Zinemira sailean ematen ari dira egunotan ‘District Zero’ dokumental interesgarria. Jorge Fernandez Mayoral, Pablo Iraburu eta Pablo Tosco zuzendariak Jordaniako Zataarin grabatutako lanean, Siriako errefuxiatu bat da protagonista: Maamun Al Wadi. Sakeleko telefonoen denda txiki bat du eremuan, eta han nola bizi den kontatuko dute dokumentalean. Haren lagun batek hitz gogorrak egiten ditu une batean: “Seme-alabek ura eskatzen zidaten Siriatik irten ginenean, eta ezin nien eman. Zer egiten duzu halako […]