ELA eta LAB, haserre Arcelorren zuzendaritzarekin

2023ko apirilaren 5a
00:00
Entzun
BILBO. ELAk eta LABek kritika gogorra egin diote Arcelor altzairutegien zuzendaritzari. Sindikatu abertzaleek egotzi diote ez duela asmorik beraiekin negoziatzeko, eta enpresak ez dituela aintzat hartzen Asturiasko (Espainia) plantetan ordezkaritza duten sindikatuak baino —CCOO, UGT eta USO—. Haserre horren erakusgarri, ELA eta LAB mahaitik altxatu ziren ostiralean. Arcelorrek aldi baterako lan espedientea aplikatu nahi die 7.000 langileri, eta haren baldintzak negoziatzen ari dira.

Asteazkenean, lehertu egin zen Arcelorrek Gijonen duen altzairutegiko labe garai bat. Labe horrek, besteak beste, Etxebarriko (Bizkaia), Lesakako (Nafarroa) eta Legasako (Nafarroa) plantetan erabiltzen duten lehengaia ekoizten zuen. Lantegi horiek geldirik daude istripuaz geroztik, eta Arcelorrek bi hilabeteko aldi baterako espediente batean sartu nahi ditu hango langileak. ELAk eta LABek, baina, kritikatu dute ez direla kontuan hartzen ari beraien iritzia. Azaldu dute jarrera ez dela berria, eta zuzendaritza Asturiasko plantetara bakarrik begira dagoela, Euskal Herrikoen arazoekin ez dagoela arduratuta. ELAren eta LABen ustez, enpresak aspaldi ez du egin «gutxieneko seriotasunik» duen plan industrialik Euskal Herrian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.