Hauteskundeak

ortotipografia >> Zenbakiak >> Ehunekoak eta milakoak

Aurrena sinboloa idazten da (%, ‰), eta gero zifra, loturik, tartean zuriunerik gabe. Negatiboa bada, minus zeinua sinboloaren aurrean jartzen da (–%, –‰).

Mugagabean deklinatzen dira.

Herritarren %24 ados daude, eta %76 ez.

Baina aurretik gainerako edo beste badute, artikulua hartzen dute.

Herritarren %24 ados daude, baina gainerako %76ak ez.

Erreferentea plurala denean, pluralean egiten da aditzaren komunztadura; singularra bada, singularrean.

Ikasleen %75ek gainditu dute azterketa.

Aurrekontuaren %15 ez du gastatu oraindik.

Beste modu batzuk ere badaude ehunekoak adierazteko. Gainera, adierazkorragoak dira:

Hamarretik / Hamarretarik bederatzi ados daude.

*

[sigla] AEHE. /a-e-hatxe-e/ atzerrian bizi diren egoiliarren hautesle errolda (CERA*).

abstención técnica: abstentzio tekniko.

abstenitu, abstentzio. Botorik ez eman, ez bozkatu. Abstentzio teknikoa, abstentziora jo. Herritar asko abstenitu egin da.

abstentzionismo, abstentzionista.

acto de investidura / investiture : kargua hartzeko ekitaldi.

agintaldi erdiko hauteskunde (midterm*).

agortu. Gehiegi erabiltzen da. Epeei eta aldiei buruz mintzatuz, hobe 'bukatu', 'amaitu', 'bururatu', 'bete'... Egoera aldatzeko bide guztiak agortu behar dira*[e.] Egoera aldatzeko bide guztiak probatu behar dira. // ‘Haika-Segi auziko’ sei gazte aske, lau urteko espetxealdia agortuta*[e.] ‘Haika-Segi auziko’ sei gazte aske, lau urteko espetxealdia bukatuta. // Jaurlaritzak arazorik gabe agortu zezakeen legealdia*[e.] Jaurlaritzak arazorik gabe amai zezakeen legealdia.

aldea. Zenbakiekin uztartzeko, '-en' lotura erabili, ez '-ko'. Kiroletan aldea adierazteko, '-(e)z' erabiltzen da nagusiki, edo, bestela '-en aldea'. Mila botoko aldea*[e.] Mila botoren aldea. // Miarriztarrek puntu batez galdu zuten Tolosaren aurka, Aguileran. Lau tantoz nagusitu dira olaizolatarrak. Bi segundoren aldea kendu dio gaurko etapan.

alderdi bozkatuena* e. boto gehien duen alderdia, boz gehien bilduriko alderdia...

alkatesa* e. alkate. Anne Hidalgo, Parisko alkatesa*[e.] Anne Hidalgo, Parisko alkatea.

altu. Garaia. Ez erabili 'handi' edo 'bikain' adierazteko. Maila altuko taldea da*[e.] Talde bikaina da. // Parte hartze altua izan da hauteskundeetan*[e.] Parte hartze handia izan da hauteskundeetan.

asociación de electores/as: hautesle elkarte.

aurrekanpaina* e. kanpainaurre.

batez beste, batez besteko, batezbesteko (bataz beste*, batazbesteko*, batez bestean*). Izena denean, batera idazten da, eta izenlaguna edo adizlaguna denean, berriz, bereiz. Irakurleen adinaren batezbestekoa jakin behar genuke. Etxeko langileen batez besteko soldata. Urtean zenbat irabazten dugun batez beste.

