Oporrak Euskal Herrian

Esperientzia zoragarriak Uribe eskualdean

Uribe eskualdea aparta da: paisaia ikusgarriak daude kostaldean eta barrualdean, toki eder ugari. Jarduera interesgarriak egin daitezke familiarekin edo lagunekin, esperientzia zoragarriak bizitzeko.

Bizkaiko Flyscha ezagutzeko txango bat itsasontzian. URIBE ON TOUR
Jata Ondo.
2021eko ekainaren 16a
09:22
Entzun

Kostaldeak eta barrualdeak bat egite dute Uribe eskualdean. Haran zabalak daude, lauak eta leunak, itsaslabar zorabiagarrietan amaitzen direnak. Inguru eder horretan jarduera interesgarri ugari egin daitezke eta esperientzi zoragarriez eta aberasgarriez gozatu.

Besteak beste, txango geologikoak itsasontzian Uribeko kostaldean zehar, Plentziatik abiatuta, Bizkaiko Flyscha bertatik bertara ikusteko. Halaber, Ibaizabal Nerbioi itsasadarra itsasontzi historiko batean nabigatzen ezagutu daiteke, gasolinoan, Erandiotik abiatuta, eta Bilboraino doan ibilbidean ibaiaren bi bazterretan dagoen kultur ondare aberatsaren berri jakin daiteke.

Txakoli experience

Uribe txakolinaren lurraldea da. Erreferentziazko upategiak daude, baita Txakolingunea (Txakolinaren Museoa) eta Mendibile Jauregia ere (Bizkaiko Txakolina Jatorrizko Deitura arautzen duen Kontseiluaren egoitza). Horrela, zenbait bisita mota egin daitezke, lehen mailako esperientzia enogastronomikoaz gozatzeko.

Basoan murgildu eta naturarekin bat egitea da beste aukera bat, Akarlanda parkean (Erandio), Maisuaren parkean (Berango), Artaza parkean (Leioa( eta Urigue parkean (Mungia). Edo bisita antzeztuak antolatzea, gertaera historikoak interpretatuz, edota Uribeko burdinazko harresia ezagutzeko. Larrabetzun, Maruri-Jataben, Sopelan, Berangon eta Loiun (Lauromendi).

Bestela, haurrek ederki pasatuko dute Geotxiki tailerrekin, Sopelako Arriatera hondartzan. Ibilbide bat da Sopelako Flyscha ezagutzeko eta gordetzen duen historiaren berri jakiteko. Neurri txikiko sekretuak ere ikusi ahal izango dira minimikroskopioen bidez.

Azkenik, geoturismoaz ere goza daiteke Uribe eskualdean. Harkaitzek gauza asko adierazten dituzte, duela 140 milioi urteko istorioak kontatzen dituzte, Euskal Herri osoa itsaspean zegoenekoak. Sekretu horiek interpretatzen dakitenek Uribeko kostaldetik zehar bisita egiteko gonbidapena luzatzen dute. Bakion (Sumendi bat Bakion?), Gorlizen (Koralezko arrezifeen gaineko gaztelua), MeƱakozen (Labaren atsedena), Sopelan (Meteoritoaren aztarna), Armintzan (Armintzako flysch beltza) eta Barrikan (Tolesturen Katedrala).

Informazio gehiago nahi izanez gero, www.uribe.eu webgunea kontsulta

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.