Lara Izagirre: “Oso pozik nago filma Zinemaldian estreinatzeagatik”

‘Zurriolako butaka’ saioan gaur Lara Izagirre zinemagilea izan da lehen protagonista. Bihar Euskal Zinemaren Galan estreinatuko dute bere lehen film luzea: ‘Un otoño sin Berlin’. Gidoiaren bertsio bat euskaraz zuen idatzia Izagirrek. “Baina aktore protagonistaren bila hasi nintzenean, Irene Escolar aurkitu nuen. Horrek konbentzitu ninduen filma gaztelaniaz egitera”. Dena den, ideia asko ditu buruan etorkizunari begira, eta egingo du filmen bat euskaraz. “Gidoiarekin hastean, zein aktore euskaldun aukeratu nahi ditudan […]