Euskal Herriko ekoizpenen bilduma

  SAIL OFIZIALA: ‘Handia’: Jon Garaño eta Aitor Arregi zuzendariei elkarrizketa BERRIAn Angel Aldarondoren kritika BERRIAn Filmaren inguruko iritziak BERRIAn ‘Basquewood’ zutabea BERRIAn Zuzendariei elkarrizketa Zurriolako butaka saioan: ‘Morir’: Zuzendariari elkarrizketa BERRIAn ‘Voyeur enea’ zutabea BERRIAn Koldo Zuazua ekoizleari elkarrizketa Zurriolako butaka saioan: ZINEMIRA: ‘Bi txirula’ Zuzendariari elkarrizketa BERRIAn ‘Basquewood’ zutabea BERRIAn Iñigo Garcia zuzendariari eta Jon Elizalde protagonistari elkarrizketa Zurriolako butaka saioan: ‘Non’: Ximun Fuchs zuzendariari elkarrizketa Iparraldeko Hitza-n […]

Aitor Arregi: ‘Altzoko erraldoiaren proiektua erronka handia da”

Aitor Arregi Moriarti ekoizpen etxeko kidea izango da Altzoko erraldoiari buruz egingo duten filmaren zuzendaria, Jon Garañorekin batera. Proiektuaz mintzatu da gaur ‘Zurriolako butaka’ saioan. Arregik adierazi du ez dela erraza izango 2,42 metro neurtzen zituen pertsona bat pantailara eramatea. “Teknikoki erronka handia izango da, baina aldi berean polita eta interesgarria. Gainera, XIX. mendean bizi zen Altzoko erraldoia, eta garai hori irudikatzeak zailtasunak ekarriko ditu”. Bestetik, ‘Loreak’ filmeko ekoizle eragilea […]

Usabiaga eta Goenaga “pozik” daude, ‘Pikadero’-ren harrerarekin

‘Zurriolako butaka’ saioko bigarren atalean, Barbara Goenaga eta Joseba Usabiaga aktoreak izan dira elkarrizketatu nagusiak. “Oso gustura” daude biak, ‘Pikadero’ filmak izan duen harrerarekin. Goenagak, dena dela, hausnarketa interesgarria egin du: “Film bat euskarazkoa dela ahazten dugunean, emango dugu benetako pausoa euskal zineman. Beste herrialde batzuetan ohituta daude filmak azpidatzietan ikustera. Hemen, aldiz, ez. Eta filmak euskaraz azpidatziekin ikustea normaltasunez hartu beharko litzateke”. ‘Pikadero’ filmean oso ondo pasatu zutela aitortu […]

Bego Zubia: “Urtarriletik aurrera herriz herri eramango dugu ‘Sagardoa bidegile’ lana”

‘Zurriolako butaka’ saioko lehen protagonista Bego Zubia izan da, ‘Sagardoa bidegile’ euskarazko dokumentalaren zuzendaria. Igandean estreinatuko dute lana Zinemaldian. Sagardoaren inguruko ertz ugari jasotzen ditu dokumentalak. “Elhuyarren ordu erdiko erreportajeak egiten hasi ginen Teknopolis saiorako. Dokumental honekin pauso bat eman dugu aurrera”, adierazi du saioan Zubiak. “Finantzazioa zaila izan da. Dokumentazio lana ere handia egin dugu, hiru urtez”. Halaber, zuzendariak Pixel ekoizpen etxearen eta Juantxo Sardonen lana nabarmendu du. “Irudi […]