Herrialde Katalanak

 

ANDORRA

ANDORRA

Andorrako Printzerria
Herritar izena: andorratar.
Eremua: 468 km2.
Hiriburua: Andorra la Vella (andorratar).
Hiri nagusiak: Les Escaldes, Encamp, Sant Julia de Loria, La Massana, Canillo, Ordino.
Dirua: euro.
Hizkuntzak: katalan (ofiziala), gaztelania, frantses eta portuges.
Biztanleak: 79.300 lagun (NBE, 2011). Espainol (%43), andorratar (%33), portuges (%11), frantses (%7), beste (%6).
Erlijioak: katoliko.
Jakingarriak: Andorra Herrialde Katalanen parte da.
Transkripzioak: leku izenak idazteko, katalanezko erak erabiltzen ditugu.
 

Balearrak

Balearrak

Herritar izena: balear.
Eremua: 4.992 km2.
Hiriburua: Palma.
Hiri nagusiak: Mao, Vila d'Eivissa, Sant Francesc Xavier.
Hizkuntzak: Katalana eta gaztelania dira ofizialak. Katalanez %70,8 mintzo dira.
Biztanleak: 1.113.114 lagun (2011).
Jakingarriak: Herrialde Katalanetako bat da.
Transkripzioak: leku izenak idazteko, katalanezko erak erabiltzen ditugu. Dena dela, 'Pitiusak, -ak' deituko diogu Illes Pitiuses uhartediari.

gaztelaniazkatalanez
AlayorAlaior
AndraitxAndratx
BañalbufarBanyalbufar
BenisalemBenissalem
CiudadelaCiutadella
EsporlasEsporles
EstellenchsEstellencs
FerreríasFerreries
IbizaEivissa
Islas PitiusasIlles Pitiuses
La PoblaSa Pobla
La Savina (Formentera)La Savina
MahonMao
Palma de MallorcaPalma
PollensaPollença
San Antonio (Ibiza)Sant Antoni de Portmany
San Antonio AbadSant Antoni de Frutera
San CristobalEs Migjorn Gran, Es Mitjorn Gran
San Ferran de las Rocas (Formentera)Sant Ferran de ses Roques
San Francisco Javier (Formentera)Sant Francesc Xavier
San Francisco JavierSant Francesc de Formentera
Santa Eulalia del RíoSant Eularia del Riu
SantañySantanyi
SollerSoller
ValldemosaValdemossa
Villacarlos (Menorca)Es Castel
 

Herrialde Katalanak

Herrialde Katalanak

Eremua: 69.823 km2.
Biztanleak: 11 milioi inguru.
Jakingarriak: Katalanez mintzo diren herrialdeak Katalunia, Balearrak, Rossello, Valentzia eta Andorra dira. Aragoin, Kataluniako mugan, La Franja de Ponent izeneko eremuan, katalanez mintzo dira, eta Sardinian ere bai, Alghero hirian (katalanez, L'Alguer; bertan, katalana ofiziala da, sardiniera eta italiera bezala). Herrialde Katalanetatik kanpokotzat jotzen diren zenbait lurraldetan ere hitz egiten da katalanez: Murtzian, adibidez, El Carxe eskualdean (El Carche gaztelaniaz), valentzieraz hitz egiten dute zenbait udalerritan.
Transkripzioak: leku izenak idazteko, katalanezko erak erabiltzen ditugu.
 

