Musika klasikoa
onomastika >> Izen bereziak idazteko irizpideak >> Musika lanak
›Musika klasikoko lanen izenburuak, oro har, itzuli egiten dira.
Alaitasunaren oda; Harmoniaren eta asmakizunaren arteko saioa; Intxaur-hauskailua; Mundu Berriko sinfonia
Baina: Cosi fan tutte; Madama Butterfly; L’elisir d’amore; Trois gymnopédiest
›Musika modernoko lanen izenburuak bere hartan idazten dira.
Sings of the Times; La vie en rose; Dreams of Freedom; Redemption Song
[sigla] BIOS. /bios/ Bizkaiko Orkestra Sinfonikoa.
[sigla] BOS. /bos/ Bilboko Orkestra Sinfonikoa.
[sigla] EGO. /ego/ Euskal Herriko Gazte Orkestra.
[sigla] EO. /eo/ Euskadiko Orkestra.
[sigla] EOS. /eos/ Euskadiko Orkestra Sinfonikoa.
[sigla] ESAS. /esas/ Emakume Sortzaile eta Artisten Sarea.
[sigla] OLBE. /olbe/ Opera Lagunen Bilboko Elkartea (ABAO*).
abonu, abonamendu. Abonu denboraldiko lehen kontzertua. Musika Hamabostaldiko abonamendua salgai.
a cappella (a capella*, a capela*). Ahots hutsez.
adagio. Tempo motela (lentoaren eta andantearen artekoa); tempo horretan jotzen den musika lana.
akonpainatu, akonpainamendu. Musikan, lagundu; laguntza.
allegretto. Tempo bizia (allegroa baino geldixeagoa); tempo horretan jotzen den musika lana.
allegro. Tempo bizia (andantearen eta vivacearen artekoa); tempo horretan jotzen den musika lana.
alterazio 1. Musikan, tonu aldaketa adierazten duen ikurra.
anbrosiotar, anbrosiano (anbrosiar*). Kantu anbrosiotarra. Liburutegi Anbrosianoa.
andante. Adagio eta allegroaren arteko tempoa; tempo horretan jotzen den musika lana.
andantino. Andantea baino bizixeagoa den tempoa; tempo horretan jotzen den musika lana.
atonal. Musikan, sistema tonalaren araberakoa ez dena.
bariazio. Musika lan batez mintzatuz, hura moldatuz sortzen den aldaera.
batuta. Musikan, talde baten zuzendariak erabiltzen duen makilatxoa.
bel canto. Kanturako ahots teknika bat da, operan erabili ohi dena.
bemol. Musikan, nota mota; hura adieratzen duen ikurra.
bibrato* e. vibrato. Musika tresnaren soinua edo ahotsa dardaratuz lortzen den efektua.
birtuoso. Artista trebea, batez ere musikaria.
Brandenburgoko kontzertuak. Johann Sebastian Bachen sei kontzertuko bilduma.
castrato (castrati*). Musikan erabiltzen da. Castrato baten ahotsa.
divertimento. Musikan, lan mota, batez ere XVIII. mendean landua.
Figaroren ezteiak. Mozarten opera.
filarmonika* e. filarmoniko. Vienako Orkestra Filarmonika*[e.] Vienako Orkestra Filarmonikoa.
fuga. Kontrapuntuaren erregelen arabera osaturiko musika estiloa.
Holandar alderraia. Richard Wagnerrek 1841ean idatziriko opera.
in crescendo. Gero eta biziago. Batez ere musikan erabiltzekoa.
intermezzo. Musika lan arin eta laburra, bi ekitaldiren artean jotzen dena.
konposagile*, konposatzaile* e. musikagile, konpositore.
konpositore (konposagile*, konposatzaile*). Musikagilea.
Lau urtaroak. Antonio Vivaldiren lau kontzertuko bilduma.
luthier. Harizko musika tresnak egiten dituena.
Madama Butterfly (Madame Butterfly*). Giacomo Pucciniren opera.
mezzosoprano (mezzo-soprano*). Emakume ahotsetan, erdikoa, sopranoaren eta kontraltoaren artekoa.
motete. Erdi Aroko eta Errenazimentuko musika polifoniko nagusia.
multinstrumentista. Bizpahiru musika tresna edo gehiago jotzen dituena.
Mundu Berriko sinfonia. Antonin Dvoraken sinfonia.
Musika Aitzakia (Musika Aitzaki*).
New Yorkeko Metropolitan Opera.
Nibelungoaren eraztuna (Nibelungoen eraztuna*). Richard Wagnerren opera.
opera bufo (opera bufa*, opera buffa*).
oratorio. Kantataren egitura bera duen musika lana, erlijio gai bati buruzkoa.
pizzicato. Harizko musika tresnak jotzeko modua, hariak hatzez punteatzean datzana.
polonesa. Poloniar jatorriko dantza.
prima donna. Operan, pertsonaia nagusiak jokatzen dituen emakumezko kantaria.
Rakhmaninov, Sergei (Rachmaninov*, Rachmaninoff*, Ratxmaninov*, Raxmaninov*, Raxmaninof*).
Sevillako bizargina. Gioachino Rossiniren opera.
Siegfried. Richard Wagnerren opera, 'Sigfrido' ere deitua.
soka. Musika tresnek ez dute sokarik: hariak dituzte. Hari instrumentuak.
Sokolov, Grigori (Grigory Solokov*).
solista. Musikan, 'bakarlaria'.
solo. Musikan, bakarkako saioa.
sonoritate. Musikaz mintzatuz, soinuaren nolakotasuna.
sopranista (falsetista*, faltsetista*). Soprano ahotsaren antzeko batez kantatzen duen gizona.
sostenidu*, sostenitu* e. diese. Musikan, nota mota; hura adierazten duen ikurra.
suite 1. Musika konposizioa, barrokoan oso erabilia.
tempo (tenpo*). Musika lanak jotzeko lastertasuna edo abiadura.
tenor. Opera kantaria. Deklinatzeko orduan, 'r' gogorra erabiltzen da. Tenorra zen gaztetan.
Txirula magikoa. Mozarten opera.
vibrato (bibrato*). Musika tresnaren soinua edo ahotsa dardaratuz lortzen den efektua.
viola da gamba. Harizko musika tresna.
vivace. Tempo bizia (allegroaren eta prestoaren artekoa); tempo horretan jotzen den musika lana.
zarzuela. Espainiako opera mota.
zitara (kitara*). Musika tresna.
zulogune, okestraren zulogune. Agertokien ondoko sakonunea, orkestrako musikarientzat egina.