Batzar Nagusiak, -ak (BBNN*). Arabakoek 'Biltzar Nagusiak' izena izan zuten 2015eko azarora arte. Geroztik, 'Batzar Nagusiak' dira, Bizkaikoak eta Gipuzkoakoak bezala. Bizkaiko eta Gipuzkoako Batzar Nagusiak.

behin-behinean, behin-behineko, behin-behinekoz (behin behinean*, behin-behingo*, behin behineko*).

behin betiko (definitibo*, behin-betiko*).

boto (botu*). Hona hemen botoekin zerikusia duten zenbait hitz. Boto asmo (boto intentzio*), boto aurreratu, boto baliagarri, boto baliodun, boto baliogabe, boto egin, botoa eman, boto emaile, boto isil, boto kutxa, boto paper edo bozka-orri (papeleta*), boz, boza eman, boz emaile, bozaldi, bozka ('bozketa' esan nahi du, ez 'boto'), bozkaleku, bozkatu, bozkatzaile, bozketa, ordezkari bidezko boto edo boto eskuordetu (boto delegatu*), postaz emandako boto / posta bidezko boto.

botoak azkar kontatzeko sistema.

boto baliodun (boto baleko*).

boto diziplina, alderdi diziplina (botoaren diziplina*).

boto isil. Hauteskundeak iritsi arte inkestetan eta zundaketetan agertzen ez den botoa.

boto kontaketa, boto zenbaketa, botoak kontatu, botoak zenbatu.

boz 1 (bozka*). Botoa. Hona hemen bozekin zerikusia duten zenbait hitz. Boto baliagarri, boto baliogabe, boto egin, botoa eman, boto emaile, boto paper, boz, boza eman, boz emaile, bozaldi, bozka ('bozketa' esan nahi du, ez 'boto'), bozkaleku, bozkatu, bozkatzaile, bozketa, postaz emandako boto / posta bidezko boto.

boz 2. Bozketa.

bozka. Bozketa. Ez erabili 'boto' adierazteko.

bozkaleku (hauteskunde eskola*). Bozkatzeko atontzen den lekua.

bozkatu. Kontuz esaldia jostean. PP bozkatu dute*[e.] PPren alde bozkatu dute. // Ez ziren ez alde eta ez kontra, eta zuri bozkatu dute. Eskuinaren alde bozkatu zuten. Eskuinarentzat bozkatu dute.

cámara / chambre: ganbera (ganbara*).

cabeza de lista / tête de liste: zerrendaburu.

candidato/a a diputado general: diputatugai nagusi (diputatu nagusigai*).

caucus. Ameriketako Estatu Batuetako bozketa sisteman, presidentegaiak aukeratzeko biltzarra.

censados/as: erroldatuak, erroldaturikoak, erroldatutakoak.

censo (electoral) / listes électorales: (hautesle) errolda.

circunscripción electoral / circonscription électorale: hauteskunde barruti, hautesbarruti.

convocatoria (electoral): (hauteskunde) deialdi.

día de reflexión / jour de trêve: gogoeta egun.

D'Hondt sistema edo D'Hondt legea, -a (d'Hondt sistema*, d'Hondt legea*).

deitu. Bi erregimen ditu: 'Aneri deitu dio' (mendebaldean) eta 'Ane deitu du' (ekialdean). Gogoan izan zein den joskera egokia: 'bilerara deitu', 'grebara deitu', 'elkarretaratzera deitu', 'hauteskundeetara deitu'. Beste aditz batzuk ere ezin ahaztu ditugu: 'greba antolatu', 'batzarra prestatu'... Manifestazioa eta greba deitu dituzte*[e.] Manifestaziora eta grebara deitu dute. // Hauteskundeak deitu nahi dituzte*[e.] Hauteskundeetara deitu nahi dute.

diputatugai nagusi (diputatu nagusigai*).

diputatuorde nagusi (diputatu nagusiorde*).

disolbatu 2* e. desegin. Hamasen adar armatua disolbatu arte itxarongo dute*[e.] Hamasen adar armatua desegin arte itxarongo dute. // Ez du nahi parlamentua disolbatzea*[e.] Ez du nahi parlamentua desegitea.

disolver (el parlamento, la diputación...) / dissoudre (l'assemblée, le gouvernement...): desegin, deuseztatu...

elektoralismo, elektoralista. Besterik kontuan hartu gabe hauteskundeei begira eginiko politika; jokabide horri dagokiona.

encuestados/as: galdetuak, galdetutakoak, galdeturikoak.

erreferendum (referendum*).

escaño / siège: eserleku, aulki, jesarleku.

eskudun, ahaldun. (es: apoderado).

estimación / estimation: lehen kalkulu, lehen datu (hori esateko, ez erabili 'estimazio').

franja: bitarte, tarte.

funtzioetako alkate*, funtziotako alkate*, funtzioetako presidente*, funtziotako presidente* e. jarduneko alkate, jarduneko presidente.

ganbera 1. Erakunde izena. Behe ganbera, goi ganbera, merkataritza ganbera, laborantza ganbera, Nafarroako Kontu Ganbera, Lorden Ganbera.

gehien. Aditza singularrean erabiltzen da. Sozialistek bildu dituzte boto gehien*[e.] Sozialistek bildu dute boto gehien.

gehiengo. Gehiengo motak: gehiengo erlatiboa edo soila (sinple*), gehiengo absolutua edo osoa, eta gehiengo kalifikatua (kualifikatu*) edo berezia. Nolanahi ere, oro har neurriz erabiltzekoa da. Herritarren gehiengoak alde bozkatu du*[e.] Herritar gehienek alde bozkatu dute.

gogoeta egun. Hauteskunde bezpera.

grupo mixto: talde misto.

grupo parlamentario / groupe parlementaire: talde (parlamentario), parlamentuko talde.

gutxien. Aditza singularrean erabiltzen da. Sozialistek bildu dituzte boto gutxien*[e.] Sozialistek bildu dute boto gutxien.

hautagai zerrenda (plantxa*).

hauteskunde. Hauteskunde barruti edo hautesbarruti, hauteskunde batzorde, eskualdeko hauteskunde batzorde, probintziako hauteskunde batzorde, hauteskunde mahai.

hauteskunde mahai. Laburtu behar izanez gero, zilegi da 'hautesmahai' ere.

hautesle. Hauteskundeetan, botoa eman dezakeena. Hautesle errolda. Hautesle erroldaren bulegoa.

hautesle elkarte (hautes elkarte*).

hauteslego* e. hautesleak.

hautetsontzi (urna*, hautestontzi*). Boto kutxa. Kontuz kalkoekin. Jende asko joan da hautetsontzietara*[e.] Jende asko joan da bozkalekuetara. Jende askok bozkatu du.

herritar. Herri edo estatu bateko kidea. Ikus 'hiritar'.

hitzordu. Kazetaritzako klixe gogaikarria da irudizko zentzuan erabiltzea. Batzuetan, aski da 'ordu'. Hitzordua eskatu diot masajistari*[e.] Ordua eskatu diot masajistari. // Italiarrek gaur eta bihar dute botoa emateko hitzordua*[e.] Italiarrek gaur eta bihar dute botoa emateko garaia.

horquilla / fourchette: bitarte. EAJk irabaziko ditu hauteskundeak, 10-11 zinegotzi bitarte lortuta.

idazkariorde nagusi (idazkari nagusiorde*).

inkestatu. Inkestez mintzatuz, galdeketari erantzuten dion pertsona. Izena da, ez aditza. Inkestatu gehienak alde daude.

inskribatu gabeak, -ak. (es: no inscritos; fr: non-inscrits; en: non-attached).

intención de voto:: boto asmo

interventor / délégué de liste: ikuskatzaile.

jarduneko alkate, jarduneko presidente... (funtzioetako alkate*).

junta electoral / conseil électoral: hauteskunde batzorde.

junta electoral de zona: eskualdeko hauteskunde batzorde.

junta electoral provincial: probintziako hauteskunde batzorde.

kanpainaurre (aurrekanpaina*).

kantonal* e. kantonamendu. Kantonaletako bozak*[e.] Kantonamenduetako bozak. Kantonamendu bozak.

kolegio elektoral*, hauteskunde kolegio* e. bozkaleku.

konpromisario. Hautesleek aukeratutako ordezkaria, kargu jakin bat nork beteko duen hautatuko duena.

kuorum* e. quorum.

