Azken aldaketak
munizipalismo, munizipalista. Udalek autonomia eta botere handiagoa izatearen aldeko ideologia eta praktika politikoa; haren jarratzailea.
zirkulu polar artikoa, -a; zirkulu polar antartikoa, -a.
antigitanismo* e. antitziganismo, ijitoen kontrako arrazakeria, ijitoen kontrako jarrera...
mikmak (micmac*, mi'kmaq*). Kanadako eta Ameriketako Estatu Batuetako amerindiar komunitatea; komunitate horretako kidea eta hizkuntza.
Indo-Pazifikoa, -a (Indopazifikoa*). Itsas eskualdea, Indiako ozeanoa, Ozeano Barearen erdialdeko eta mendebaldeko urak, eta Indonesia aldean bi ozeano horiek batzen diren ingurua hartzen dituena.
dostarlimab. Minbiziaren kontrako botika esperimentala. Azkenaldian, dostarlimabak nahiko emaitza onak izan ditu.
flotagailu. Ez erabili irudizko zentzuan. Horretarako, hobe 'helduleku'. Ezkerreko gobernuak eskuinaren flotagailua espero du gaurko bozketan*[e.] Ezkerreko gobernuak eskuinaren heldulekua espero du gaurko bozketan.
atxiloaldi administratibo. Atxiloaldi administratibopean dago*[e.] Atxiloaldi administratiboan dago.
Regeneron tratamendua, -a. COVID-19aren kontra Regeneron laborategiak landutako tratamendua.
Ozeaniako Esnaldia, -a (Esnealdi Ozeanikoa, -a*). Kaledonia Berriko alderdia (fr: Éveil Océanien; en: Pacific Awakening, Oceanic Awakening).
Gastronomiako Euskal Anaiartea, -a (Gastronomiazko Euskal Anaiartea*).
Etiopiaren Pizkundearen Urtegi Handia, -a. Laburturik, 'Pizkundearen Urtegia'.
Xuhurren Taldea, -a. Austriak, Danimarkak, Herbehereek eta Suediak osatzen dute.
numeriko 1* e. digital, birtual. Zenbakizko kanpaina egin beharko dute bozetan*[e.] Kanpaina digitala egin beharko dute bozetan. Kanpaina birtuala egin beharko dute bozetan.
numeriko 2* e. zenbakizko. Metodo numerikoak ikasten ari gara orain*[e.] Zenbakizko metodoak ikasten ari gara orain.
txinatarren Urteberri eguna, -a. Laburturik, 'Urteberri txinatarra'.
Arrazoiaren loak munstroak sortzen ditu (Arrazoiaren ametsak munstroak sortzen ditu*). Francisco de Goyaren grabatua.
superkutsatzaile (super spreader*). Birusen bat kutsatzeko batez besteko gaitasuna baino handiagoa duen pertsona.
nolanahi 2* e. nolanahi dela, nolanahi dela ere, nolanahi ere, nolanahi ere den... Ondo ari da; nolanahi, ikusiko da jokatzeko moduan den*[e.] Ondo ari da; nolanahi ere, ikusiko da jokatzeko moduan den.
Jaka Horiak, -ak (Txaleko Horiak*). Frantzian sorturiko mugimendua. Kolektiboaren izena letra larriz idazten da; kideak aipatzen direnean, letra xehe etzanez.
Alaba Belasko jauregia, -a (Alava Velasco*). Gasteizko eraikina, XVII. mendekoa.
ezkontza zibil (batasun zibil*). Aditza behar izanez gero, 'zibiletik ezkondu' eta 'zibilez ezkondu' ere erabiltzen da.
Airbnb. Kasu marka gehitzean, erabili marratxoa. Airbnbren arrakasta*[e.] Airbnb-ren arrakasta.
payadore (payador*, payadora*). Gitarraz lagundurik inprobisazio errimatuak egiten dituen artista. Batez ere Argentinan eta Uruguain aritzen dira payadoreak.
repentismo, repentista. Ahozko inprobisazioan oinarrituriko genero poetikoa, Kuban oso errotua; horretan aritzen dena.
indikazio. Medikuntzan, proba diagnostiko bat, botika bat, tratamendu bat edo kirurgiako teknika bat zertarako erabiltzen den zehazten duen informazio funtsatua.
haur motxiladun (motxilaren haur*). Preso dagoen senide bat ikusteko urruneko kartzeletara joan behar izaten duen haurra.
