. Badoaz zakuzaharrak kalejiran.

Zaldiko. Lanzko inauterietako pertsonaia. Badatoz Zaldiko, Ziripot eta beste.

zanpantzar. Inauterietako lastozko irudia. Ez erabili 'joaldun' adierazteko.

Ziripot. Lanzko inauterietako pertsonaia. Ziripot, txatxoak, Zaldiko eta Miel Otxin ikusi ditugu.

© Berria.eus - Euskal Editorea SM    •   Martin Ugalde kultur parkea, Andoain 20140
Telefonoa: 943-30 40 30  •   Faxa: 943-59 01 72  •  Posta elektronikoa: [email protected]
webgunearen mapa