‘Era o hotel Cambridge’; kontatua izatea merezi duen filma

Luxuzko hotel bat izan zen Cambridge, Sao Pauloko (Brasil) ingurune komertzial eta ekonomikoan kokatua. Hotela itxi eta barrenak usteltzen utzi zuten bai lehengo jabeek eta baita agintariek ere. Egun okupatua dago; etxerik gabeko jendeak, errefuxiatu eta etorkin jendeak, baliabiderik gabekoek hartua dute; han bizi dira, eta beraiek ematen diote bizitza eraikinari. Eliane Caffe zuzendari brasildarrak bere aurreko filmekin ere –Kenôma (1998), Narradores de Javé (2003), O Sol de Meio Día […]

Intxausti: “Europaren azterketa moduko bat egiten ari gara”

Xuban Intxausti dokumental egilea Zurriolako butaka-n elkarrizketatu dute gaur. Europa Transit proiektuaz mintzatu da. Joan den ostiralean Mugaminak dokumentala estreinatu zuen, The Act of Killing sailean. “Oso harreman berezia sortu zen Amets Arzallus dokumentaleko protagonistaren eta Zipreko kantari batzuen artean. Gainera, Zipreko kantariak Euskal Herrira etorri ziren gero”. Zipreko gatazka eta mugaren auzia jasotzen da lanean. Donostia 2016k sustatuta ari da Europa Transiteko dokumentalak egiten Intxausti; lan batzuk estreinatu dituzte […]

Elorza: “Gure etxeko emakumeak azaleratu nahi genituen”

Maria Elorza eta Maider Fernandez Las Chikas de Pasaik taldeko zinemagileak ‘Zurriolako butaka’ saioan izan dira gaur. “Berez ez dugu lan propiorik aurkeztu. Baina Donostia 2016 fundazioak eskatuta egin ditugu bi film labur, eta horiekin gaude hemen”, adierazi dute. Ostiralean estreinatu zuten Zabaltegi sailean ‘Gure hormek’ film laburra. “Donostiarekin lotura izan arren, hormen inguruan aritu behar genuen. Eta pentsatu genuen gure etxeetako emakumeak azaltzea horma horien artean”, esan du Elorzak. […]

‘Voyage à travers le cinéma francais’, Tavernierren entziklopedia pertsonala

Frantziako zinemaren jakitun aparta da Bertrand Tavernier. Jakituria hori mimoz islatu du Voyage à travers le cinéma francais lan dokumentalean. Hiru ordutik gorako film mardula da, zinefilo petoentzat propio egina (kontu teknikoak, gidoiei dagozkienak, musika, aktoreen lana eta abar xehetzen ditu, besteak beste), baina gutxieneko interes bat duen edonorentzat izan liteke egokia. Bere bizitzan gehien gustatu zaizkion film, zuzendari, konpositore eta aktoreen inguruan hitz egiten du, jatorrizko filmen irudiekin hornituta. […]

‘Pedalo’, txikitik handira

Juan Palacioesen (Eibar, 1986) estreinako lan luzea da ‘Pedaló’. Baliabide gutxirekin istorio interesgarri bezain samurra kontatzen du. Hogeita hamar urteren bueltan dabiltzan hiru adiskidiren bidaia iniziatikoa (edo berriniziatikoa) da, itsasoko pedalontzi baten gainean Hendaiatik Bilbora arterainoko bi asteko abentura ardatz duena. Zinemagileak berak ontzitik bertatik jarraitu behar zituen hiru lagunen gora-beherak. Aurrekontu eta denbora epeak tarteko (ontziaren alokairu eta beste) azkenean lurretik egingo du jarraipena. ‘Sea-movie’ eta ‘road-movie’-aren tarteko dokumental […]

Urresola: “Eresoinkaren historia harrrigarria da”

‘Voces de papel’ dokumentaleko zuzendari Esti Urresola elkarrizketatu dute ‘Zurriolakoi butaka’ saioan. Agirre lehendakariarekin lotutako proiektuaren lanetako bat da hori. Parisekin lotutako atala egokitu zitzaion Urresolari. “Eresoinka kultur taldearen historia azaleratu dugu dokumentalean. Harrigarria izan zen nola Frantzian zeuden euskal errefuxiatu ugari bildu ziren, Eresoinka abesbatzan parte hartzeko. Ikuskizun handia sortu zuten Saran [Lapurdi], eta gero Pariseko eta Europako beste hiri batzuetako antzoki garrantzitsuetan izan ziren”. Zinemaldian jatorrizko bertsioan emango […]

Palacios: “Lau urte pasa ditut filma egiten”

Juan Palacios ‘Pedaló’ filmeko zuzendaria ‘Zurriolako butaka’ saioan izan da gaur, Jon Lopez protagonistetako batekin batera. 2012an ‘pedalo’ batean euskal kostaldetik bidaia egin zuten Palaciosen hiru lagunek, Hendaiatik Bilbora. Bidaiaren filma egin zuen Eibarko zuzendariak. “Danimarkan bizi naiz, Kopenhagen. Han filma editatzen ari nintzela, denboran bidaia bat ere egin nahi nuen filmarentzat, amets baten gisan. Hausnarketa batzuk tartekatu ditut, San Francisco, Hong Kong eta Danimarkako irudiekin batera”. Atzo gauean estreinatu […]

Zurriolako Butakaren bigarren saioa

Juan Palacios Eibarko zinemagilea elkarrizketatu dute gaurko saioan. Atzo gauean Zinemira saioan estreinatu zuten bere lehen film luzea: ‘Pedaló’. Ion Lopez filmeko protagonista ere programan izan da.     Esti Urresola zinemagileak, berriz, ‘Voces de papel’ dokumentalaz hitz egin du. Euskal errefuxiatuen Eresoinka abesbatzaren inguruko lana da hori. Kritikarien solasaldian Amaia Garcia eta Beñat Eizagirre izan dira.     Gaztezulok ‘Sipo Phantasma’ filmaren bideo kritika egin du.     Ethan […]

‘Neruda’ (Perlak)

Pablo Larrain zuzendari txiletarrari ez zaizkio arauak gehiegi gustatzen: errealitatearekiko fideltasuna izan ohi bada biopic-en kalitatea neurtzeko termometroetako bat, horrekin apurtu du zinemagileak, konplexu handiegirik gabe. Fideltasunaren zamaren arintzea, ordea, ez da erosotasun ariketa izan, Pablo Neruda bezalako figura ia mitiko bat beste molde batez erretratatzeko erronka ekarri diolako bueltan. Eta onik atera da Larrain. Emaitza, Neruda, poeta eta politikari komunistaren erretratu gizatiarra da, erraldoia uxatu eta pertsona ekarri duena […]

Almandoz: “Zinemaldira iristea ziklo bat ixtea da filmarentzat”

Koldo Almandoz zinemagilea ‘Zurriolako butaka’ saioan izan da, ‘Sipo Phantasma’ filmaz hitz egiten (Tabakalera-Zabaltegi sailean lehian izango da). “Aurretik filma hainbat jaialditan izan da, bere ibilbidea egin du, eta Euskal Herritik kanpo bere interesa piztu du. Zinemaldira iristea ziklo bat ixtea bezala da filmarentzat. Pozik gaude”. Zinemagileak azaldu du oso pelikula askea izan dela, “esperimentuak” egiteko baliagarria. “Itsas bidaia batean hasi zen. Filma norabidean piztu zen. Eta hor azaldu dira […]