Errepublikaren Aldeko Unibertsitateak, -ak (Univertsitats per la Republica*).
Eskubide Sozialen Europako Pilarea, -a. Laburturik, 'Pilare Soziala'.
parkour. Hiriko oztopoak gaindituz mugitzeko jarduera, indarra eta trebetasuna beste tresnarik erabili gabe egiten dena.
atzerapenez. Testuinguru askotan, alferrikako kalkoa da. Kontzertua atzerapenez hasi zen*[e.] Kontzertua berandu hasi zen.
gentrifikazio. Hiri inguru baten aldaketa sozioekonomikoa, aurreko biztanleak lekuz aldatzera behartu eta goragoko klasekoak erakartzen dituena.
eskutik. Egokia da 'norbaiten bidez' esateko, baina gehiegi erabiltzen da: premiarik gabe idazten denean, moteldu egiten du esaldia. Elkar argitaletxearen eskutik eman da argitara*[e.] Elkar argitaletxeak eman du argitara.
izaera. Gehiegi erabiltzen da, eta tokia kentzen ari zaie beste esamolde batzuei. Bistan da gatazkaren izaera politikoa*[e.] Bistan da gatazka politikoa dela. // Erabaki horiek izaera demokratikoa dute*[e.] Erabaki horiek demokratikoak dira.
Nafarroako Unibertsitatea klinika. 2009ra arte, 'Nafarroako Unibertsitate Klinika' izan zuen izena.
positibo faltsu 2. Kolonbiaz mintzatuz, herritar zibilen hilketa, armadako kideek egina eta gerrillariak zirela esanez zuritua.
merkatu nitxo, merkatu hobi. Produktu batek merkatuan ustiatu gabe duen segmentua.
noraezean 1 (nora ezean*). Norabiderik gabe, jitoan. Txalupa noraezean zebilen, olatuen mende.
maniki desafio (mannequin challenge*). Bideo mota, parte hartzaileak geldi-geldi erakusten dituena, Interneten eta sare sozialetan zabaltzeko egina.
Hiru Handiak (Hiru Haundiak*). Gorbeia, Anboto eta Aizkorri lotzen dituen mendi lasterketa. Hiru Haundiak-etan parte hartzekoa da aurten*[e.] Hiru Handiak proban parte hartzekoa da aurten. Hiru Handietan parte hartzekoa da aurten.
black. Bankiaren kasuaz mintzatuz, zuzendaritzakoek erabili eta ogasunari ezkutatzen zizkioten banku txartelak. 'Black' txartelen eskandalua.
Ganguren (Alto del Vivero*). Ganguren gainaren inguruko atsedenlekua ere ez da 'Vivero', baizik eta Elorritxueta.
interpelatu. Zerbaiti buruz azalpena eskatu; norbaiti mezu bat igorri, haren erreakzioa eragin nahian. Irakurlea interpelatu nahi dut, gogoeta egin dezan.
emagaldu. Inoren esanetan bakarrik erabiltzekoa. Hobe 'prostituta'. Gizon bat atxilotu dute Bilbon, emagaldu bati eraso eta lapurtu izana leporatuta*[e.] Gizon bat atxilotu dute Bilbon, prostituta bati eraso eta lapurtu izana leporatuta.
Gogora Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutua, -a. Laburturik, 'Gogora institutua'. Gogora-k antolatu du ekitaldia.
bat beste baten truke. Europako Batasunak iheslarien inguruan onarturiko sistema. Siriako errefuxiatuak Europako Batasunean sartzeko 'bat beste baten truke' sistema erabiltzea hitzartu dute estatuek.
mikromatxismo. Praktika matxista normalizatua, maiz egin eta ikusezin gertatu ohi dena.
vintage. Garai bateko objektu batez mintzatuz, berriro erabiltzen hasten dena, arrazoi estetikoengatik.
oroitu. Hiru erregimen ditu: 'da', 'du' eta 'zaio'. Ez da ongi oroitzen. Beti oroituko zaituztet. Ez zaio oroitu esanikoa.
garezur-garunetako traumatismo (kraneoentzefaliko*, kraneo-entzefaliko*).
akabatu. Indarkeriaz hil, erail. Kontuan izan adierazkorra dela eta, beraz, desegokia erregistro neutroan. Polizia bat akabatu izana leporatuta ezarri diote zigorra*[e.] Polizia bat hil izana leporatuta ezarri diote zigorra.
