Usabiaga eta Goenaga “pozik” daude, ‘Pikadero’-ren harrerarekin

‘Zurriolako butaka’ saioko bigarren atalean, Barbara Goenaga eta Joseba Usabiaga aktoreak izan dira elkarrizketatu nagusiak. “Oso gustura” daude biak, ‘Pikadero’ filmak izan duen harrerarekin. Goenagak, dena dela, hausnarketa interesgarria egin du: “Film bat euskarazkoa dela ahazten dugunean, emango dugu benetako pausoa euskal zineman. Beste herrialde batzuetan ohituta daude filmak azpidatzietan ikustera. Hemen, aldiz, ez. Eta filmak euskaraz azpidatziekin ikustea normaltasunez hartu beharko litzateke”. ‘Pikadero’ filmean oso ondo pasatu zutela aitortu […]

Barne asaldigarria

‘El Club’ (Pablo Larrain) -Horizontes Latinos Film gogorra da aurtengo Horizontes Latinos zabaldu duena, Pablo Larrain txiletarraren El Club. Gogorra eta aparta. Gordina eta barne astingarria. Ez du jomugan dituen gertaera gordinak esplizituki agertzen, haren ondorioak bai. Eta gorpuz txarra uzten dizu. Kasu erreal bat du oinarrian El Club-ek, hainbeste kasu errealetatik bat gehiago. Txileko hainbat elizgizonek haurrei egindako sexu gehiegikeriak, hain zuzen ere. Ez da agertzen haur bakar bat […]

Borrokalari humanoegia

The Assassin (Hou Hsiao-hsien) Zinema jaialdi entzutetsuenen egile kutuna da taiwandarra. Azken 30 urteotan irabazi ditu sariak Cannesen, Venezian, eta, egin kontu, Zinemaldiak atzera begirakoa eskaini zion 1995ean, artean 48 urte besterik ez zituen arren. Cannesen zuzendari onenaren saria jaso ondoren Donostiara ekarri duen filma IX. mendeko Txinan kokatu du. Botere gatazkak gertatzen ari dira dinastien artean, eta moja-printzesa batek (hala deitzen diote) aginduko dio Nie Yinniangi lehengusua, Tian Jian […]

Geldotasuna estetika

‘Pikadero’ (Ben Sharrock) – Zuzendari Berriak Baliabide urriekin eta denbora gutxian filmaturiko lana da ‘Pikadero’, Ben Sharrock  zinemagile eskoziar euskalherritartuaren estreinakoa, baina, hala ere, edo hargatik, baditu bere berezitasunak, bere puntu erakargarriak. Erakargarria da, esaterako, edo zer pentsatua ematen duena, garai ultra-azkarrok beraiek eragindako krisi ekonomikoa gainditzen duen balore krisiak guregan eragiten duena geldotasuna izatea, edo paralisia, edo blokeoa. Sharrockek geldotasunaren estetika darabil -Asiako hainbat zinemagileren lengoaia, Aki Kaurismaki finlandiarrarena […]

‘Pikadero’, asmo oneko film txikia

Bertuteak eta ahuleziak ditu Ben Sharrock zinemagile eskoziarraren ‘Pikadero’ euskarazko filmak (Zuzendari Berriak). Landua da irudi aldetik, plano ederrak ditu. Zabaltzen diren plano batzuk ikusgarriak dira. Komedia ukitua suma daiteke une batzuetan. Eta horrekin batera, kritika soziala badago. Baina hain dira zozoak bi pertsonaia protagonistak. Geldo doa erritmoa pasarte askotan. Zozotasuna, euskal zozotasuna, muturreraino eramaten du zuzendariak. Intentzioz, argi denez. Eta pelikula ikusi duenak ezagutuko du Joseba Usabiagaren pertsonaiaren tankerako […]

