Sibari Republic

Euskadiko serum famatuenak agur esango digu

Serum Origin, 28 egunetan zimurren %58 murriztu eta hidratazioa hobetzen laguntzen duen serum birala, %50eko deskontuarekin eskuratu ahal izango da, amaitu arte edo azaroaren 30era arte.

Sibari Republic
Sibari Republic kosmetika markaren dendetan ilara luzeak sortzen dira bere produktu miresgarriak lortu ahal izateko. SIBARI REPUBLIC
2024ko azaroaren 22a
08:43
Entzun

Euskadin bizi eta bere burua zaintzeko ohitura duen edonork entzungo zuen noizbait Sibari Republic izena. Eta ez da harritzekoa denon ahotan bolo-bolo ibili den marka bat izatea azken urteetan lortu duena lortu eta gero. 2020an haien aldi baterako dendarekin hasi zirenetik, Bilbon, Gasteizen nahiz Iruñean, jendeak bi ordu ere itxoin du markaren produktu miresgarriak lortu ahal izateko.

Duela bi astetik, Sibari Republic-ek 2025ean bere seruma eta beste zenbait produktu aldatzeko asmoa duela iragarri zuenetik, ilara horiek luzatu baino ez dira egin. Gainera, eta biltegia hustu ahal izateko, firma euskaldunak %50eko deskontua eskainiko du bere Euskal Autonomia Erkidegoko hiru hiriburuetako —Gasteiz, Bilbo eta Donostia— eta Iruñeko denda fisikoetan, nahiz www.sibarirepublic.com webgunean. Deskontu hau erabilgarri egongo da azaroaren amaierara arte edo produktua bukatzen den arte. Marka euskaldunak argitu duenez, Donostia bezalako hirietan oso produktu gutxi gelditzen da, eta erreferentzia batzuk jada agortuta daudenez, ziurrenik azaroaren 30ean denda itxiko dute.

Sibari Republic
Sibari Republic-en produkturik ezagunena da Serum Origin. SIBARI REPUBLIC

Luxuzko produktuen eraginkortasuna

Marka euskaldunak lortu duen famaren eta arrakastaren arrazoia bere luxuzko produktuen eraginkortasuna da. Esaterako, bere produkturik ezagunenak, Serum Origin-ek, 28 egunen buruan zimurren %58 murriztea lortzen du, eta hori gutxi balitz bezala, lehen aplikaziotik larruazalaren hidratazioa eta testura hobetzen ditu. Horrelako emaitzekin, ez da harritzekoa jendeak honelako produktuak lortzeko ilara egin behar izatea. Eta are gehiago orain, seruma erdi prezioan eros daiteke eta: hau da, 57,50 euroren truke, bere ohiko prezioa 115 eurokoa denean. Aurten, gainera, ilara itxoin beharrik ere ez dugu izango: Sibari Republic-ek dendan %50eko deskontuarekin eskaintzeaz gain, haren webgunearen bidez ere lor daiteke azaroaren 30era arte.

Etengabe korrika bizi garen aro honetan, denok nahi ditugu nabarmenak diren emaitzak azkar lortzen lagunduko diguten produktuak, eta hori da Sibari Republic-ek eskaintzen diguna. Bere produktu guztiak zientzialariek formulatu, ekoitzi eta ontziratzen dituzte Gasteizen bertan, eta horrek, produktuen gorentasuna bermatzeaz gain, formula bakoitzak hitzematen duena betetzea garantizatzen du. Prozesu guztia beraien laborategi propioan burutzeaz gain, talde honek berebiziko garrantzia ematen dio bezeroek produktua erosterakoan lortuko dituzten emaitzak bermatzeari. Horregatik, eta datu objektiboenak lortzeko asmoz, produktu bat merkaturatu baino lehen, laborategi independente batek zuzendutako azterketa dermatologikoen bitartez larruazalean nola eragiten duten neurtzen dute, eta hori bezeroek asko eskertzen dute, funtzionatuko duela bermatzen baitie. Arrazoi horiek guztiak direla eta, geroz eta gehiago dira euskal markaren produktuak probatzera animatzen direnak.

Emaitza nabarmenak

Sibari Republic-en webgunea bisitatuz gero, laster konturako gara errepikatzen dutenak ere asko direla. Produkturik ezagunenak, Serum Origin-ek, ia 500 iruzkin positibo ditu, eta bezero guztiek baieztatzen dute berbera: produktu honek oso bizkor eta ezin hobeto funtzionatzen du. Emaitza horren nabarmenak eta hain bizkor lortzearen sekretua Raul Perezek azaldu du, markaren zuzendari zientifikoak: «Hamar urte baino gehiago daramagu azido hialuronikoa ikertzen medikuntzako arlo ezberdinetan aplikatu ahal izateko, eta horrek, bere sekretu guztiak ezagutzeaz gain, honen onurak indartzen irakatsi digu nahi dugun area terapeutikoan aplikatu eta honen etekin guztia ateratzeko».

Serum Origin-ek bi pisu molekular ezberdinetako azido hialuronikoa erabiltzen du bere larruazaleko geruza ezberdinetara heltzeko. Alde batetik, pisu molekular altukoa baliatzen du goialdean gelditu eta larruazalaren hidratazioa hobetzeko eta, horrela, larruazala mamitsuago eta goxoago sentitzeko. Bestetik, pisu molekular baxukoa erabiltzen du geruza sakonenetara heltzeko eta larruazala barnetik betetzeko, eta horrela zimurrak nabarmen murrizten ditu.

Horrenbeste gauza eta hain denbora laburrean egiten dituen produktu bat lortzea ez da erraza, eta gutxiago 57,50 euroren truke. Orain eta amaitu arte Serum Origin zein Sibari Republic-en produktu guztiak %50eko deskontuarekin daudela jakinda, aukera paregabea da gure larruan nola funtzionatzen duen ikusi eta probatzeko.

Ez galdu Euskadin sortu, ekoitzi eta ontziratutako luxuzko produktu hauek %50eko deskontuarekin probatzeko aukera paregabe hau, eta erosi itzazue bukatu baino lehen. Bisitatu itzazu www.sibarirepublic.com webgunea eta Euskadin eta Iruñean dituzten dendak produktu horiez gozatzeko. Denda fisikoak honako helbide hauetan topatuko dituzue: Gasteizko Dato kaleko 31. zenbakian, Bilboko Rodriguez Arias kaleko 27. zenbakian, Donostiako Txurruka kaleko 2. zenbakian eta Iruñeko Karlos III.aren kaleko 63. zenbakian.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.