BRUSELA. AEBetako Apple konpainia lehia arauak hausten ari ote den jakiteko, ikerketa bat abiatu du Europako Batzordeak. Suediako Spotify musika zerbitzariaren kexua jaso du, Apple Store aplikazioak eskaintzeko dendaren erabileran eta Apple Pay pagatzeko zerbitzuan Applek inposatzen dituen baldintzak direla eta. Salaketaren arabera, lehiakideei ez lieke aukerarik utziko zerbitzu horien kontratazio baldintzak tarteko, eta Apple Pay erabiltzen duten merkatariei eta bezeroei abusua egingo lieke.
2019an abiatu zuen ikerketa Lehia komisarioak, Spotifyk egindako oharraz gain liburu elektronikoen alorreko beste enpresa batek ere salaketa jarri baitzuen, Apple Music eta Apple Books zerbitzuengatik.
Ikusteko dago Brusela prest dagoen berriro Apple zigortzeko. 2018an isun historikoa jarri zion, zegozkion zergak ez pagatzeagatik, Irlandarekin egindako akordioa tarteko. Teknologiaren erraldoiak %1eko sozietate zerga pagatzen zuen Irlandan, %12,5ekoa pagatu ordez.
Brusela Apple ikertzen ari da, lehia arauengatik
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu