Ezintasunen bat dutenen lanpostu kopuruak%7 igo dira Ehlabe-n, 2015ean

Iaz, 466 lanpostu berri sortu ziren elkartean, eta, guztira, 7.118 lanpostu eman ditu. Bi urtez jarraian egin du gora enpleguak Ehlaben

EHLABEko zuzendaria eta koordinatzailea eta Eusko Jaurlaritzako Enplegu sailburua prentsaurreko batean. EHLABE.
2016ko uztailaren 12a
00:00
Entzun
Ezintasunen bat duten pertsonek lanpostu bat bilatzeko zailtasunak izaten dituzten arren, lanpostu kopurua gorantz doa talde horren artean. Gorakada hori nabarmena da Euskal Herriko enplegu osoaren hazkundearekin alderatuz.

Gipuzkoako, Arabako eta Bizkaiko hainbat erakundek osatzen dute Ehlabe Euskal Herriko Lan Babestuaren Elkartea, eta, joan den urtean, lanpostuen %7ko igoera izan zuen, 466 enplegu gehiago. Guztira, 7.188 langile ere badira Ehlabe elkartean. Hala ere, 2015eko datuek ez dituzte 2014koak hobetu; izan ere,ezintasunen bat duten 504 pertsonak (%8,2) lortu zuten lanpostu bat.

Pablo Moratalla Ehlabeko koordinatzailearen arabera, «azken bi urteotan %15 igo da ezintasunen bat duten pertsonen lanpostu kopurua»; 2016an ere mailaberean doa elkartea. Gainera,Ehlabeko presidente Txema Francok argitu du ezintasunen bat dutenen langabezia tasa %19 dela.

Lanpostuen igoera hainbat arrazoiren ondorio bada ere, arrazoi guztietan nagusia da industria eta zerbitzuen sektoreen berrerabilera, Morallak dioenez. Horrez gain, sektore berrien hazkundearen garrantziak ere lanpostu kopuruaren igoera ekarri du. Horien artean daude turismo edo aeronautika sektoreak, besteak beste.

Aukera berriak

Ezintasunen bat duten pertsonei aukera berriak ematea da,hain zuzen ere, Ehlabe elkartearen beste helburuetako bat. «Ekonomia hobetzen ariden arren, ahulduta dagoen egoeratan, Ehlabe osatzen duten erakundeek, Eusko Jaurlaritzaren, Lanbideren eta Europako Gizarte Funtsaren laguntzarekin, ezintasunen bat dutenei aukera berriak emateko aukera izan dugu».

Ehlabeko langile guztien erdiakbaino gehiago ezintasunen bat duten pertsonak dira (%54, 3.859 langile). Langile horien artean, lan egiteko zailtasun bereziakdituztenak daude, hau da,%65 baino gehiagoko ezintasun mentala, fisikoa edo zentzumen ezintasuna duten langileak.

Gipuzkoan, Araban eta Bizkaian, hamahiru erakundek eta lanerako beste hainbat gunekosatzen dute Euskal Herriko Lan Babestuaren Elkartea, eta ezintasunen bat duten langileen %95 erakundeko horretako kide dira.

Ehlabe elkarteko langile guztien artean, ezintasunen bat duten 117 langilek eskuratu zuten lanpostu arrunta. Hori da elkartearen beste helburu garrantzitsuetako bat. Gainera, lanpostu arrunta duten eta ezintasunen bat duten pertsonen artean, %73,5ek, hau da, 96 langilek, zailtasun bereziak dituzte lan egiteko (%65 baino gehiagoko ezintasuna) Ehlabe elkartearen arabera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.