legealdi, legegintzaldi. Legebiltzarrak hurrengo bozak egin arte lanerako duen aldia. Udalei eta aldundiei buruz mintzatuz, hobe 'agintaldi'. Norbaitek karguan egiten duen denbora 'kargualdia' da.

legebiltzarrerako hauteskunde (hauteskunde legegile*, hauteskunde legislatibo*).

legislatura / législature: legealdi, legegintzaldi.

ligera ventaja / léger avantage: alde txiki.

mandato / mandat: agintaldi.

margen de error / marge d'erreur: huts tarte.

mayoría absoluta / majorité absolue: gehiengo oso, gehiengo absolutu.

mayoría simple / majorité relative: gehiengo soil, gehiengo erlatibo.

mesa electoral / bureau de vote: hauteskunde mahai, bozketa bulego.

mitin (meeting*).

muestra / échantillon: lagin, erakusgarri.

muestra estratificada / échantillon stratifié: arlokako lagin, arloz arloko lagin.

nivel de participación / niveau de participation: parte hartze. Parte hartze handia, txikia. (Ez erabili parte hartze maila*, parte hartze baxua*, parte hartze altua*).

observador / observateur: behatzaile.

oficina del censo electoral: hautesle erroldaren bulego.

orokor. Batzuetan, 'orokor' baino egokiagoak dira beste hitz batzuk: 'nagusi', 'orotariko', 'oso'... Baina 'hauteskunde orokorrak'. Idazkari orokorra*[e.] Idazkari nagusia. // Kontseilu Orokorra*[e.] Kontseilu Nagusia.

papeleta / bulletin de vote: boto paper.

parlamentari. Parlamentuko kidea. Izena da. Bi parlamentarik baiezko botoa eman zuten.

parlamentario. Parlamentuari dagokiona. Izenondoa da. Talde parlamentario guztiak osatu dituzte.

parte hartu. Marratxorik gabe idazten da. Ez zait gustatzen horrelako jokoetan parte hartzea. Ona da boto emaileek parte hartzea.

parte hartze. Izena izan zein aditza izan, marratxorik gabe. Irakurlearen parte hartze aktiboa barik, literatura hilzorian egongo litzateke. Emakumeen parte hartzea hutsaren hurrengoa da. Emakumeek parte hartzea ez dut nahi. Parte hartzea espero baino handiagoa izan da.

plebiszitu. Bozketa mota.

portzentaia* e. ehuneko, portzentaje.

portzentaje. h. ehuneko.

primario (primaria*). Lehena, oinarrizkoa. Hauteskunde primarioak. Era Primarioa.

primario popular. Frantziako ezkerraren hautagaia izendatzeko bozketa prozesua.

quorum (kuorum*). Latinetik datorren arren, ez da letra etzanez idazten, Euskaltzaindiaren Hiztegian sartua baitago.

senadore*, senatore* e. senatari.

senatari (senadore*, senatore*).

sondeo / sondage: (hauteskunde) inkesta, (hauteskunde) zundaketa.

spiztenkandidat. Alemanez, hautagai nagusia. Europako Batzordeko presidentea aukeratzeko sistema izendatzen du. Neurriz erabiltzekoa da.

sufragio, sufragista.

tracking. h. zundaketa etengabe. Demoskopian.

transfuga. Hautesleek aukeratu ondoren bere alderdi politikoa uzten duen politikaria, beste alderdi politiko bati laguntzeko.

txuri* e. zuri. Dena dela, Realeko jokalariak 'txuri-urdinak' dira. Boto zuria eman du.

voto útil / vote utile: boto baliagarri.

voto en blanco /  vote blanc: boto zuri.

voto nulo / vote nul: boto baliogabe.

voto por correo / vote par correspondance: postaz emaniko boto, posta bidezko boto.

zerrendaburu (zerrenda buru*).

© Berria.eus - Euskal Editorea SM    •   Martin Ugalde kultur parkea, Andoain 20140
Telefonoa: 943-30 40 30  •   Faxa: 943-59 01 72  •  Posta elektronikoa: [email protected]
webgunearen mapa