Bilaketa: malta
MALTA
Maltako Errepublika
Herritar izena: maltar.
Eremua: 316 km2.
Hiriburua: Valleta (valletar).
Hiri nagusiak: Birkirkara, Qormi, Mosta, Zabbar, Rabat, San Gwann, Fgura, Zejtun, Sliema, Zebbug.
Dirua: euro.
Biztanleak: 419.000 lagun (NBE, 2012). Maltar (garai bateko kartagoarren eta feniziarren ondorengoak, italiar eta Mediterraneoko beste leinu batzuekin nahastuta).
Erlijioak: katoliko (%98).
Europako Batasuna
EGOITZA:Batzordearena, Bruselan dago; Parlamentuarena, Estrasburgon eta Bruselan.
KIDEAK:
Alemania, Austria, Belgika, Bulgaria, Danimarka, Eslovakia, Errumania, Eslovenia, Espainia, Estonia, Finlandia, Frantzia, Grezia, Herbehereak, Hungaria, Irlanda, Italia, Kroazia, Letonia, Lituania, Luxenburgo, Malta, Polonia, Portugal, Suedia, Txekiako Errepublika eta Zipre. Erresuma Batua 2020ko urtarrilaren 31 atera zen Europako Batasunetik
ERAKUNDE NAGUSIAK:
—Europako Batzordea (en: European Commission; es: Comisión Europea; fr: Commission européenne). Estatu kide bakoitzak komisario bat du; beraz, 28 komisariok osatu zuten 2013ko uztailaren 1az geroztik, eta orain 27 dira, Erresuma Batuak alde egin baitzuen 2020ko urtarrilaren 31n. Europako Batasuneko gobernua da, nolabait esateko.
—Europako Parlamentua. 732 diputatu, bost urtetik behin hautatuak.
—Europar Kontseilua (en: European Council; es: Consejo Europeo; fr: Conseil européen). Estatuburu eta gobernuburuen biltzarra. Gutxienez urtean bitan biltzen da.
—Europako Batasuneko Kontseilua (en: Council of the European Union; es: Consejo de la Unión Europea; fr: le Conseil de L'Union européene). Ministroen biltzarra. Ez da nahastu behar Europako Kontseiluarekin (en: Council of Europe; es: Consejo de Europa; fr: Conseil de l'Europe): ez da EBren parte, eta 47 estatuk osatzen dute.
BESTE ERAKUNDE BATZUK:
—Atzerri eta Segurtasun Politika Bateratua, PESC (en: Common foreign and security policy, CFSP; es: Política exterior y de seguridad común, PESC; fr: La politique extérieure et de sécurité commune, PESC).
—Banku Zentralen Europako Sistema, BZES (en: European system of Central Banks, ESCB; es: Sistema Europeo de Bancos Centrales, SEBC).
—Ecofin, Ekonomia eta Finantzetako Ministroen Kontseilua.
—Eurogunea edo euroaren eremua: euroa erabiltzen den gunea (Alemania, Austria, Belgika, Eslovenia, Espainia, Finlandia, Frantzia, Grezia, Herbehereak, Irlanda, Italia, Luxenburgo, Portugal).
—Ekonomia eta Gizarte Batzordea.
—Eskualdeen Batzordea.
—Europako Banku Zentrala, EBZ (BCE*).
—Europako Batasuneko Justizia Auzitegia (en: Court of Justice of the European Union; es: Tribunal de Justicia de la Unión Europea; fr: Cour de Justice des l'Union européenne) Europako Batasuneko auzitegi gorena da; EBko legedia betearazi eta interpretatzen du. Egoitza: Luxenburgo. Bi atal ditu: Europako Justizia Auzitegia (en: European Court of Justice; es: Tribunal de Justicia de la Unión Europea; fr: Cour de Justice européenne) eta Auzitegi Orokorra (en: General Court; fr: Tribunal (Union européenne); es: Tribunal General de la Unión Europea).
