Langile elbarrien %77k kontratu mugagabea dute

2022ko ekainaren 3a
00:00
Entzun
BILBO. Araba, Bizkai eta Gipuzkoako enpresetan elbarritasunen bat duten 8.153 langile daude guztira, iaz baino 79 gutxiago, baina, Asier Vitoria EHLABE Euskal Herriko Lan Babestuaren Elkarteko presidentearen ustez, ez da datu txarra: «Iazko lorpenik handiena elbarritasunen bat duten langileen enpleguari eutsi izana da. Hori da integrazio sozialerako biderik onena».

EHLABE hamahiru elkartek osatzen dute, eta hartan daude Gureak, Bidaideak eta Lantegi Batuak egitasmoak, besteak beste. Txosten mamitsu batean, elkarteak desgaitasunen bat duten langileen argazkia egin du. Kolektiboaren langabezia tasa %16,5ekoa da, «Espainiakoa baino askoz txikiagoa, han %23,5ekoa baita», zehaztu du Vitoriak.

Egun, %77k dute kontratu mugagabea. Jardunaldiari dagokienez, «%90etik gora» dira lanaldi osoa dutenak; gehienetan, lanaldi osoa ez izateko arrazoia desgaitasunak sorturiko eragozpenak dira. Gehienek gutxieneko soldata gehi %1,5 irabazten dute: 16.100 euro gordin urtean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.