Antzerkia

"Villa"

Teatro a mil

"Villa"
Nafarroa Erriberri / La Cava
2024ko uztailaren 26a
22:00
2024ko Erriberriko Antzerki Jaialdiaren barruan.Hiru emakume Villa Grimaldi, Pinocheten diktadurako tortura- eta sarraski-gune nagusia, birmoldatzeko aukera desberdinak eztabaidatzen ari dira. Militarrek eraitsitako etxea berreraikitzea? Museo moderno bat eraikitzea? Arazoa konpontzen zaila da. Diktadurako biktimen memoria defendatzen saiatzen diren giza eskubideen erakundeek egun dituzten benetako eztabaidez hitz egiten du ‘Villa’ lanak.Iraupena: 70’Fitxa artistikoa:Zuzendaritza eta dramaturgia: Guillermo Calderón Antzezleak: Francisca Lewin, Macarena Zamudio eta Carla RomeroZuzendaritzako laguntzailea: María Paz González Diseinu integrala: María Fernanda Videla Ekoizpena: María Paz González Argazkiak: Pola González Fundación Festival Internacional Teatro a Milen koprodukzioa da ‘Villa’.
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.