Bilaketa: Bosniak
BOSNIA ETA HERZEGOVINA
Bosnia eta Herzegovinako Federazioa
Herritar izena: bosniar, herzegovinar.
Eremua: 51.129 km2.
Hiriburua: Sarajevo (sarajevoar).
Hiri nagusiak: Banja Luka, Zenica, Tuzla, Mostar, Bihac, Kakanj, Brcko, Bijeljina, Bugojno.
Dirua: marko aleman bihurgarri.
Biztanleak: 3,7 milioi (NBE, 2012). Bosniak (%48, hegoaldeko eslaviar musulmanei deitzen zaie), serbiar (%37,1), kroaziar (%14,3), beste (%0,6).
Erlijioak: musulman (%40), ortodoxo (%31), katoliko (%15), beste (%14).
Jakingarriak: Bosnia eta Herzegovina da estatu honen izen ofiziala, baina Bosnia ere erabil liteke, besterik gabe. Daytongo Akordioari jarraikiz (1995-12-14), bi entitate konfederatutan banatu zuten: Bosnia eta Herzegovinako Federazioan (Federazio Kroaziar-Musulmana ere deitzen diote, eta lurraldearen %51 inguru hartzen du) eta Bosniako Serbiar Errepublikan (lurraldearen %49 inguru hartzen du, eta herrialdeko biztanleen %40 inguru; ingelesez, Republic of Srpska).
ESLOVENIA
Esloveniako Errepublika
Herritar izena: esloveniar.
Eremua: 20.273 km2.
Hiriburua: Ljubljana (ljubljanar).
Hiri nagusiak: Maribor, Celje, Kranj, Velenje, Nova Gorica, Novo Mesto, Izola, Koper.
Dirua: euro.
Biztanleak: 2 milioi (NBE, 2012). Esloveniar (%83,1), serbiar (%2), kroaziar (%1,8), bosniak (%1,1), beste (%12; hungariar, italiar...).
Erlijioak: katoliko (%57,8), musulman (%2,4), ortodoxo (%2,3), bestelako kristau (%0,9), sinesgabe (%10,1), afiliaziorik gabe (%3,5), beste (%23).
Transkripzioak: alfabeto latinoa erabiltzen dute.
erdaraz | euskaraz |
---|---|
Alta Carniola / Haute-Carniole / Upper Carniola | Karniola Garaia, -a |
Baja Carniola / Basse-Carniole / Lower Carniola | Karniola Beherea, -a |
Baja Estiria / Basse-Styrie / Lower Styria | Estiria Beherea, -a |
Carantania / Carantanie | Karantania |
Carintia / Carinthie / Slovene Carinthia | Esloveniar Karintia |
Carniola Blanca / Carniole-Blanche / White Carniola | Karniola Zuria, -a |
Carniola Interior / Carniole-Intériure / Inner Carniola | Barne Karniola |
KOSOVO
Kosovoko Errepublika
Herritar izena: kosovar.
Eremua: 10.887 km2.
Hiriburua: Pristina (pristinar).
Hiri nagusiak: Istog, Peja, Decani, Gjakova, Rahaveci, Prizren, Urosevac, Vucitrn, Kovovska Mitrovica.
Dirua: euro.
Biztanleak: 1,8-2,4 milioi. Albaniar (%88), serbiar (%7), bosniak (%3), ijito (%2), turkiar (%1).
Erlijioak: albaniarren %90 musulmanak dira, eta %10 katolikoak. Serbiarrak ortodoxoak dira, bosniak deituak musulmanak, ijitoak ere bai gehienak, eta berdin turkiarrak (sunitak, nagusiki).
Jakingarriak: Independentzia aldarrikatu zuen 2008ko otsailaren 17an, eta Serbiatik bereizi.
erdaraz | euskaraz |
---|---|
Metohija / Métochie | Metohia |
KROAZIA
Kroaziako Errepublika
Herritar izena: kroaziar.
Eremua: 56.542 km2.
Hiriburua: Zagreb (zagrebar).
