Lan istripua

Bi pertsona hil dira Azkoitian, txurro denda batek su hartuta

Sua 18:00 aldera piztu da Ibaiondo kaleko txurro dendan. Ertzainak aztertzen ari dira zerk eraginda piztu den.

2020ko martxoaren 6a
19:32
Entzun

Andre bat eta gizon bat hil dira Azkoitian (Gipuzkoa), Ibaiondo kaleko txurro dendak su hartu eta gero. Ertzaintzak BERRIAri azaldu dio 18:00 aldera piztu dela sua, eta guztiz kiskali dela saltokia. Itzali dutenean, bi lagun aurkitu dituzte dendaren barruan. 25 eta 23 urte zituzten.

Suteak gar handiak eta kea sortu ditu. Ertzaintza aztertzen ari da zerk eraginda piztu den sua. Azkoitiko Maxixatzen atariak azaldu du txurro denda itxita zegoela sua piztu denean; lekukoek kontatu diete sua pizterako eztanda txiki bat izan dela barruan.

Suhiltzaileak, ertzainak eta udaltzainak joan dira hara. Ibaiondo kalea erabat itxi dute. Ezbeharra ikertzen ari dira orain.

Suhiltzaileak, sutearen lekura iritsi berritan. Andoni Elduaien / Maxixatzen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.