ekobide (ekoduktu*, ekodukto*). Animalientzat eginiko igarobidea, zirkulaziotik babesturik pasatu ahal izan daitezen. Batzuk zubi modukoak dira; beste batzuk, lurpeko tunelak eta abar.
transmedia. Euskarri bat baino gehiago elkarren osagarri erabiliz komunikatzen den istorioari esaten zaio. Transmedia kontaera berriak.
trapu. Ez erabili estropadetako bandera adierazteko. Arraunlariak, trapua astintzen*[e.] Arraunlariak, bandera astintzen.
eredugarri 2* e. zentzagarri. Zigor eredugarria ezarri zioten, eta beldurra zabaldu zen herrian*[e.] Zigor zentzagarria ezarri zioten, eta beldurra zabaldu zen herrian.
Tsakalotos, Euklides (Euclid Tsakalotos*, Efklidis Tsakalotos*). Greziar politikaria.
Terrorismoaren Biktimen Oroimenezko Zentroa, -a (Biktimen Memoriala*). Laburturik, 'Biktimen Oroimenezkoa'.
Pazifikoko Aliantza (Aliantza Pazifikoa*). Kolonbiak, Mexikok, Peruk eta Txilek osaturiko merkataritza taldea.
coworking. Lan sistema kooperatiboa, profesional independenteen arteko elkarlana bultzatzen duena. 'Lan kooperatibo' ere esaten zaio.
antisistema. Politikan, egitura hegemonikoen kontrako diskurtsoa duena. Batzuetan, erdeinuz erabiltzen da, oposiziokoak izendatzeko. Antisistema eta feminista gisa definitzen du bere burua.
taldeko aktorerik onena (bigarren mailako aktore onena*). Bigarren mailako emakumezko aktorerik onenaren saria eman diote*[e.] Taldeko emakumezko aktorerik onenaren saria eman diote.
esku libreko telefono, esku libreko. Esku librekoarekin ari nintzenez, ez zidaten isunik jarri.
aparthotel. Apartamentuz osaturiko ostatu mota, hotelen zerbitzu batzuk ere eskaintzen dituena.
txu-txu tren (txutxu tren*, txu txu tren*). Haurrentzako eta turistentzako ibilgailua, tren itxurakoa.
Gobernazio Ministerioa, -a. Francoren diktaduran, barne arazoetarako ministerioa.
bazkide konpromisario. Kirol elkarteetan, bazkide ordezkaria, batzarretan beste bazkide batzuk ordezkatzen dituena.
Euskal Herriko Eskubide Sozialen Gutuna, -a (Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta*).
hacktibismo, hacktibista. Internet borroka ideologikorako erabiltzen duen aktibismo mota; horretan aritzen dena.
adikzio, adiktu (adikto*). Ohitura edo substantzia baten mendekotasuna; ohitura edo substantzia baten mende bizi dena. Adikzioen Legea.
Korrika; Korrikalagun; Korrika Kulturala, -a. Aurten ere jendetza bilduko du Korrikak Iruñean.
macguffin (mcguffin*). Zineman, narrazioa garatzeko erabiltzen den osagaia, egiaz istorioaren mamian garrantzirik ez duena.
Euskobarometroa, -a. EHUko ikerketa talde batek EAEko herritarren artean egin ohi duen inkesta.
Navarrometroa, -a (Nabarrometroa*). Nafarroako aktualitateari buruzko inkesta. Navarrometroaren arabera, aldaketa handia izango da hurrengo hauteskundeetan.
start-up (start up*, startup*). Enpresa hasiberria baina bizkor handitzen ari dena, informazio eta komunikazio teknologien inguruan sortua.
gaurkotasun 2* e. gaur-gaurko gai, aktualitate, gaurko berri. Komunikabideek gehiegi erreparatzen diote Madrilgo gaurkotasun politikoari*[e.] Komunikabideek gehiegi erreparatzen diote Madrilgo aktualitate politikoari. // Gaurkotasun ekonomikoa ondo aztertuta idatzi du artikulua*[e.] Gaur-gaurko gai ekonomikoak ondo aztertuta idatzi du artikulua.
aktualitate 2* e. gaurkotasun. Servet aktualitate handikotzat jo daiteke*[e.] Servet gaurkotasun handikotzat jo daiteke.