Hiri nagusiak: Split, Rijeka, Osijek, Zadar, Pula, Slavonski Brod, Varazdin, Sibenik, Dubrovnik, Karlovac, Sisak.
Dirua: kuna.
Biztanleak: 4,4 milioi (NBE, 2012). Kroaziar (%89,6), serbiar (%4,5), musulman eslaviar edo bosniak (%0,5), hungariar (%0,4), esloveniar (%0,3), txekiar (%0,2), ijito (%0,2), albaniar (%0,1), montenegroar (%0,1) eta beste (%4,1).
Erlijioak: katoliko (%87,8), ortodoxo (%4,4), musulman (%1,3), protestante (%0,3), sinesgabe (%5,2), beste (%1).
erdaraz | euskaraz |
---|---|
Dalmacia / Dalmatie / Dalmatia | Dalmazia |
Istra / Istrie | Istria |
Slavonija / Slavonie / Slavonia | Eslavonia |
MAZEDONIA, IPAR MAZEDONIA
Ipar Mazedoniako Errepublika
Herritar izena: mazedoniar.
Eremua: 25.333 km2.
Hiriburua: Skopje (skopjetar).
Hiri nagusiak: Kumanovo, Bitola, Prilep, Tetovo, Veles, Ohrid, Gostivar, Stip, Strumica.
Dirua: dinar mazedoniar.
Biztanleak: 2,1 milioi (NBE, 2012). Mazedoniar (%64,2), albaniar (%25,2), turkiar (%3,9), ijito (%2,7), serbiar (%1,8), beste (%2,2; aromaniar edo vlach, greziar, bosniak, kroaziar, egiptoar, bulgariar...).
Erlijioak: kristau ortodoxo (%32,4), musulman (%16,9), beste eta zehaztugabe (%50,5).
Jakingarriak: gutxiengo albaniarrak beren eskubideen alde matxinatu ziren 2001eko urtarrilean. Urte hartan bertan, bake ituna izenpetu zuten Mazedoniako alderdi eslaviar eta albaniarrek.
Transkripzioak: izen bereziak idazteko, ikus zirilikotik transkribatzeko taula.
MONTENEGRO
Montenegro
Herritar izena: montenegroar.
Eremua: 13.812 km2.
Hiriburua: Podgorica (podgoricar).
Hiri nagusiak: Niksic, Bijelo Polje, Berane, Cetinje, Pljevlja, Ulcinj, Tivat, Kotor, Bar.
Dirua: euro.
Biztanleak: 633.000 lagun (NBE, 2012). Montenegroar (%43,16), serbiar (%31,99), bosniak (%7,77; eslaviar musulmanak dira), albaniar (%7,09), kroaziar (%1,1), ijito (%0,4).
Erlijioak: kristau ortodoxo (%74), musulman (%17,7),
Jakingarriak: 1992tik aurrera Jugoslaviako Errepublika Federala izan zena Serbia eta Montenegro bihurtu zen 2003ko otsailaren 4an, harik eta 2006ko maiatzean eginiko erreferendumaren ondorioz Montenegrok independentziarako bidea hartu zuen arte.
SERBIA
Serbiako Errepublika
Herritar izena: serbiar.
Eremua: 77.449 km2 (Erdialdeko Serbia: 55.949; Voivodina: 21.500 km2).
Hiriburua: Belgrad (belgradar).
Hiri nagusiak: Erdialdeko Serbia: Kragujevac, Krusevac, Novi Pazar, Jagodina, Nis, Uzice, Zajecar; Voivodina: Novi Sad (hiriburua), Sombor, Pancebo, Kikinda, Backa Palanka.
Dirua: dinar serbiar.
Biztanleak: 9,8 milioi (NBE, 2012). Erdialdeko Serbia: 5,6 m.; Voivodina: 2,3 m. Erdialdeko Serbian eta Voivodinan: serbiar (%82,8), hungariar (%3,9), bosniak (%1,8), ijito (%1,44).
Erlijioak: Bai Erdialdeko Serbian eta bai Voivodinan, serbiar ortodoxoak dira nagusi.
