Eguberriak

Alacant turroi, turroi gogor (Alicanteko turroi*).

Bizarzuri (Pere Noel*, Papa Noel*). Filmean, erretiroa hartu nahi du Bizarzurik.

dezimo. Loteria txartelaren hamarrena.

Eguberri eguna, -a. Abenduaren 25a.

Eguberrietako loteria, Gabonetako loteria (loteria nazionala*).

Errege eguna, -a. Urtarrilaren 6a.

Errege eguneko loteria, Erregeetako loteria (Haurraren loteria*, Umearen loteria*, Niñoko loteria*).

Errege Magoak, Erregeak. Izenarekin batera doanean, letra xehez. Baltasar errege magoa.

Errege Magoen desfilea, -a (kabalgata*).

errege opil (errosko*, rosko*).

filarmonika* e. filarmoniko. Vienako Orkestra Filarmonika*[e.] Vienako Orkestra Filarmonikoa.

Gabon eguna, -a; Gabon gaua, -a.

gabon eske. Eguberrietan etxez etxe egin ohi den eskea.

gabon kanta, eguberri kanta.

gabonsari, agilando (aginaldo*). Eguberrietan ematen den sari edo oparia. Garai batean, gabonsaria ematen ziguten lantegian.

Gabon zaharra, -a; Gabon zahar eguna, -a; Gabon zahar gaua, -a. Abenduaren 31. Gabon zaharrean ileorde hori bat jarrita ibili nintzen. Gabon zaharretako zarata gehiegizkoa izaten da.

goroldio. Landare txikia, belusaren tankerako multzoak osatzen dituena, eta Eguberrietako jaiotzetan apaingarri erabiltzen dena.

gorosti. Fruitu gorri biribilak dituen zuhaixka, Eguberrietan apaingarri erabiltzen dena.

Inozente eguna, -a (Inuzente eguna*). Abenduaren 28a, Hegoaldean txantxak egin ohi diren eguna.

jaiotzazale (belenista*).

konpota. Fruitu jakin batzuk azukre uretan egosiz egiten den janari gozoa.

kotilioi (kotiloi*, kotilloi*). Urtezahar gaueko festa berezia.

Mari Domingi (Maridomingi*).

marijesi. Gernika aldean abesten diren gabon kantak.

mazapan. Batez ere Eguberrietan jaten den ore gozoa.

mihura (miura*). Landare bizkarroia, Eguberrietan atean jartzen dena, zorte ona izateko.

noel. Iparraldean, gabon kanta.

Olentzero (Olentzaro*). Izen propioa da, eta ez du artikulurik behar. Olentzeroa etorri da*[e.] Olentzero etorri da. // Herri guztietan antolatu dituzte Olentzeroak*[e.] Herri guztietan antolatu dute Olentzeroren etorrera.

polboroi. Eguberrietan jan ohi den gozoki txikia, erraz desegin eta hautsaren antza hartzen duena.

San Silvestre lasterketa (San Silbestre lasterketa*). Abenduaren 31n egin ohi den lasterketa proba.

santamasak, santomasak. Arrasaten, santamasak dituzte; Azpeitian, santomasak.

San Tomas eguna, santomasak, santamasak (Arrasate) (Santo Tomas*, santotomasak*).

sari nagusi, lehen sari (sari potolo*, sari lodi*, gordo*).

txistor. Ez du '-a' itsatsirik. Txistor bat, txistor pintxoa, txistor ogitartekoa.

Urtats; Urtats eguna, -a. Urtarrilaren 1a.

Urteberri eguna, -a. Urtarrilaren 1a. Egun horretaz ez baizik urteaz mintzatzeko, bereiz idazten da. «Urte berri on!», esan zidan.

Urteberriko Kontzertua, -a. Urtarrilaren 1ean Vienako Orkestra Filarmonikoak urtero egiten duen kontzertua.

Urtezahar eguna, -a; Urtezahar gaua, -a. Abenduaren 31.

xanpain (txanpain*).

Xixona turroi, turroi bigun (Jijonako turroi*).

© Berria.eus - Euskal Editorea SM    •   Martin Ugalde kultur parkea, Andoain 20140
Telefonoa: 943-30 40 30  •   Faxa: 943-59 01 72  •  Posta elektronikoa: [email protected]
webgunearen mapa