Zinema
onomastika >> Izen bereziak idazteko irizpideak >> Zientzia, teknika, literatura eta zinema lanak
›Euskaraturiko lanei buruz aritzen garenean, euskarazko izenburua da erreferentzia nagusia. Egoki iritziz gero, jatorrizkoa ere aipa daiteke behin, parentesi artean eta letra etzanez.
«Gizonei buruzko liburu bat da» Gatsby handia (The Great Gatsby); Joseph Conraden Ilunbeen bihotzean eleberriarekin konparatzen dute.
›Euskaratu gabeko lanak aipatzen direnean, aurrena jatorrizko izenburua ematen da, letra etzanez, eta, ondoan, egoki iritziz gero, BERRIAk eginiko itzulpena, parentesi artean eta letra arruntez.
Il pendolo du Foucault (Foucaulten pendulua); La novela vasca al borde de la realidad (Euskal eleberria errealitatearen ertzean); Why Write (Zergatik idatzi)
1955ean, Pulitzer saria irabazi zuen bigarren aldiz, Cat on a Hot Tin Roof liburuagatik.
All About Eve filmean, lan zoragarria egin zuen Bette Davisek.
Jatorrizko izena oso arrotza gertatzen denean edo obra klasiko bat denean, berriz, euskaraz eman ohi da.
Krimena eta zigorra; Gerra eta bakea; Kapitala; Potemkin korazatua; Lau soseko opera
Dena dela, egitarauen berri jakinarazten denean, emanaldiko hizkuntzan idazten da izenburua, irakurleak jakin dezan zer hizkuntzatan ikusiko duen filma edo antzezlana. Hala egiten da, esaterako, telebistako programazioan eta zinema aretoetako filmen zerrendan.
[sigla] EICTV. /e-i-ze-te-uve/ Nazioarteko Zinema eta Telebista Eskola, Kubakoa.
[sigla] Fipresci. /fipreszi/ Prentsa Zinematografikoaren Nazioarteko Federazioa.
[sigla] HFPA. /hatxe-efe-pe-a/ Hollywoodeko Atzerriko Prentsaren Elkartea.
[sigla] ICAA. /ika/ Zinemaren eta Ikus-entzunezko Arteen Institutua.
[sigla] NEFF. /nef/ New European Film Festival, Europako Zuzendari Berrientzako Jaialdia.
[sigla] NIFF. /nif/ Nafarroako Nazioarteko Zinema Jaialdia.
[sigla] Zinebi. /zinebi/ Zinema Dokumentalaren eta Film Laburren Nazioarteko Zinemaldia.
aurrestreinaldi 1 (aurre-estreinaldi*, aurre estreinaldi*). Zineman.
Bera, Ainara (Ainara Bera*). Zinemagile nafarra.
bertsio 1. Jatorrizko bertsioan ikusi dugu filma.
biopic. Norbaiten biografian oinarrituriko filma.
Biskarret, Felix (Felix Viscarret*). Zinemagile nafarra.
cameo (kameo*). Pertsona ospetsu batek film edo telesail batean eginiko agerraldi laburra.
Cesar sariak. Frantziako zinema sariak.
Docs Barcelona (DocsBarcelona*). Bartzelonako zinema jaialdia.
Donostia saria. Donostiako Zinemaldiak ematen duen saria.
egile zinema, egile antzerkia, egile telesaila... (autorezko*).
errealizadore, errealizazio. Zinemari eta telebistari buruz mintzatuz erabiltzen dira.
estra (extra*). Ordu estrak. Filmeko estrak.
extra* e. estra. Ordu estrak. Filmeko estrak.
film. Zuri-beltzeko filma. Koloretako filma.
film, filmatu, mikrofilm, telefilm (filme*).
film labur, film ertain, film luze (laburmetraia*, erdimetraia*, luzemetraia*).
film mutu, film soinudun, zinema mutu, zinema soinudun.
flashback. Filmetan, istorioaren ordena kronologikoa hautsiz iragana erakusten duen eszena.
foku (foko*). Infekzio fokua. Fokuen argia. Fokutik kanpo dago argazkian.
free cinema. Erresuma Batuko zinema mugimendua, 50eko hamarkadaren erdialdean sortua.
gore. Irudi gordinak erabiltzen dituen zinema mota.
Goya sariak. Espainiako zinema sariak.
hartualdi, harraldi. Ikus-entzunezkoetan, kamerak etenik gabe grabatzen duen zatia.
Hemen. Ikus-entzunezkoetako emakumeen elkartea. Hemen-ek, Hemen-eko, Hemen-etik.
indie. Arte mota, konpainia handietatik independentea. Indie zinemaren ordezkari nagusietako bat.
interpretazio. Antzerkian eta zineman, antzeztea. Musikan, lan bat jotzea edo kantatzea.
kamera, kamerari (kamara*, cameraman*). Argazki kamera. Kamera termiko bat.
Nazioarteko Zinema eta Emakumeak erakustaldia, -a. Iruñeko ekitaldia.
paper* e. rol. Antzerkian eta zineman.
plano 1 (planu*). Zineman, argazkian eta pinturan. Lehen planoa, plano amerikarra, atzeko planoa.
plano sekuentzia (sekuentzia plano*).
plato. Telebistako edo zinemako agertokia.
proiektagailu. Proiektorea. Diapositiba proiektagailua ez dabil ondo.
proiektatzaile (proiekzionista*). Zinema aretoko pantailan filma proiektatzen duen teknikaria.
remake. Filmen bigarren bertsioa.
sekuentzia. Zineman, plano multzoa.
sesio 3* e. emanaldi. Gaueko sesioan ikusi nuen filma*[e.] Gaueko emanaldian ikusi nuen filma.
set 2* e. plato. Zineman eta telebistan, filmatzeko edo grabatzeko agertokia.
snuff movie. Zinemako azpigeneroa, egiazko krimenen irudiak erabiltzen dituena.
soinu banda. Film baten musika. Zoragarria da filmeko soinu banda. Zoragarria da filmeko musika.
spaghetti western. Zinema generoa.
trailer 2. Filmak iragartzekoa.
travelling. Zineman, kamera mugitzeko modu bat.
Urrezko Hartza, -a. Berlinaleko sari nagusia.
Urrezko Lehoia, -a. Veneziako Zinemaldiko sari nagusia.
Urrezko Maskorra, -a. Donostiako Zinemaldiko sari nagusia.
Urrezko Palma. Cannesko Zinemaldiko sari nagusia.
vamp. Filmetan, emakume rol bat, 'femme fatale'-ren tankerakoa. Hollywood zaharreko 'vamp' haiek.
western. Far West edo Mendebalde Urrunean giroturiko filma.
work in progress. Oraindik lantzen ari den sorkaria, produktua edo lana.
zinema, zinemagile, zinemagintza, zinemaratu, zinematografia, zinemazale, zinema estudio (zine*).