Gipuzkoak Ticket Bairen egutegiari eutsiko dio
DONOSTIA. Gipuzkoako Foru Aldundiak aurreikusitako planekin jarraituko du zerga iruzurra eragozteko fakturen kontrol sistemaren derrigortasunari dagokionez. Hiru aldundien eta Eusko Jaurlaritzaren artean egindako proiektu bat daTicket Bai, baina ez dute lurralde guztietan aldi berean ezarriko. Bizkaiak herenegun iragarri zuen erabaki duela bi urtez atzeratzea enpresek eta autonomoek Batuz egitasmoarekin bat egiteko duten betebeharra, 2024ko urtarrilaren 1era arte. COVID-19aren pandemiaren ondorioz sortutako zailtasunak dira atzeratzearen arrazoia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu