Antzerkia

"Noraren sekretua"

Txotxongilo antzezlana

"Noraren sekretua"
Gipuzkoa Lezo / Gezala auditoriuma
2024ko abenduaren 13a
17:15

xml:lang="EU">Nora neskatila atsegina, alaia eta bihotz handikoa da. Bere eguneroko bizitza lasaia eta xaloa bere amama Maritxurekin eta Aingeru bere lagun leialarekin igarotzen du. Amamarekin bizi da gurasoak atzerrira joan direlako lan aukera hobeagoak lortu nahian. Aingeru lagun ameslari hutsa eta txoriburua izateaz gain Noraren ikaskidea da, eta jokoak eta abenturak konpartitzen dituzte.


xml:lang="EU">Bere bizitza guztiz aldatuko da Gotzon ikaskide berria agertzen denean. Harroa, maltzurra eta fanfarroia den Gotzon mutilak Noraren mundu baketsua hankaz gora jarriko du.


xml:lang="EU">Zoritxarrez Nora egoera latz horri bakarrik aurre egiten saiatuko da, zenbait jazarpen egoera normaltzat hartuko du eta bere oinazea laguntza eman ahal diotenei kontatu beharrean, ezkutuan gordeko du.Baina sekretuek zenbat eta ezkutuago gorde nahi, orduan eta gehiago bilatuko dute agerian geratzea. Eta Norak isilean gordetzea ez dela arazoen irtenbidea ikasiko du.


xml:lang="EU">Ikuskizunak eskola-jazarpenaren arazoa islatu nahi du modu “lorgarrian eta atseginean”, beti ere azpimarratuz jokaera gaitzesgarri hauek gizarte osoan sortzen dituzten ardura eta errefusa.


xml:lang="EU">Noraren Sekretua txotxongilo-antzezlan honetan mahaiko txotxongiloak erabiltzen dira, hau da, gainazal altu baten gainean mugitzen dira eta garondoan duten komando baten bitartez ematen zaie bizitza. Kanpotik oihalezkoak dira eta barrutik zurez eginda daude. Ikuskizunerako bereziki konposatutako musikak laguntzen ditu istorio honetako lau pertsonaiak, kantak zuzenean abesten direlarik.


xml:lang="EU">Fitxa artistikoa: 


 



  • xml:lang="EU">Zuzendaritza: Rosa Martínez.

  • Antzezlea: Rosa Martínez.

  • Testua: Rosa Martínez.

  • Gidoi aholkularia: Ángeles Gutiérrez.

  • Kantak Euskaraz: Libe Arenaza.

  • Musika, Kantak & Produkzioa: Carlos Fregtman.

  • Txotxongilo-egilea: Jaione Mardones, Rosa Martínez.

  • Eszenografia: Rosa Martínez.

  • Jantziak: Jaione Mardones.

  • Kartela: Juan Antonio Martino.

  • Argazkiak: Ángel Díez.

  • Diseinu Grafikoa: Óscar Relloso.

  • Web diseinua: Rafael Cascante Lekuona.


 

Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.