Ilunpe laranja

Izenburua: Un año, una noche Zuzendaria: Isaki Lacuesta Herrialdea: Espainia Iraupena: 120 minutu 2015eko azaroaren 13ak Parisko Bataclan dantzalekuan harrapatuko ditu Celine (Noemie Merlant) eta Ramon (Nahuel Perez Biscayart). Ostiral gaua da, eta beste bi lagunekin kontzertu baterako plana egin dute, Eagles of Death Metal ikustekoa. Lau lagun tiroka sartu dira, ordea, eta, krak, bizirik ateratakoak ere ez dira lehengotan aterako. Ez Celine eta Ramon —Ramon Gonzalezen Paz, amor y […]

Kartzelan ez da aldaketarik

Izenburua: Modelo 77 Zuzendaria: Alberto Rodriguez Sail Ofiziala Herrialde: Espainia Bere aurreko bi filmekin —La isla mínima (2014)eta El hombre de las mil caras (2016)— Urrezko Maskorra lortzeko lehian izan ondoren, Alberto Rodriguez zinemagile espainiarra Donostiako Zinemaldiko Sail Ofizialera itzuli da Modelo 77 filmarekin; oraingoan, ordea, jaialdiaren inauguraziorako eta lehiaz kanpo. Ezagun da Rodriguezi historia hurbila interesatzen zaiola. La isla mínima Andaluzian 1980an girotutako thriller bat zen, generoaren konbentzioei segitu […]

Intimitatearen urraketa

Izenburua: Jeong-sunZuzendaria: Jeong Ji-hyeHerrialdea: Hego Korea.Iraupena: 105 minutu. Hego Koreako pelikula batekin estreinatu dute Zinemaldiko Zuzendari Berriak saila: Jeong-sun. Maiz jazotzen den egoera eta gai bat jorratu ditu zuzendariak: intimitateren urraketa. Eta gertaera horrek pertsonaiaren bizitzan duen eragina azaltzen du, arlo profesionalean nahiz pertsonalean. Jeong-sun da, hain zuzen, pertsonaia protagonistaren izena. Lasai bizi da emakumea, errutina baten parte; elikagaien fabrika batean egiten du lan, eta nagusiaren jokabidea salbu, lantokia inguru […]

Laburpen partekatu bat

2021. urteko Donostiako Zinemaldia. Zenbaitentzat Johnny Depp aktorearen afera baino ez da izan. Baina askotariko albisteak, lerroburuak, filmak, sariak eta bestelakoak utzi ditu.Sail Ofiziala pelikula polit batekin hasi zen: One second. Mikel Zumeta kritikariak Zeluloidea oasia da lerroburua eskaini zion kritikan. Ikus-entzule orori gomendatzeko filma da Zhang Yimourena, eta laster iritsiko da zinema areto komertzialetara. Lehen egunean, bertan, Marion Cotillard aktoreak Donostia Saria jaso zuen. Jon Maia dantzariak zuzendutakoak izan […]

Testiguaren biziraupena

Izenburua: Un Monde / Playground. Zuzendaria: Laura Wandel. Herrialdea: Belgika. Iraupena: 72 minutu. Nora eta Abel anai-arrebak eskolara bueltan dira. Ez dute sartu nahi, baina ez dute besterik. Anaiaren kasuan, bada arrazoi minkorrik: beste haur batzuk oso modu bortitzean jazartzen dute, eta berehala ohartuko da 7 urte baino ez dituen arreba. Lagundu nahi badio, inori ezer ez esateko eskatuko dio Abelek, baina nekez eutsi ahal izango dio neskatoak. Mundu bat. […]

Ekaitzaren ostean

Izenburua: The Souvenir: Part II. Zuzendaria: Joanna Hogg. Herrialdea: Erresuma Batua. Iraupena: 107 minutu. Zabaltegi-Tabakalera sailaren neurriko proiekzio bat da Joanna Hoggen The Souvenir: Part II filmarena. Bigarren zati bat, atzera toleste bat, oroitzapenen gainean eratutako kontakizun berezi bat, pieza oso bezain ongi funtzionatzen duena lehen zatiaren segida sendagarri gisa. Ausarta da bigarren zati bat programatzea, baina Tabakaleran aski ezaguna da Hoggen lana, haren pelikula guztiak eman baitzituzten iaz, zinemagileari […]

Zauria samur

Izenburua: Fantasía. Zuzendaria: Aitor Merino. Herrialdea: Euskal Herria. Iraupena: 100 minutu. Dokumentala da ziur aski euskal zinemari eskainitako Zinemira sailean nabarmendu den generoa 69. Zinemaldi honetan. Apenas erakutsiko da fikziozko ekoizpen berririk euskaraz —Mikel Gurrea Heltzear laburra estreinatzear da—, baina, esan beharrik ez, dokumentalen generoa ere aski da eder eta emankor, eta lan interesgarriak heldu dira bide horretatik: Maider Oleagaren Kuartk Valley —bihar estreinatuko du—, Xabier Erkiziaren O Gemer eta […]

Zatikako disekzio bat

Izenburua: Retour à Reims (Fragments). Zuzendaria: Jean-Gabriel Periot. Herrialdea: Frantzia. Iraupena: 84 minutu. Didier Eribon soziologoaren Retour à Reims (2009) saiakera autobiografikoa abiapuntutzat hartuta, moldaketa pertsonal eta libre bat egin du Jean-Gabriel Periot zinemagileak, haren pasarte batzuk hartu, eta Adele Haenel aktoreak (Portrait de jeune fille en feu) off-eko ahotsaren bidez kontatuta. Liburuaren berrirakurketa da izen bereko filma —gizon ahotsetik emakume ahotserako jauzitik hasita—, baita Frantziako zinemaren eta telebistaren irudiena […]

‘Maixabel’ Kursaalean

Zalantzarik gabe, aurtengo Donostiako Zinemaldia hasi aurretik ere, jakina zen Iciar Bollainek Sail Ofizialera dakarren ‘Maixabel’ filma ekitaldi osoko aipatuenetakoa izango zela. Lantzen duen gaiagatik, zauri asko oraindik itxi gabe daudelako, eta elkarrizketaren aldeko apustu irmoa egiten duelako. Atzo eman zuten lehenengo pasea prentsarentzat, eta sare sozialetan nabari zitekeen filmak barrenak mugitu eta ukitu zizkiola jende askori. Eta gaur goizean Kursaalean egin duten emanaldiak berretsi baino ez du egin hori. […]

Gazteen bizkar mundua

Izenburua: Bigger Than Us. Zuzendaria: Flore Vasseur. Herrialdea: Frantzia. Iraupena: 96 minutu. Sariek ohikoan baino zeresan handiagoa emango duten Zinemaldian, Marion Cotillard izango da eguneko izarra gaur. Inaugurazio galan jasoko du aktore frantses ezagunak aurtengo lehen Donostia Saria, eta hari lotutako proiekzioarekin piztu da Viktoria Eugeniako proiekzioen metxa goizeko lehen orduan. Aretoa ez oso beteta, gehienak jaialdiaren egunkarian muturra sartuta —hain ezohiko estanpa gaur egun—, baina txalo hots dezentekoa pelikula […]