Ebatsitako ametsak

Izenburua: La hija de un ladrón. Zuzendaria: Belen Funes. Herrialdea: Espainia. Iraupena: 102 minutu.   Nahiak eta ezinak bizi dute Sara (Greta Fernandez). “Normala” da bera, halakoa izan nahi luke behintzat. Inguruan ditu haurra, mutil laguna, aita, pisukidea eta auzokoak. Ez dago bakarrik, edo ez luke egon nahi. Belen Funes zinemagileak Sararen bizimodua kontatu du La hija de un ladrón bere lehen film luzean. Oztopo guztien gainetik aurrera egiten duen […]

Erreskaterik gabeko bahiketa

Izenburua: Thalasso. Zuzendaria: Guillaume Nicloux. Herrialdea: Frantzia. Iraupena: 93 minutu.   Michel Houellebecq idazlea François Hollande Frantziako presidente ohiak bahitu zuen. Hori da nobelagilearen ustea, behintzat: Frantziako presidentetzarako hauteskundeetara aurkeztea pentsatu zuen, eta Hollandek bazekien ez zuela irabazteko aukerarik izango. Bahiketa hori kontatu zuen duela bost urte L’enlèvement de Michel Houellebecq (Guillaume Nicloux) filmak, eta haren amaieran abiatzen da Thalasso. Bahiketa sotilagoa bizi du orain idazleak: talasoterapia zentro batean dago […]

Hollywood amets eta amesgaizto

SAIL OFIZIALA (Lehiaz kanpo) Izenburua: ‘Zeroville’ Zuzendaria: James Franco Herrialdea: AEB The Disaster Artist-en egin bezala, Zeroville azken filmean zinema munduari begiratu dio James Franco zuzendari eta aktoreak. Orduko hartan film baten (The Room) sortze prozesuan eta filmaketan jarri zuen begia eta kamera Francok, baina film berrian, begirada ireki, eta 1970eko hamarkadan aldatzen ari zen Hollywooden eta zinema industrian jarri du fokua. Vikar da filmeko protagonista, Hollywoodera dekoratuen eraikuntzan lan […]

Uriberentzat ez da sinesgaitza

Lejos del mar (Imanol Uribe) Jendeak barre egin dio prentsako emanaldian, eta sekuentzia dramatikoenak eta gordinenak pantailan agertzean burlaizez erreakzionatu. Ikus-entzule dezenteri ez zaie inondik ere sinesgarria iruditu Uribek kontatzen duena, eta gupidarik gabe erreakzionatu. Niri ez zait bada hain pelikula txarra iruditu… Kartzelan 22 urte igaro ostean, Parot Dotrinaren ondorioz aske geratzen da Santiago Argote Bengoa, eta Sotoko kartzelan ezagututako Emilioren etxera, Almeriara, joango da bizitzera. 28 urte lehenago […]

Altuna: “Garrantzitsuena urriaren 16an hasiko da”

Asier Altuna eta Iraia Elias, ‘Amama’ filmeko zuzendaria eta aktorea, ‘Zurriolako butaka’ saioan izan dira gaur. Altuna pozik azaldu da filma aurkeztu eta Sail Ofizialean lehiatzeagatik. “Sariak badatoz primeran, baina benetako saria publikoarena izango da, urriaren 16tik aurrera zinema aretoetara joaten bada”. Egun horretan estreinatuko dute Euskal Herriko areto komertzialetan. Bergarako zinemagileak aipatu du behin gidoia idatzi ostean askok aipatu dizkiotela euskal artistei egindako erreferentziak. “Ondotik etorri da hori”. Halaber, […]

‘Amama’, haustura ez traumatikoa

‘Amama’ (Asier Altuna) – Sail Ofiziala Asier Altunaren ‘Amama’-ren indar sinboliko eta bisuala nabarmena da. Baserria belaunaldien arteko talkaren kontzeptu gisara lantzen du, eta asmatzen du eten horren zuloa azaltzen, modu hunkigarrian zenbaitetan, baina baita galtzen denarekiko mira eta errespetua ere, mundu zahar horretatik birzikla litekeena era konstruktibo batean azalduz. Akaso, Neolitikora arteko sokaren metafora oteiziarrean (80 amama…) gehiegi insistitu izanak pisu esentzialista handiegia ematen dio filmari zenbait pasartetan. Aktoreen […]

Ausarta eta unibertsala

Amama (Sail Ofiziala) Generoen eta belaunaldien arteko talkaz mintzo da Asier Altuna zinemagilea, modu ausart batean. Baserriko ugazabak ez ditu bere seme-alabak ulertzen; ez daki zertarako dauzkaten ikasketak. Hala esaten dio emazte obeditzaileari. Eta, bide batez, jakinarazten dio seme zaharrenari eskuen zimurrek, gogortasunak, lanak finean, egiten dutela pertsona, ez, ordea, hitzek. Alaba errebelde artistak, baina, hankaz gora jarri nahi du neolitikotik ezarritako bizimoldea. Ez du ulertzen, adibidez, aitak zergatik hiltzen […]

Amets gaiztotik ihesi

‘Evolution’ – Lucile Hadzihalilovic (Sail Ofiziala) Ordu bat eta hogei minutu eskas ditu filmak. Eta eskerrak. Ez diogu muina harrapatu; izango du akaso ezkutuko mezu sakonik, baina metafora arranditsuegia suertatu zaigu. Harira. Irla bakarti bat. Mutil-koxkorrak eta emakume gazteak biztanle bakar. Frantsesez mintzo dira, mintzo diren apurretan. Ile-horiak dira haur mutiko gehienak; halatsu itsas-lamia deabrutuen itxurako emakumeak. Mediterranear inguruko irla bat izan liteke, baina gehiago dirudi mundu imaginario zeken bat, […]

Histeria kolektiboa

Regression (Alejandro Amenabar) Tesis (1996) eta Abre los ojos-en (1997) bidetik, ondoen menperatzen duen generoari, thriller psikologikoari, heldu dio zinemagile espainiarrak bere azken pelikulan. Emaitza ez da erabat borobila, baina primeran asmatu du suspensezko giro itogarri-nahasgarri bat transmititzen, eta ikus-entzule dezente gorputz txarrarekin irten diren Kursaaleko auditoriumetik. Benetako gertaeretan oinarrituta dago Regression. Minnesotako herrixka itxuraz lasai bat, AEBen iparraldean, 1990eko udazkenean. Angela 17 urteko nerabeak (Emma Watson) krimen aitorrezin bat […]