‘I, Daniel Blake’, errealista, tamalez

Ken Loachen zinemak ez du artifizio handiegirik behar, ez efektu berezirik, ez soinu banda epikorik, ez eta argazkigintza liluratzailerik ere. Errealitateari so egiteko modu bat du, ordea, gehienetan fruituak ematen dituena. Baita oraingoan ere: I, Daniel Blake azken filmean (aurten Cannesen garaile), bihotzeko bat pairatu eta lan egiteko ezintasuna aitortu diezaioten borrokatzen duen arotz baten istorioa kontatu du, batetik. Bestetik, etxetik kaleratua izan den eta miserian erortzear den ama baten […]

Gil: “Zinemagile guztiak maila berean daude ‘Kalebegiak’-en”

orge Gil ‘Kalebegiak’ film kolektiboko koordinatzaileak ‘Zurriolako butaka’-n nabarmendu du prozesu “luzea” baina “atsegina” izan dela Donostiarekin lotutakoa. “Hamabi film labur ikus daitezke ‘Kalebegiak’-en. Eta maila berean daude hasiberrien lanak eta beteranoenak”, azaldu du Gilek. Izan ere, ikusleak ez du jakingo film labur bakoitza zein egilerena den. “Ikusi dutenek komentatu digute ez dela igartzen zeintzuk diren hasiberrienen lanak, eta hori guretzat oso pozgarria da”. Velodromoan estreinatuko dute gaur ‘Kalebegiak’. Aurretik […]

‘Pinamar’, edo anaitasuna zer den

Federico Godfrid zuzendariak berak aitortu du Pinamar bere filmean ez dela, berez, gertakari handirik gertatzen. Eta egia da. Aldiz, ezer gertatzen ez denean gertatzen den horretaz mintzatzeko tresna ona da pelikula, zalantzarik gabe. Eta horretarako, zer hobeto kostaldeko leku turistiko bat baino, neguan, jende oldeak alde egin eta itsasoa bakarti ageri denean? Hantxe, Pinamarren, Buenos Airesetik gertu, kokatu ditu Godfrided Miguel eta Pablo, hil berri den amaren apartamentua saltzera joandako […]

Zurriolako Butakaren bosgarren saioa

‘Kalebegiak’ film kolektiboko koordinatzaile Jorge Gil ‘Zurriolako butaka’ saioan izan da, Telmo Esnal pieza laburren egileetako batekin batera. Gaur estreinatuko dute ‘Kalebegiak’ Velodromoan.   Saio berean, ‘Irutxuloko Hitza’-ko kazetari Nerea Lizarraldek bi bideo aurkeztu ditu: Gorka Otxoa aktoreari egindako elkarrizketa, ‘Igelak’ filmaren inguruan; eta Ane Urrutikoetxearekin izandako solasaldia. Donostiako Orfeoiarekin batera ‘A monster calls’ filmean ahotsa jarri du Urrutikoetxeak.     Kritikarien solasaldian, Mikel Yarza blogaria eta Gorka Erostarbe BERRIAko […]

‘Kalebegiak’; irregularra, hanka-motza, eta kolpe ederren bat

Donostia ardatz hartuta egindako dozena bat film laburrek osatzen dute ‘Kalebegiak’ proiektu kolektiboa. Hamabi istorio (15 zuzendariren artean, batzuk bikoteka lan egin baitute), Donostiari zuku zinematografikoa ateratzeko asmoz. Baina ahalegina hankamotz geratzen dela iruditu zait. Batetik, eta bereziki, Donostiaren irudi ohikoegia ematen delako; itsasoa, hondartzak, alde zaharra, portua, arrantza giroa… dira gehien errepikatzen diren eszenategi eta tematikak, eta Donostiaren ikuspegi laburregia ematen dute; apenas dago auzo-girokorik, arazo sozialik planteatzen duenik; […]

Iturria: “Islandian ere estreinatuko dugu ‘Baskavigin’ dokumentala”

Ibai Iturria ekoizlea ‘Baskavigin. Euskal baleazaleen hilketa’ dokumentalaz mintzatu da ‘Zurriolako butaka’ saioan. “Duela 400 urte Islandian hil zituzten euskal arrantzaleen inguruko istorioa da. Zergatik hil zituzten jasotzen da dokumentalean. Grabaketa batzuk Islandian egin genituen eta beste batzuk Cadizen [Espainia]”. Iturriak azaldu duenez, dokumentala Errenterian (Gipuzkoa) ere ikusi ahalko da datorren larunbatean, Atlanktida jaialdiaren barne. Dokumentaleko ekoizpen etxe bat Islandiakoa da, eta herrialde horretan estreinatuko dela iragarri du Iturriak. “Baita […]

Telleria: “Galdera etiko batzuk badaude ‘Igelak’ filmean”

Euskal Zinemaren Galan estreinatuko dute gaur Patxo Telleria zuzendariaren ‘Igelak’ euskarazko filma. ‘Zurriolako butaka’ saioan filmaz mintzatu da zuzendaria: “Galdera etiko batzuk daude istorioan. Baina filmaren helburu nagusia da jendea gustura egotea”. Musikak garrantzia handia du filmean, eta hainbat euskal talde azaltzen dira zuzenean jotzen eta kantatzen. Miren Gaztañaga aktorea da protagonistetako bat, eta kantuan ere azaltzen da. “Oraindik ez dut pelikula ikusi, eta irrikitan nago”, esan du Gaztañagak. Filma […]

‘Zurriolako butaka’-ren laugarren saioa

Patxo Telleria zuzendaria eta Miren Gaztañaga aktorea ‘Zurriolako butaka’ saioan izan dira, gaur estreinatuko baitute ‘Igelak’ euskarazko fikziozko filma.   Ibai Iturria ekoizlea ‘Baskavigin’ dokumentalaz mintzatu da.     Kritikarien solasaldian ‘Argia’-ko Mikel Gartzia eta Iparraldeko Euskal Irratietako Mikel Kintana izan dira saioan. Bestetik, Ramon Barearen soslaia egin dute —gaur jasoko du Zinemira saria—, eta Justin Webster ‘El fin de ETA’ dokumentaleko zuzendariari egindako elkarrizketa labur bat eman dute.