Bilaketa: groenlandia
Groenlandia
Herritar izena: groenlandiar.
Eremua: 2,1 m km2
Hiriburua: Godthab (danieraz), Nuuk (inuit hizkuntzan).
Hiri nagusiak: Thule (Qaanaaq), Nord, Scoresbysund (Ittoqqortoormiit), Sondre Stromfjiord (Kangerlussuaq), Ammassalik (Tasiilaq), Frederikshab (Paamiut), Narsarsuaq.
Dirua: koroa danimarkar.
Biztanleak: 56.700 lagun (NBE, 2011). Groenlandiar (%88; groenlandiar guztiak ez dira inuitak, jatorri europarrekoak ere badaude), daniar eta beste (%12).
Erlijioak: luterano ebanjelikoak dira nagusi.
Jakingarriak: Administrazio ia independentea duen lurralde danimarkarra. Kalaallit Nunaat izena ere erabil dezakegu, ondo adierazita inuit izena dela eta Groenlandiari dagokiola. Daniera eta inuit (eskimal*) hizkuntza dira ofizialak bertan.
Transkripzioak: Inuiteraz idatziriko toponimoak guztiz arrotzak zaizkigunez, danierazkoak erabiliko ditugu.
DANIMARKA
Danimarkako Erresuma
Herritar izena: danimarkar / daniar.
Eremua: 43.094 km2.
Hiriburua: Kopenhage (kopenhagetar).
Hiri nagusiak: Aarhus, Odense, Alborg, Frederiksborg, Skagen, Vejle, Kolding, Esbjerg, Abenra, Ronne.
Dirua: koroa danimarkar.
Biztanleak: 5,6 milioi (NBE, 2012). Danimarkar (%93,8), asiar (%1,5), turkiar (%0,9), afrikar (%0,7), aleman (%0,2), suediar (%0,2), inuit (%0,1), faroetar (%0,1) eta beste.
Erlijioak: luterano (%95), bestelako protestante eta katoliko (%3), musulman (%2).
Jakingarriak: Faroe uharteak eta Groenlandia Danimarkaren zati dira; lurralde autonomo gisa funtzionatzen dute. Ikus biak.
erdaraz | euskaraz |
---|---|
Dinamarca del Sur / Danemark-du-Sud | Hegoaldeko Danimarka |
Elsinor / Elseneur / Elsinore | Helsingor |
Jutlandia Central / Jutland-Central | Erdialdeko Jutlandia |
Jutlandia Septentrional / Jutland-du-Nord | Ipar Jutlandia |
Selandia / Sjælland / Seeland | Sjælland / Seelandia |