Jakingarriak: 1992tik aurrera Jugoslaviako Errepublika Federala izan zena Serbia eta Montenegro bihurtu zen 2003ko otsailaren 4an, harik eta 2006ko maiatzean eginiko erreferendumaren ondorioz Montenegrok independentziarako bidea hartu zuen arte. Serbiak hiru egitura administratibo izan ditu 2008 arte: Erdialdeko Serbia esaten dioten eskualdea, batetik, eta bi eskualde autonomo, bestetik: Voivodina iparraldean, eta Kosovo eta Metohia hegoaldean. 2008ko otsailaren 17an, Kosovok independentzia aldarrikatu zuen, eta Serbiatik bereizi. Ikus Voivodina.
Transkripzioak: Serbian bi alfabeto erabiltzen dituzte: zirilikoa eta latinoa. Izen bereziak idazteko, ikus zirilikotik transkribatzeko taula.
erdaraz | euskaraz |
---|---|
Puertas de Hierro / Portes de fer / Iron Gate | Burdinazko Ateak |
Syrmie / Syrmia | Sirmia |
Voïvodine / Vojvodina | Voivodina |
TURKIA
Turkiako Errepublika
Herritar izena: turkiar.
Eremua: 780.580 km2.
Hiriburua: Ankara (ankarar).
Hiri nagusiak: Istanbul, Izmir, Adana, Bursa, Konya, Antalya.
Dirua: lira turkiar.
Biztanleak: 74,5 milioi (NBE, 2012). Turkiar (%80), kurdu (%15-20), abkhaz, albaniar, arabiar, bosniak edo hegaldeko eslaviar musulman, kaldear, txetxen, txerkes, greziar, armeniar, ijito eta beste zenbait.
Erlijioak: musulman (%99,8, gehienak sunitak), beste (%0,2, gehienak kristau eta juduak).
Jakingarriak: Turkiako hego-ekialdea Kurdistanen parte da. Turkiaren mendeko Kurdistango zenbait hiri: Batman, Bingol, Bitlis, Cizre, Diyarbakir, Elazig, Erzincan, Erzurum, Gaziantep, Hakkari, Mardin, Mus, Siirt, Urfa, Tunceli, Van.
Transkripzioak: alfabeto latinoa erabiltzen dute.
erdaraz | euskaraz |
---|---|
Adrianópolis / Andrinople | Hadrianopolis |
Antioquia / Antioche / Antioch | Antiokia (antzinako izena) / Antakya (oraingo izena) |
Antitauro | Antitaurus (Antitaurus mendiak) |
Bosphore / Bosphorus / Istanbul Strait | Bosforo (Bosforo itsasartea) |
Brousse | Bursa |
Capadocia / Cappadoce | Kapadozia |
Cilicia / Cilicie | Zilizia |
Cuerno de Oro / Corne d'Or / Golden Horn | Urrezko Adarra |
Esmirna / Smyrne / Smyrma | Izmir (antzinako izena, Esmirna) |
Estambul | Istanbul (antzinako izenak, Konstantinopolis, Bizantzio eta Konstantinopla) |
Galipoli / Gelibolu | Gallipoli |
Montes Pónticos / chaîne pontique / Pontic Mountains | Pontoko mendiak |
Nicea/Nicée | Iznik (antzinako izena, Nizea) |
Tauro | Taurus (taurus mendiak) |
Trebisonda / Trebizonde / Trabzon | Trabzon (antzinako izena, Trebizonda) |
Troya / Troie | Troia |
2013-09-17 17:47:00
Jatorrizko hitza, bosnierazkoa, Bošnjak da; ingelesezkoa, Bosniak; frantsesezkoa, Bosniaque; alemanezkoa, Bosniake.
BERRIAn, bosniak hitza erabiltzen dugu herri hori izendatzeko, eta, beraz, pluralean deklinatu behar dugunean, bosniakak idazten dugu:
Bosniakak gehiengoa dira Bosnia eta Herzegovinan.