Defizita

Jaurlaritzak %1,12ko defizita izan du; Nafarroak, %0,95ekoa

Espainiako Erresumaren defizit publikoa ia %11ra iritsi da, gastu bereziengatik eta Sareb banku txarrarengatik

Maria Jesus Montero Espainiako Ogasun ministroa, astelehen honetan eginiko agerraldian. JUAN CARLOS HIDALGO (EFE)
Iker Aranburu.
2021eko martxoaren 29a
20:24
Entzun

Hego Euskal Herriko kontu publikoek hiru urte egin dituzte beltzean. Pandemiak gastuak handitu dituenez eta zerga bidez lortutako diru-sarrerak txikitu, 2017-2019ko epean bildutako superabitak defizit bihurtu dira 2020an. Espainiako Ogasun Ministerioaren arabera, Eusko Jaurlaritzak 753 milioi euroren defizita izan zuen iaz (BPGaren %1,12) eta Nafarroako Gobernuak, berriz, 180 milioi eurorena (%0,95). COVID-19aren ondorioz Espainiako Gobernuak erkidegoei defizit eta zor mugak betetzeko agindua eten dienez, zigorrik edo kontrol berezirik ez dute jasoko ez batak ez besteak.

Europako Batzordeak berak ere Egonkortasun Itunean agertzen diren mugak ahaztu ditu pare bat urtez, eta horregatik beragatik Espainiak %2,86tik %10,97ra igo du bere defizita, zigorrerako beldurrik gabe; kopuru osoetan, 123.072 milioi euroren zuloa egin du.

Kopuru horretan sartu da, lehen aldiz eta EBk aginduta, Sareb banku txarrak eragindako 9.900 milioi euroren galera, eta haren zor handia ere Espainiako Erresumaren bizkar izango da aurrerantzean.

Espainiako administrazio zentralaren defizita da gehien handitu dena, haren bizkar baitaude ABEEak, autonomoen laguntzak eta erkidegoei osasun eta hezkuntza gastuei aurre egiteko emandako laguntzak. Erkidegoen defizita, ordea, txikitu egin da, Madrilek ordainketak handitu dizkielako ogasun propiorik ez duten erkidegoei —Euskal Herritik kanpokoak—.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.