Bilaketa: afganistan

 

AFGANISTAN

AFGANISTAN

Afganistango Islamiar Errepublika
Herritar izena: afganistandar/afganiar.
Eremua: 652.225 km2.
Hiriburua: Kabul (kabuldar).
Hiri nagusiak: Bagram, Herat, Ghazni, Jalalabad, Kandahar, Kunduz, Mazar-i-Xarif, Xindand, Xir Khan Bandar, Towraghondi, Zaranj.
Dirua: afgani.
Hizkuntzak: daria (persieraren aldaera bat, %50) eta paxtunera (%35) dira ofizialak (alfabeto perso-arabiarrez idazten dira); uzbekera eta turkmenera (%11) eta beste 30 mintzaira inguru (%4; balutxera eta paxaiera nagusiki).
Biztanleak: 33,4 milioi (NBE, 2012). Paxtun (%42), tajik (%27), uzbeko (%9), hazara (%9), aimak (%4), turkmen (%3), balutx (%2) eta beste (%4).
Erlijioak: musulman sunita (%80), musulman xiita (%19), beste (%1).
Transkripzioak: izen bereziak idazteko, ikus alfabeto arabiarretik eta perso-arabiarretik transkribatzeko taula.
Transkripzio taula

ingelesezfrantsesezgaztelaniazeuskaraz
chtchchtx (esaterako, Txad)
dh, ghdh, ghd, gdh, gh (esaterako, Abu Ghraib)
iyah, -iya-iyah, -iya-iyah, -iya-iya (hitz amaieran; esaterako, Nasiriya)
jj, djyj (esaterako, Najaf)
kkkk (esaterako, Karbala, Kuwait)
khkhjkh (esaterako, Khartum, Khomeini)
n-ne-n-n (hitz amaieran; esaterako, Jenin)
qqqq (esaterako, Al-Qaeda, Qatar)
sssss (esaterako, Mosul, Aswan)
shchshx (esaterako, Raxid)
ththzth (esaterako, Baath)
uouuu (esaterako, Mubarak)
wou, ww, uw (bokal artean edo bokal aurrean; esaterako, Kuwait, Aswan), u
yi, yy, iy (bokal artean edo bokal aurrean; esaterako, Diwaniya), i (esaterako, Hudaida)

1. Izen bat bokala + '–h' letraz amaitzen denean, '-h' hori ezabatu egingo da mutua denean, eta bere hartan utzi ahoskatzen bada: 'Al-Fatah', baina 'Diwaniya', 'Nasiriya', 'Al-Arabiya'. 2. Kontsonante bikoitzak bere hartan utzi: 'Falluja'; 'Hezbollah'; 'Amman'; 'Hussein'. 3. Artikulua letra larriz hasieran, eta xehez tartean. Marratxoz loturik idazten da: 'Al-Jaafari', 'Al-Fatah', 'Deir ez-Zor'. 4. H hasperenduz bukaturiko hitzak kontsonantez bukaturikoak bezala deklinatuko dira: 'Al-Fatahek', 'Al-Fatahen', 'Al-Fataheko'...

© Berria.eus - Euskal Editorea SM    •   Martin Ugalde kultur parkea, Andoain 20140
Telefonoa: 943-30 40 30  •   Faxa: 943-59 01 72  •  Posta elektronikoa: [email protected]
webgunearen mapa