KATALUNIAKO ERREPUBLIKA

KATALUNIAKO ERREPUBLIKA

Herritar izena: katalan edo kataluniar.
Eremua: 32.114 km2.
Hiriburua: Bartzelona.
Hiri nagusiak: Girona, Lleida, Tarragona.
Hizkuntzak: katalan, espainiera (ofizialak), aranera (okzitanieraren dialekto bat da, eta ofiziala da Aran ibarrean). Katalanez %74,5 mintzo dira; Rossellon 125.622 lagun inguru mintzo dira katalanez. Kataluniaren barruan dagoen Aran ibarra hizkuntzaz Okzitaniaren parte da.
Biztanleak: 7,5 milioi (2012).
Jakingarriak: katalanez, Catalunya. Herrialde Katalanen parte da, Balearrekin, Rossellorekin, Valentziarekin eta Andorrarekin batera.
Transkripzioak: leku izenak idazteko, katalanezko erak erabiltzen ditugu (Bartzelona salbu).

gaztelaniazkatalanez
AmpurdánEmpordà
AmpuriasEmpúries
Baqueira-BeretVaquèira-Beret
BañolasBanyoles
Borjas BlancasLes Borges Blanques
CerdañaCerdanya
CerdañolaCerdanyola
Costa BravaCosta Brava (Girona)
Costa Daurada / Costa DoradaCosta Daurada (Tarragona)
Costa del GarrafGarrafeko kosta (Tarragona)
EsparragueraEsparreguera
Esplugas de LlobregatEspluges de Llobregat
FiguerasFigueres
FontcubertaFontcoberta
GeronaGirona
La GarrotxaGarrotxa
La JunqueraJonquera
LéridaLleida
Molins de ReyMolins de Rei
MollerusaMollerussa
Playa de AroPlatja d'Aro
PonsPonts
RosasRoses
San Carlos de la RapitaSant Carles de la Ràpita
San FeliuSant Feliu
San Sadurni de NoyaSant Sadurní d'Anoia
Santa Coloma de GramanetSanta Coloma de Gramenet
Seo de UrgellLa Seu d' Urgell
TarrasaTerrassa
VichVic
ViellaVielha (Aran ibarra, Okzitania)
Villafranca del PenedésVilafranca del Penedès
Villanueva y GeltruVilanova i la Geltrù
Begeriak

erdarazeuskaraz
Alt Pirineu i Aran / Alto Pirineo y AránPirinio Garaia eta Aran
BarcelonaBartzelona
Camp de TarragonaCamp de Tarragona
CentralCentral
GironaGirona
LleidaLleida
Terres de l'EbreTerres de l'Ebre
Eskualdeak

erdarazeuskaraz
Alt CampAlt Camp
Alt Empordà / Alto AmpurdánEmporda Garaia
Alt Penedès / Alto PenedésPenedes Garaia
Alt Urgell / Alto UrgelUrgell Garaia
Alta Ribagorça / Alta RibagorzaRibagorza Garaia
Anoia / AnoyaAnoia
BagesBages
Baix CampBaix Camp
Baix Ebre / Bajo EbroEbro Beherea
Baix Empordá / Alto AmpurdánEmporda Beherea
Baix Llobregat / Bajo LlobregatLlobregat Beherea
Baix PenedèsPenedes Beherea
BerguedàBergueda
Cerdanya / Baja CerdañaCerdanya
Conca de Barberà / Cuenca de BarberáConca de Barbera
GarrafGarraf
Garrigues / GarrigasGarrigues
Garrotxa / La GarrochaGarrotxa
Gironès / GerundenseGirones
MaresmeMaresme
MontsiàMontsia
NogueraNoguera
OsonaOsona
Pallars JussàPallars Jussa
Pallars SobiràPallars Sobira
Pla d'Urgell / Plana de UrgelPla d'Urgell
Pla de l'Estany / Plana del LagoPla de l'Estany
Priorat / PrioratoPriorat
Ribera d'Ebre / Ribera de EbroRibera d'Ebre
RipollèsRipolles
SegarraSegarra
SegriàSegria
SelvaSelva
SolsonèsSolsones
TarragonèsTarragones
Terra Alta / Tierra AltaTerra Alta
Urgell / UrgelUrgell
Val d'Aran / Valle de AránAran ibarra
Vallès OccidentalValles Occidental
Vallès OrientalValles Oriental
 

