Eskola eta unibertsitatea
[sigla] AIF. /aif/ Arabako Ikastolen Federazioa.
[sigla] ANPE. /anpe/ Irakaskuntzako Irakasleen Elkarte Nazionala, Espainiako sindikatua.
[sigla] AZP. /a-zeta-pe/ Administrazio eta zerbitzuetako pertsonala, unibertsitatekoa (PAS*).
[sigla] BIE. /bie/ Bizkaiko Ikastolen Elkartea.
[sigla] BIGE. /bige/ Bizkaiko Irakasle eta Gurasoen Elkartea.
[sigla] BTS. /be-te-ese/ Frantziako hezkuntzan, goi teknikarien agiria.
[sigla] DBH. /de-be-hatxe/ Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza.
[sigla] DBHO. /de-be-hatxe-o/ Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza Ondokoa.
[sigla] EHBE. /ebe/ Euskal Herriak Bere Eskola.
[sigla] EHIGE. /eige/ Euskal Herriko Ikasleen Gurasoen Elkartea.
[sigla] EHIK. /eik/ Euskal Herriko Ikastolen Konfederazioa.
[sigla] EHU. /e-hatxe-u/ Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV*).
[sigla] EIMA. /eima/ Euskal Ikasmaterialgintza.
[sigla] EIRE. /eire/ Unibertsitateko Euskal Irakasleen Elkartea.
[sigla] GEUZ. /geuz/ Gatazkak Eraldatzeko Unibertsitate Zentroa.
[sigla] HH. /hatxe-hatxe/ Haur Hezkuntza.
[sigla] HHE. /hatxe-hatxe-e/ Helduen Hezkuntza Etengabea. Laburturik: Helduen Hezkuntza (EPA*).
[sigla] Huhezi. /huhezi/ Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea, Mondragon Unibertsitatekoa.
[sigla] Irale. /irale/ Irakasleen Alfabetatze Euskalduntzea.
[sigla] ISEI. /isei/ Irakats-Sistema Ebaluatzeko eta Ikertzeko erakundea.
[sigla] IVEF* e. SHEE, Soin Hezkuntzako Euskal Erakundea.
[sigla] LH. /ele-hatxe/ Lanbide Heziketa.
[sigla] LOGSE. /logse/ Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrerako Legea, Espainiakoa.
[sigla] LOMCE. /lomze/ Hezkuntzaren Kalitatea Hobetzeko Lege Organikoa, Espainiakoa.
[sigla] LOU. /lou/ Unibertsitateen Lege Organikoa, Espainiakoa.
[sigla] LRU. /ele-erre-u/ Unibertsitatearen Erreformarako Legea.
[sigla] MU. /eme-u/ Mondragon Unibertsitatea.
[sigla] NIE. /nie/ Nafarroako Ikastolen Elkartea.
[sigla] PEGC. /pe-e-ge-ze/ Frantziako hezkuntzan, ikastetxeetako hezkuntza orokorreko irakaslea.
[sigla] SHEE. /ese-hatxe-e-e/ Soin Hezkuntzako Euskal Erakundea (IVEF*).
[sigla] UAB. /u-a-be/ Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa.
[sigla] UEU. /u-e-u/ Udako Euskal Unibertsitatea.
[sigla] UNED. /uned/ Urrutiko Hezkuntzako Unibertsitate Nazionala, Espainiakoa.
[sigla] UPF. /u-pe-efe/ Pompeu Fabra Unibertsitatea.
[sigla] UPNA* e. NUP, Nafarroako Unibertsitate Publikoa.
baxo. Frantzian, bigarren hezkuntzako ikasketak eta etsamina, goi ikasketetara pasatu aurrekoak.
Berritzeguneak, -ak. EAEko hezkuntza administrazioan, ikastetxeei laguntzeko zentroak.
British eredua, -a. Nafarroan, gaztelaniazko eta ingelesezko hezkuntza eredua.
diplomatu 2* e. diploma lortu, diploma erdietsi...
eskola egun, eskola kirol, eskola liburu, eskola ordu, eskola porrot.
eskola magistral (master class*, masterclass*).
eskolaratu 1. Eskolara joan edo eraman.
eskolatu 1. Eskola hartu edo eman; bereziki, derrigorrezko hezkuntzan.
eskolatu 2. Adjektiboa denean, ikasia.
gorputz heziketa (soin heziketa*). h. gorputz hezkuntza.
haur eskola (haurreskola*). Batera idatzita, partzuergo baten izena da: Haurreskolak.
Haurreskolak. Partzuergo bat da. Gainerakoan, bereiz idazten da: 'haur eskola'.
Hezkuntza Ministerioa, -a (Hezkunde Ministerioa*).
ikaslego* e. ikasleak, ikasleria.
itundu gabeko ikastetxe (ikastetxe ez-kontzertatu*).
itunpeko ikastetxe (ikastetxe kontzertatu*, gizarte ekimeneko itunpeko ikastetxe*).
mintegi (seminario*). Gai jakin bat lantzen duen ikerketa taldea.
numerus clausus. Latinez, 'kopuru itxia'. Toki kopuru mugatua, normalean unibertsitateko ikasleena.
Seaska. Ipar Euskal Herriko ikastolen elkartea.
Sorbona Unibertsitatea, -a (Sorbonne*). 'Sorbona' ere deitua.
unibertsitario (unibertsitari*). Sekula baino unibertsitario gehiago dago gaur egun.