Histeria kolektiboa

Regression (Alejandro Amenabar) Tesis (1996) eta Abre los ojos-en (1997) bidetik, ondoen menperatzen duen generoari, thriller psikologikoari, heldu dio zinemagile espainiarrak bere azken pelikulan. Emaitza ez da erabat borobila, baina primeran asmatu du suspensezko giro itogarri-nahasgarri bat transmititzen, eta ikus-entzule dezente gorputz txarrarekin irten diren Kursaaleko auditoriumetik. Benetako gertaeretan oinarrituta dago Regression. Minnesotako herrixka itxuraz lasai bat, AEBen iparraldean, 1990eko udazkenean. Angela 17 urteko nerabeak (Emma Watson) krimen aitorrezin bat […]

Jose Luis Rebordinos: «Lehiaketa bereziki gogorra izaten da euskal film batentzat»

Lana dela-eta, urtean 300 bat pelikula ikusi behar izaten ditu Jose Luis Rebordinosek (Errenteria, Gipuzkoa, 1961). Donostiako Zinemaldiak irauten duen bederatzi egunetan, aldiz, bakanen bat. «Ez dut astirik izaten». Jaialdia beretzat erresistentzia fisikoko proba bat izaten dela dio, umorez. Goizeko zazpietan jaikitzen da, eta nekez oheratu 01.30ak baino lehen. «Nire egitekoa da gonbidatuei ongietorri egitea, jaialdiaren abegi ona adieraztea, ekitaldi ofizialetara joatea… Orain Kursaalean, orain Tabakaleran, orain Maria Cristinan…». Bestela […]

Asier Altuna: «Oso modu librean egin dut filma, inongo presiorik gabe»

Ibilbide luzea egina badu ere, zuzendari gisa bakarkako lehen fikzioko filma du Amama Asier Altunak (Bergara, Gipuzkoa, 1969). Donostiako 63. Zinemaldian Sail Ofizialean lehiatuko da euskarazko lana, eta asteleheneko estreinaldiaren atarian «nahiko lasai» dagoela dio. «Maiatzerako nahiko behin betiko bertsioa genuen, eta denbora asko izan dut pelikula mimatzeko; azkenerako, nahi nuen lana egin dut azkenean. Baina ekoizle ere banaizenez Marianekin [Fernandez] batera, azkenean beste lan batzuekin nahiko estresatuta ibili gara. Orain, dena […]

Bego Zubia: “Urtarriletik aurrera herriz herri eramango dugu ‘Sagardoa bidegile’ lana”

‘Zurriolako butaka’ saioko lehen protagonista Bego Zubia izan da, ‘Sagardoa bidegile’ euskarazko dokumentalaren zuzendaria. Igandean estreinatuko dute lana Zinemaldian. Sagardoaren inguruko ertz ugari jasotzen ditu dokumentalak. “Elhuyarren ordu erdiko erreportajeak egiten hasi ginen Teknopolis saiorako. Dokumental honekin pauso bat eman dugu aurrera”, adierazi du saioan Zubiak. “Finantzazioa zaila izan da. Dokumentazio lana ere handia egin dugu, hiru urtez”. Halaber, zuzendariak Pixel ekoizpen etxearen eta Juantxo Sardonen lana nabarmendu du. “Irudi […]

‘#Jazzaldia 50’, artxiboko irudi ahaztezinekin

ETBn eta TVEn emititu ostean, Zinemaldiko Zinemira sailean bi proiekzio izango ditu Carlos Rodriguezek zuzendutako ‘#jazzaldia50’ dokumentalak: datorren astelehenean eta asteartean. Donostiako Jazzaldiaren 50. urteurrenak bere tartetxoa Zinemaldian izatea espero zitekeen; agian jazz kontzertu bat Zurriolan ez legoke gaizki… Dokumental honetan, behintzat, Gipuzkoako hiriburuan izan diren kontzertu zoragarri ugari ageri dira. Velodromoan 10.000 pertsona baino gehiago biltzen ziren kontzertuak tartean. Dokumentalerako 50 elkarrizketa baino gehiago egin dituzte, era berean. Chick […]