—Inbertsioen Europako Bankua.
—Kontu Auzitegia.
Gibraltar
Herritar izena: gibraltartar.
Eremua: 6,5 km2.
Dirua: libera gibraltartar.
Biztanleak: 28.750 lagun. Espainiar, italiar, ingeles, maltar, portuges, aleman, magrebtar.
Erlijioak: katoliko (%78,1), Ingalaterrako Eliza (%7), beste kristau (%3,2), musulman (%4), judu (%2,1), hindu (%1,8), sinesgabe (%2,9), beste (%0,9).
Jakingarriak: Andaluziako hegoaldeko kolonia britainiarra.
erdaraz | BERRIAn |
---|---|
Estrecho de Gibraltar / Strait of Gibraltar / détroit de Gibraltar | Gibraltarko itsasartea |
LIBIA
Libiako Estatua
Herritar izena: libiar.
Eremua: 1.759.540 km2.
Hiriburua: Tripoli (tripoliar).
Hiri nagusiak: Bengazi, Misratah, Aziziya, Tarhuna, Khums, Zawiya, Zuwara, Ajdabiya, Sirte, Sabha.
Dirua: dinar libiar.
Biztanleak: 6,4 milioi (NBE, 2012). Arabiar eta gutxiengo amazig eta tuaregak (%97). Beste hainbat gutxiengo: greziar, maltar, italiar, egiptoar, pakistandar, turkiar, indiar, tunisiar, dawada.
Erlijioak: musulman sunita (%97).
Transkripzioak: izen bereziak idazteko, ikus alfabeto arabiarretik eta perso-arabiarretik transkribatzeko taula.
erdaraz | euskaraz |
---|---|
Cirenaica / Cyrénaïque | Zirenaika |
Cirene / Cyrene | Zirene |
Golfo de Sidra / Golf de Syrte / Gulf of Sidra | Sirteko golkoa |
Tobrouk / Toubrouk | Tobruk |
Transkripzio taula
ingelesez | frantsesez | gaztelaniaz | euskaraz |
---|---|---|---|
ch | tch | ch | tx (esaterako, Txad) |
dh, gh | dh, gh | d, g | dh, gh (esaterako, Abu Ghraib) |
iyah, -iya | -iyah, -iya | -iyah, -iya | -iya (hitz amaieran; esaterako, Nasiriya) |
j | j, dj | y | j (esaterako, Najaf) |
k | k | k | k (esaterako, Karbala, Kuwait) |
kh | kh | j | kh (esaterako, Khartum, Khomeini) |
n | -ne | -n | -n (hitz amaieran; esaterako, Jenin) |
q | q | q | q (esaterako, Al-Qaeda, Qatar) |
s | ss | s | s (esaterako, Mosul, Aswan) |
sh | ch | sh | x (esaterako, Raxid) |
th | th | z | th (esaterako, Baath) |
u | ou | u | u (esaterako, Mubarak) |
w | ou, w | w, u | w (bokal artean edo bokal aurrean; esaterako, Kuwait, Aswan), u |
y | i, y | y, i | y (bokal artean edo bokal aurrean; esaterako, Diwaniya), i (esaterako, Hudaida) |
1. Izen bat bokala + '–h' letraz amaitzen denean, '-h' hori ezabatu egingo da mutua denean, eta bere hartan utzi ahoskatzen bada: 'Al-Fatah', baina 'Diwaniya', 'Nasiriya', 'Al-Arabiya'. 2. Kontsonante bikoitzak bere hartan utzi: 'Falluja'; 'Hezbollah'; 'Amman'; 'Hussein'. 3. Artikulua letra larriz hasieran, eta xehez tartean. Marratxoz loturik idazten da: 'Al-Jaafari', 'Al-Fatah', 'Deir ez-Zor'. 4. 'H'-z bukaturiko hitzak letra hori ez balego bezala deklinatuko dira: 'Al-Fatahk', 'Al-Fatahren', 'Al-Fatahko'...