Rossello

Rossello

Eremua: 3.673 km2.
Hiriburua: Hiriburu administratiboa Perpinya da (frantsesez, Perpignan).
Hiri nagusiak: Prada (frantsesez, Prades), Ceret, Formiguera, Montlluis, Sant Pau de Fenollet (okzitanieraz, Sant Paul de Fenolhet), Cotlliure.
Hizkuntzak: frantses (ofiziala), katalan (%40 inguru).
Biztanleak: 400.000 lagun inguru.
Jakingarriak: Herrialde Katalanen parte bat da. Ipar Katalunia ere esaten zaio (Catalunya Nord). Honako eskualde historiko hauek osatzen dute Ipar Katalunia: Rossello (frantsesez, Rousillon; gaztelaniaz Rosellon), Conflent, Vallespir, Capcir, Cerdanya Garaia (frantsesez, Cerdagne) eta Fenolleda —Okzitaniaren zati da; okzitanieraz, Fenolhet, eta frantsesez, Fenouilledes—.
Transkripzioak: leku izenak idazteko, katalanezko erak erabiltzen ditugu.
 

Valentzia

Valentzia

Herritar izena: valentziar.
Eremua: 23.255 km2.
Hiriburua: Valentzia.
Hiri nagusiak: Alacant, Elx, Castello de la Plana, Torrevella, Oriola, Gandia, Benidorm, Sagunt, Alcoi, Elda, Paterna.
Hizkuntzak: katalana, gaztelania (ofizialak). Valentziera deitzen zaio Valentziako Autonomia Erkidegoan erabiltzen duten katalanari. Biztanleen %78k dakite katalanez; eskualde batzuetan gaztelania da jatorrizko hizkuntza, hau da, ez da katalanez mintzatu izan.
Biztanleak: 4,6 milioi.
Jakingarriak: Herrialde Katalanetako bat da.
Transkripzioak: leku izenak idazteko, katalanezko erak erabiltzen ditugu (Valentzia salbu, horrela idazten baita euskal tradizioan).

gaztelaniazkatalanez
AlborayaAlboraia
AlciraAlzira
AlcoyAlcoi
AlcácerAlcàsser
AlicanteAlacant
AlmazoraAlmassora
BenicasimBenicàssim
BurjasotBurjassot
CalpeCalp
CarcagenteCarcaixent
CastellónCastelló (probintzia)
ChesteXest
Costa BlancaCosta Blanca (Alacant)
Costa de la Tarongina / Costa del AzaharCosta de la Tarongina / Costa del Azahar (Castello)
ElcheElx
Horta SudHorta Sud
JijonaXixona
JátivaXàtiva
JáveaXàbia
LiriaLlíria
MogenteMoixent
OntenienteOntinyent
OrihuelaOriola
SaguntoSagunt
San MateoSant Mateu
TorrenteTorrent
TorreviejaTorrevella
Vall de UxoVall d'Uixó
VillajoyosaVila Joiosa
VillarrealVila-real
VinarozVinaros

[sigla] ANC. /a-ene-ze/ Biltzar Nazional Katalana.

[sigla] CCMA. /ze-ze-ma/ Kataluniako Ikus-entzunezko Hedabideen Korporazioa.

[sigla] CCRTV. /ze-ze-erre-te-uve/ Kataluniako Irrati eta Telebista Korporazioa.

[sigla] CDC. /ze-de-ze/ Kataluniako Konbergentzia Demokratikoa, edo Convergencia. CiU koalizioko kidea da.

[sigla] CECP. /zekpe/ Catalunya en Comu-Podem.

[sigla] CiU. /ziu/ Convergencia i Unio. Kataluniako koalizioa, CDC eta UDC alderdiek osatua.

[sigla] ERC. /e-erre-ze/ Kataluniako Ezker Errepublikanoa. Esquerra Republicana ere erabil daiteke.

[sigla] ICV. /i-ze-uve/ Iniciativa per Catalunya-Verds, Kataluniaren Aldeko Ekimena-Berdeak.

