Zhang Yimouk abiatu du Donostiako 69. Zinemaldia

Zhang Yimou zinemagile txinatarraren Yi miao zhong / One Second filmaren emanaldiarekin hasi da, gaur goizean, Donostiako 69. Zinemaldia. Sail Ofizialean eman dute dago Zhangen pelikula, eta hain zuzen ere, lehenengo aldia da Dà hóng denglong gaogao guà-ren egilea Urrezko Maskorra lortzeko lehiatuko dena. Txinako Kultur Iraultzaren garaian dago girotua filma. Herrialdeko ipar-mendebaldera bidaliko dute preso bat, lan esparru batera, eta han, asmamena baliatuta eta alaba ikusteko xede bakarrarekin, ihes […]

Euskal Herriko ekoizpenen bilduma

Donostiako Zinemaldiko 68. edizioan, Euskal Herriko ekoizpen ugari estreinatu dira. Hona lan horien inguruan argitaratu diren elkarrizketak, erreportajeak, kritikak eta bestelakoak, testuan zein bideoan: Nora euskarazko filma Lara Izagirreri elkarrizketa Lara Izagirre ‘Zurriolako butaka’ saioan: https://youtu.be/a50jTR_HvsM Amaia Garciaren kritika ‘Basquewood’ zutabea Akelarre fikziozko filma Artikulua Berrian Mikel Zumetaren kritika Amaia Aberasturi aktorea ‘Zurriolako butaka’ saioan https://youtu.be/d1gP72tY-CU ‘Basquewood’ zutabea ‘El Drogas’ dokumentala Erreportajea Amaia Garciaren kritika Kritika ‘Zinea’-n Ane euskarazko filma […]

Non daude haiek

Izenburua: Non dago Mikel? Zuzendariak: Amaia Merino eta Miguel Angel Llama Pitu. Herrialdea: Euskal Herria. Iraupena: 79 minutu. . Udazkeneko koloreekin abiatzen da Non dago Mikel? filma. Droneekin hartutako irudiak, Orbaizeta inguruko basoen gainetik. Bidasoako uretan topatu zutenean ere udazkena zen. Baina beste berde, marroi, gorri batzuk erakusten dituzte orduko irudiek. Kolore horiek dira orain zuzendariek dokumentala osatzeko erabili duten material indartsuenetako bat, Mikel Zabaltzaren atxiloketaren eta desagerpenaren ondoko egunetako […]

Kontatzen dena garrantzitsua denean

Izenburua: Jak Najdalej Stąd (Inoiz ez dut negarrik egiten) Zuzendaria: Piotr Domalewski Herrialdea: Polonia Iraupena: 93 minutu . Nola aurre egin zure aitaren heriotzari, hura ezagutzen ez baduzu? Ola hamazazpi urteko gaztea da eta bere ama eta anaiarekin bizi da Polonian. Egun batean Irlandatik dei bat jasoko du: aita lan istripuz hil da Irlandan. Aitaren gorpua etxera itzultzeko bidaia abiatuko du Olak Irlandara. Bertan, hain ezezaguna zuen aita eta bere […]

Tripetako grapak

Izenburua: Falling. Zuzendaria: Miggo Mortensen. Herrialdea: Kanada-Erresuma Batua. Iraupena: 113 minutu. Donostia Saria jasotzearekin batera, zuzendu duen lehen filma aurkeztera etorri da Viggo Mortensen aurten Zinemaldira: Falling. Aktore lanak ere egin ditu, protagonistetako batenak, hain justu: mutil lagunarekin eta bien alabarekin bizi den klase oneko gizona da, John, lanbidez pilotua. Haren aita Willis da beste protagonista (Lance Henriksen), nekazari kontserbadore, misogino eta homofoboa — gehitu daitezke ildo bereko nahi beste […]

Emakumetzeari beldurra

Zuzendaria: Sol Berruezo Pichon-Riviere. Herrialdea: Argentina. Iraupena: 65 minutu. Egile gazteen lanek eurekin ekarri ohi dute promesa txikien mamua. Suzanne Lindon izan da aurtengo Zinemaldian askoren arreta bereganatu duen zinemagile berrietako bat Seize printemps filmarekin, eta gordetzeko beste izen bat ikasi dugu gaur: Sol Berruezo Pichon-Riviere. Hala esan dute aurkezleek haren opera prima estreinatu aurretik: “Emakume hazte-bidean dagoen biolentzia ehizatzen bikainak diren zuzendari argentinarren parte bihurtu da, arrastoa ez galtzeko […]

Haurtzarora bidaia

Izenburua: Chupacabra Zuzendaria: Grigory Kolomytsev Herrialdea: Errusia Iraupena: 75 minutu. . “Zer egin dezaket Chupacabra?” Galdetzen dio une batean bederatzi urteko Andreik bere babesletzat hartu duen Chupacabrari. “Ez abandonatu Chupacabra”. Mundu guztiak abandonatu duen unean, Chupacabraren oroitzapena da mutikoak duen bakarra. Hondartzan dagoen egun batean, abandonatutako txakur bat aurkitzen du Andreik, eta Chupacabra izaki mistikoa dela erabakitzen du. Lehendabizikoz Puerto Ricon ikusi zuten izaki fantastikoa da Chupacabra, Chilen ere ikusi izan […]

Maitasun istorio bat

Izenburua: Seize printemps (Hamasei udaberri) Zuzendaria: Suzanne Lindon Herrialdea: Frantzia Iraupena: 74 minutu. Torontoko Zinema Jaialdian aurkeztu, eta Cannesen sail ofizialerako hautatu ondotik iritsi da Seize Printemps Donostiako Zinemaldira. Zuzendari Berriak sailera hain zuzen. Hamasei urte dituen Suzanne, bere adineko jendeak aspertuta, egunero eskoara bidean ikusten duen gizon helduago batekin obsesionatzen da, Raphaëlekin. Adina gorabehera, maitasun affaire bat hasten dute biek. Bikote harremanaren nondik norakoak kontatzen ditu filmak, zuzendariaren ikuspegi erabat […]

Intimitatearen testurak

Izenburua: Autoficción (autofikzioa). Zuzendaria: Laida Lertxundi. Herrialdea: AEB-Espania-Zelanda Berria. Iraupena: 14 minutu. Hiria egunsentian. Musikari bi erdi ilunetan. Poliziak errepidean. Neska bat lur gainean arrastan darama norbaitek. Beste bat kotxe baten atzealdean botata agertzen da. Jendea espaloietan. Eskubide zibilen aldeko manifestazio bat. Paisaia mugimenduan. Eta, tartekatuta, zenbait emakume euren bizi-lekukotza puskak partekatzen. Ama izateaz, zaurgarri sentitzeaz, abortatatzeaz, antsietatearen esperientziaz. “Ahultasun konstante batean sentitzen naiz”. “Harreman ezberdin bat dut ordutik nire […]

“Denetan erradikalena”

Izenburua: Visión nocturna. Zuzendaria: Carolina Moscoso. Herrialdea: Txile. Iraupena: 80 minutu. Victor Iriarte Donostiako Zinemaldiko filmen hautaketa batzordeko kideak esan du: “500 pelikula baino gehiago ikusi behar izaten ditugu, eta hau izan zen denetan erradikalena, esperientzia gogorrenetakoa”. Carolina Moscosoren Visión nocturna pelikula jaialdira ekartzeko dudarik ez zuten izan, beraz, eta zuzendaria bera Kursaaleko aretoan zela aurkeztu dute gaur lana. Sinopsiak ere iragartzen zuen arnasa sakon hartu beharko zela pelikularen zenbait […]