target="_blank">2024-2025eko Bernaola Zikloa - Musika Garaikidearen Nazioarteko Zikloaren barne.
Dzast Ahotsak abesbatza 2006ko irailean sortu zen ohikoak ez diren musika koraleko errepertorioak arakatzeko, praktikatzeko eta zabaltzeko asmoz. Izan ere, funtsezko bi helburu lortu nahian hautatzen ditu bere proiektuak. Alde batetik, ahaztutako euskal konpositoreak berreskuratzea eta hauen errepertorioa handitzea obra berriak enkargatuz. Bestalde, bidegabeki maiz baztertua den XX. eta XXI. mendeetako errepertorio zabalaren aniztasuna eta aberastasuna aldarrikatzeaa. Musika kontenporaneoaz gain, Dzastek ez du alde batera uzten aurreko garaietako errepertorioa, Monteverdi edo Gesualdoren madrigalak, esaterako.
Dzast Ahotsak, sortu zenetik Jabolo Sagastumeren zuzendartitzapean diharduena, gaur egun hirian proiekzio handiena duen abesbatza taldeetako bat da, zalantzarik gabe.
Dzast Ahotsak taldeak Bernaola Zikloan estreinatuko duen proiektuaren abiapuntua Errenazimenduan Sevillako eskolako konpositorerik adierazgarriena den Cristóbal Moralesen Officium Defunctorum da. Meza baten —edo kontzertu baten— erritu eta zeremonia-egitura jarraituz, zubi bat eraiki nahi da zeinaren bidez hildakoak oroitu eta ohoratuko diren,bizidunen ospakizunaren bitartez. Horretarako, Cristóbal Moralesen Hildakoen Mezako antifonak jatorri askotako musika-lanekin tartekatuko dira (Poulenc, Ibáñez, Barber, Monteverdi, Gesualdo eta Messiaen), jatorrizko mezaren salmo eta zatiak ordezkatuko dituztenak.