[sigla] IEC. /i-e-ze/ Ikerketa Katalanen Institutua.

[sigla] Lapao. /lapao/ Ekialdeko eremuko berezko hizkuntza aragoiarra. Katalana aipatzeko Aragoiko Parlamentuak asmaturiko izendapena.

[sigla] MDT. /eme-de-te/ Lurraren Defentsa Mugimendua, Kataluniakoa.

[sigla] PSC. /pe-ese-ze/ Kataluniako Sozialisten Alderdia, PSOEren adarra.

[sigla] PSUC. /pe-suk/ Kataluniako Alderdi Sozialista Batua.

[sigla] Termcat. /termkat/ Katalanezko Terminologia Zentroa.

[sigla] TV3. /te-uve tres/ Kataluniako telebista autonomikoa.

[sigla] UDC. /u-de-ze/ Unio Democratica de Catalunya, Kataluniako Batasun Demokratikoa, CiU koalizioko kidea; BERRIAn, UDC, Unio edo Unio Democratica.

Askatasunaren Aldeko Martxak, -a. Laburturik, 'Askatasunaren Martxak'. Letra xehez idazten da 'martxa' hitza, jakina, bakarrik idatziz gero.

Bartzelonako Etorbide Nagusia, -a (Gran Via*).

Bartzelonako Familia Santua, -a (Familia Sakratua*). Antoni Gaudik hasitako eliza. Familia Santuaren tenplua ikusteko. Familia Santuaren basilika.

Bartzelonako Gracia pasealekua, -a.

Bartzelonako Meridiana hiribidea, -a.

Bartzelonako Palau. Kataluniako musikaren jauregia.

Bartzelonako Salvador Espriu lorategiak, -ak. 'Graciako lorategiak' ere esaten zaie.

Bartzelonako Via Laietana (Layetana*).

casteller. Kataluniako giza dorreak egiten dituen talde bateko kidea.

cava. Kataluniako xanpaina.

conseller* e. kontseilari, sailburu. Kataluniako Generalitateko kargua.

conseller en cap* e. kontseilari nagusi. Kataluniako Generalitateko kargua. 2005eko martxoan, kontseilari nagusi kargua kendu eta lehen kontseilari kargua sortu zuten.

conseller primer* e. lehen kontseilari. Kataluniako Generalitateko kargua, 2005eko martxoan kontseilari nagusi kargua ordezkatu zuena.

Diada. Kataluniako aberriaren eguna, irailaren 11.

Estatut* e. (Kataluniako) Estatutu.

estelada. Herrialde Katalanen independentziaren aldeko bandera izarduna.

Junts Pel Si. Laburturik, 'PxSi'.

Lafede (LAFEDE*). Gobernuz kanpoko erakundeen Kataluniako federazioa.

Mossos d'Esquadra, mosso. Kataluniako polizia autonomikoak 'Mossos d'Esquadra' du izena. Kideak 'mossoak' dira.

nova cançó. Frankismo hondarrean Katalunian sorturiko kantautore mugimendua.

Parlament* e. (Kataluniako) Parlamentu.

postkonbergente. Kataluniako politikan, eremu politiko bat.

seny. Katalanez, neurrian, egoki eta zuhur jokatzeko sena.

senyera. Bandera katalana.

Setmana Catalana. Kataluniako txirrindulari lasterketa.

sindic de greuges* e. (Kataluniako) ararteko.

trantsiziorako legea, -a (trantsitorietate legea*).

Via Catalana. Katalunian 2013ko Diadan osaturiko giza katea.

Volta. Kataluniako txirrindulari itzulia.

© Berria.eus - Euskal Editorea SM    •   Martin Ugalde kultur parkea, Andoain 20140
Telefonoa: 943-30 40 30  •   Faxa: 943-59 01 72  •  Posta elektronikoa: [email protected]
webgunearen mapa