‘The Florida Project’; Desprojektu baten auzoa

Ezusteko ederra. Beno, hitza ez da ederra, ziur  aski. Ezusteko aski interesgarria Sean Baker estatubatuarraren  ‘Florida Project’ filmak dakarrena. Pobreziaren, etxegabeen, bizitzari aurrez-aurre ausardiaz begiratzen dion jendearen erretratua. Gordina. Barne astintzailea. Hunkigarria. Amerikako Estatu Batuetan, bizileku iraunkorra ziurtatu ezin dutenentzat azken babesleku bihurtu dira motel merkeak. Gero eta gehiago dira behartsu ikusezin horiek. ‘The Florida Project’ Orlandoko aldirietan dago kokatua, Disney unibertso koloretsuaren auzoan. Kontsumoaren, aisialdiaren, bizi eredu artifiziosoaren auzoan. […]

Indarkeria matxistaren biktimak entzuten

Indarkeria matxista jasan duten bederatzi emakumeren lekukotza gogor eta hunkigarriak entzun daitezke Volar dokumentalean. Haien hitzetan, nabari da oso garrantzitsua dela egoera bera jasan duten beste andreekin egotea eta sentimenduak partekatzea. Asteburu batean landetxe batean bilduko dira, eta haien artean joango dira eraikitzen gizarteari kontatu nahi diotena. Testigantzen arteko trantsizioak mimoz zainduta daude Bertha Gaztelumendiren lanean. Zurriolako butaka saioan izan da gaur Gaztelumendi, eta dokumentalaren inguruko xehetasun guztiak kontatu ditu. […]

Nork zaintzen du zaintzailea?

Gertuko norbait gaixotzen denean, edozer pasatzen zaionean, orokorrean bigarren planoan egon ohi den praktika bat azaleratzen da, lehen baino nabarmenago, ukigarriago: zaintza. Zaintzailea bihurtzen da gaizki dagoenaren sostengu eta helduleku. Gaizki dagoenaren min guztiak sartzen zaizkio barren-barrenera, baina bera ez da protagonista, irmo mantendu behar du, laguna, gertukoa ito edo eroriko ez bada. Baina nork zaintzen du zaintzailea? Horixe bera da Fernando Francoren (Sevilla, Espainia, 1976) Morir filmak planteatzen duen […]

Borg / McEnroe; arrakastaren ertzak

  Ugaritzen ari dira azkenaldian kirolariekin lotutako ‘biopic’ filmak. Materiale ezinhobea eskaintzen dute, besteak beste, egungo gizartearen, norgehiagokan oinarrituriko kapitalaren oin-jokoen, erretratuak egiteko. Arrakasta eta porrota kontzeptu pozointsu eta erlatiboak dira. Eta, hori ondo dakite loria ezagutu duten kirolariek, 1980etako hasieran izar bilakaturiko Björn Borg eta John McEnroe tenislariek, esaterako. Bi horien arteko lehiarik epikoenean, 1980eko Wimbledon txapelketako finalean, oinarrituta osatu du ‘Borg / McEnroe’ filma Janus Metz zuzendari suediarrak. […]

‘La douleur’, barruraino sartzen den mina

Izenburua irakurtzearekin bakarrik ohartzen da bat La Douleur ez dela komedia bat, eta irauten duen 126 minutuetan pozerako tarte gutxi egongo dela. Sinopsiari begiratu bat botata: Paris, II. Mundu Gerra, deportatu duten senarra etxeratzeko ahalegin nekaezinean ari den Marguerite Duras —haren La Douleur liburuan (1985) oinarritua—. Irudi ederrak ditu,  Duras bikoiztuta agertzen diren uneak bezala —burutik pasatzen zaiona gorpuzten eta imajinatzen aldi berean—… Pelikula ederra bezain tristea, eta guztiaren gainetik […]

‘Handia’; ‘Freak’-aren unibertsotik harago

Moriartiren zeinu marka du, ezbairik gabe, ‘Handia’-k; lirismoa, sotiltasuna, soiltasuna, metafora jokoak, ezkutukoak pixkana azalaraztea… Zentzu horretan ez zait ‘Loreak’-en hain desberdina iruditu, nahiz eta guztiz bestelako istorioa den, eta guztiz bestelako bialiabide estetikoak darabiltzan. Gustatu zait bi anaien arteko harremanaren bidez garai bateko erretratua ez ezik, sasoi orotako talka islatzea: zaharra Vs berria. Eta gustatu zait, euren artean aldeak izan arren, zenbaitetan elkarrekiko azaltzen duten goxotasuna (bi gizonezko, XIX. […]

‘Operación Concha’ filma Velodromoan

Antonio Cuadrik zuzendutako Operación Concha filma Velodromoan proiektatuko dute gaur, 19:00etan. Jose Portela ekoizlea eta Barbara Goenaga aktorea Zurriolako butaka saioan izan dira pelikulaz hitz egiten. Zinemaldian bertan girotzen da istorioa. Goenagarekin batera, Ramon Agirre, Karra Elejalde, Unax Ugalde eta Jordi Molla dira aktoreak.   Filmaren trailerra:

Agnes Varda, dama maitagarri hori

Donostia Saria jaso zuen atzo Flandrian jaiotako zinemagile gazteak (50-60 urte gutxiago dituzten herritar asko baino gazteago iruditzen zaigu andrea). Viktoria Eugenia antzokian hitz sentituak egin zituen Vardak: “Ertzeetako saritu bat sentitzen naiz”. Bizipoza transmititzen du emakumeak: “Bizitza beti berrasmatzen aritu behar dugu”. Nouvelle Vagueko damari ohorezko oscar sari bat emango diote laster. Bere ibilbidea saritzeko modukoa baita, eta Zinemaldiak Donostia sari honekin asmatu egin duela iruditzen zaigu. Zurriolako butaka […]

‘Handia’ filmeko zuzendariak ‘Zurriolako butaka’-n

Sail Ofizialean lehian izango da Handia euskarazko filma. Bihar estreinatuko dute pelikula. Bezperan, Jon Garaño eta Aitor Arregi zuzendariak Zurriolako butaka saioan elkarrizketatu dituzte. Filmaren inguruko hainbat xehetasun eman dituzte: gidoia nola landu zuten, efektu berezien zailtasuna, grabaketen luzapena, pertsonaien bilakaera, mundu zaharraren eta berriaren arteko talka… Nabarmendu dute Loreak filmarekin (Garaño eta Jose Mari Goenaga izan ziren zuzendariak) alderatuta oso ezberdina dela, eta iruditzen zaie bide desberdina egingo duela. […]

Lehenengoa

Zinemaldian estreinakoz ari den kazetariaren burutik pasatzen dena lehenengo egunean: – 09.30. Benetan uste zenuen Donostian sandalia giroa egongo zela? – 10.15. Non diozu dagoela kafea doan ematen duten oasi hori? – 10.40. Hau da hau langile eta baliabide despliegea. – 12.00. Ongi: elkarrizketa eginda. Gaizki: prentsaren pasera ez naiz ailegatuko gaurko lanak amaitu baino lehen. Galtzailearen sentsazioa. – 14.30. Bederatzi egun emango ditugu mundu paralelo batean: bazkalorduan jakin duzu karguekin […]