Euskal Herriko ekoizpenen bilduma

Zinemaldian estreinatu diren Euskal Herriko ekoizpenak. Artikuluak, elkarrizketak eta iruzkinak Oreina Irizar saria jaso du filmak. Koldo Almandozi elkarrizketa BERRIAn. Elkarrizketa Patxi Bisquert eta Laulad Ahmed Saleh aktoreei Zurriolako butaka saioan. Gorka Erostarberen iruzkina blogean. Basquewood zutabea. Dantza Telmo Esnali elkarrizketa Berrian Telmo Esnali elkarrizketa Zurriolako butaka saioan. Gontzal Agoteren kritika. Basquewood zutabea. Gari Otamendi dantzariari elkarrizketa Zurriolako butaka saioan: Gure Oroitzapenak Erreportajea BERRIAn. Mikel Arredondo eta Lutxo Egia ekoizleei […]

Cuaron pertsonalena eta sozialena

Izenburua: ‘Roma’ Zuzendaria. Alfonso Cuaron. Herrialdea: Mexiko Iraupena: 135 minutu.   Perlak sailera zetorren filmik oihartzun handienekoa zen Alfonso Cuaron mexikarraren Roma. Veneziako Mostran film onenaren Urrezko Lehoia irabazi du hilabete honen hasieran, eta sorturiko ikusmina ez da debaldekoa; lan indartsua da, zuri-beltzeko estetika zaindua darabilena, istorio gordin bezain entrañablea kontatzen duena, Cuaron pertsonal eta intimistena, eta era berean, sozialena agertzen duena. El laberinto del Fauno (2005) eta Gravity-ren (2015) […]

Begirada aldaketa, idealizaziorik gabe

Izenburua: ‘Pájaros de verano’ Zuzendariak: Ciro Guerra eta Cristina Gallego Herrialdea: Kolonbia Iraupena: 109 minutu.   Indar bisual eta edukizko handia duen filma da Ciro Guerra eta Cristina Gallego kolonbiarrek zuzendutako Pájaros de verano hau. Fabula eta errealitatearen arteko narratibitate poetiko batez Latinoamerikako herri indigenen historiari begirada ezohiko bat eskaintzen zion El abrazo de la serpiente ederrarekin ezagutu genuen Ciro Guerraren zinemagintza. Pájaros de verano-n mantentzen du begirada herri indigenengan […]

Dolu amaigabe bat

Filma: ‘Julia y el zorro’ Saila: Zuzendari Berriak Herrialdea: Argentina Iraupena: 105 minutu Hotza da Ines Barrionuevo zuzendariak Zuzendari Berriak sailean aurkeztutako filma. Hotza, Argentinako Cordoba hiri kanpokaldeko etxe handi batean gertatzen baita istorioa, neguan. Hotza, Umbra Colombok antzeztutako Julia protagonistak nekez azaleratzen dituelako bere emozioak. Eta hotza, ezin urrunagoa baita Juliak berak bere alaba Emmarekin duen harremana. Julia aktore eta dantzari ohi bat da, alargun gelditu dena. Erabakitzen du […]

Soineko madarikatua

Filma: ‘In Fabric’ Saila: Sail Ofiziala Herrialdea: Erresuma Batua Iraupena: 118 minutu   Iritsi da Donostiako Zinemaldiko Sail Ofizialera, onerako edo txarrerako, denen ahotan egongo den filma: In Fabric. Peter Strickland zinemagile ingelesaren laugarren film luzea da, eta, zalantzarik gabe —Carlos Vermutek, Claire Denisek eta Naomi Kawasek kontrakoa erakusten ez badute—, aurtengo lehiako film sailkaezinena izango da. Filmeko lehenengo irudi saturatuek eta amesgaizto baten parte balira bezala agertzen diren aurpegiek […]

Lohia eta errekaren emaria

Izenburua: ‘Oreina’ Saila: Zuzendari Berriak Herrialdea: Euskal Herria Iraupena: 88 min   Film aparta begitandu zait Koldo Almandozen ‘Oreina’ lehen kolpean. Zuzendariak esana zuen “film konbentzionalago” bat egin nahi zuela; eta hala da Sipo phantasma-rekin alderatuz gero, baina hala ere, baditu Almandozengan ohikoak diren ezaugarri zenbait. Narratibitate konbentzionalago bat erabili arren, irudien indar poetikoari, keinu eta isiltasunei, paisaiari eman die garrantzia oraingoan ere. Euskal Herri likido bat marraztu du Almandozek; […]

Lapur banden etika

Izenburua: ‘Apuntes para una pelicula de atracos’ Zuzendaria: Leon Siminiani Saila: Zuzendari Berriak Leon Siminiani zinema zuzendariak aspaldidanik zuen gogoa lapurreten inguruko pelikula bat egiteko, eta 2013an topatu zuen beharrezko aitzakia: “Vallecaseko Robin Hood” -a atxilotu zuten, Madrilgo hainbat bankutan ebastea leporatuta. “Estolderietako banda” deitu zieten hedabideek, eta Espainiako krisi garaiko lapur ezagunenetarikoa bilakatu zen. Siminianik hala erabaki zuen taldeko buruarekin harremanetan jartzea eta prozesuaren inguruko dokumental bat egitea. Apuntes […]

Hustutako emakumeen istorioak

Izenburua: ‘Las herederas’ Zuzendaria: Marcelo Martinessi Saila: Horizontes Latinos Emakumezkoen istorio indartsua da. Gordina. Ezkutukoa, edo hain sarri kontatzen ez dena, azalera ateratzen duena. Emakumeen maitasun eta desio nahiak eta ezinak. Klase sozialen arteko desberdintasunak. Espetxea. Esperantza galduak. Ihesa. Marcelo Martinessi paraguaiarrak pixkanaka sartzen zaitu Chela eta Chiquitaren arteko bikote harremanean, galbidean doan harremanean. Erritmo pausatuz kontatzen baitu, Chiquita, bien arteko dinamikoena, iruzurrak leporaturik etespetxeratuko dutela, eta Chelak, bertan behera […]

Euskal Herriko ekoizpenen bilduma

  SAIL OFIZIALA: ‘Handia’: Jon Garaño eta Aitor Arregi zuzendariei elkarrizketa BERRIAn Angel Aldarondoren kritika BERRIAn Filmaren inguruko iritziak BERRIAn ‘Basquewood’ zutabea BERRIAn Zuzendariei elkarrizketa Zurriolako butaka saioan: ‘Morir’: Zuzendariari elkarrizketa BERRIAn ‘Voyeur enea’ zutabea BERRIAn Koldo Zuazua ekoizleari elkarrizketa Zurriolako butaka saioan: ZINEMIRA: ‘Bi txirula’ Zuzendariari elkarrizketa BERRIAn ‘Basquewood’ zutabea BERRIAn Iñigo Garcia zuzendariari eta Jon Elizalde protagonistari elkarrizketa Zurriolako butaka saioan: ‘Non’: Ximun Fuchs zuzendariari elkarrizketa Iparraldeko Hitza-n […]

Frida eta Anna

Filme batetaz asko eta ondo entzuten dudan bakoitzean, dardarka jartzen naiz. Gauza bera gaizki jartzen badute ere. Nahiago ezer ez jakin, eta gero neronek epaitu. Kontua da hori gertatu zaidala Carla Simonen Estiu 1993 pelikularekin: asko eta ondo hitz egin didate. Eta beti gertatzen ez den bezala, ikusi ostean, neronek ere bat egin dezaket iritzi orokortu horrekin: zeinen ederra, ongi egina… Frida da protagonista: ama galdu berri duen umezurtza —aita […]