Egarri dira

Jajda / Thirst (Svetla Tsotsorkova) Europa ekialdean ekoizten dituzten pelikula gehienak lehorrak dira; edo molde horretakoak dira, behintzat, hona iristen direnak. Gordinak, txantxetarako denborarik ez dutelako geografia horietan. Iazko Zinemaldian eman zituzten bi dira horren eredu: Cain’s Children dokumental hungariarra (Marcell Gero) eta The Tribe fikzio mutu ukrainarra (Miroslav Slaboshpitsky). Svetla Tsotsorkova bulgariarrak zuzendutako fikziozko lehen lan luzeak ere aipatutako bien iturritik edaten du: pertsonaia malenkoniatsuak, ingurune deprimituak, biolentziarekiko jarrera […]

Kandido Uranga eta Iraia Elias: «Izan daiteke maitasun handiagorik seme-alabekikoa baino?»

Amama pelikulan bi protagonisten rolak jokatu dituzte Kandido Uranga (Zumaia, Gipuzkoa, 1955) eta Iraia Elias (Zarautz, Gipuzkoa, 1980) aktoreek. Asier Altunaren zuzendaritzapean jardun dute aitaren larruan batak, eta alabarenean besteak. Mundu ikuskera ezberdinak izanik, harreman gatazkatsua bizi dute beren pertsonaiek pelikulan, baina pantailatik kanpora elkarrekin hizketan irribarretsu ageri ziren atzo goizean, filmaren Kursaaleko lehen emanaldiaren ondotik, Donostiako Maria Cristina hoteleko terrazan. Elkarrizketa bat egitetik bestera saltoka zebiltzan biak, baina tarte […]

«Hitzak sartu beharrik ez dagoenean, filmak hobera egiten du»

Asier Altunaren Amama filmean Amparo Badiolak, amamaren rolean, ez du hitz bakar bat egiten. Dena da keinu eta begirada. Emanaldiaren ostean lantaldekoek prentsaren aurrean aurkeztu zuten filma, atzo, eta Badiolak ez zuen hitz bakar bat ere esan amaierara arte. Hitz gutxi batzuekin azaldu zuen filmean parte hartzeak sorrarazi dizkion sentimenduak. Hunkituta hitz egin zuen, eta hunkiarazi egin zituen bai taldeko gainerako kideak eta bai Kursaaleko gela nagusian bildutako kazetariak. «Abentura zoragarria izan […]

Elkar elikatuz

Desde allá (Lorenzo Vigas) Barneko mina kanporatu ezin duten bi pertsona itxuraz zeharo diferenteak dira Armando (No eta El Club-en lan egindako Alfredo Castro aktore txiletarrak interpretatzen du) eta Elder. Aurrenekoak 55 bat urte dauzka, hortz protesiak osatzen dituzten laborategi batean lan egiten du, eta, bere sexu apetak asetzeko, Caracaseko (Venezuela) gizarteko mailarik apalenetako mutilei ordaintzen die. Horietako bat da Elder gaizkile gaztetxoa, autoetako ispilu erretrobisoreak lapurtuz eta autoen karrozeriak […]

‘Amama’, haustura ez traumatikoa

‘Amama’ (Asier Altuna) – Sail Ofiziala Asier Altunaren ‘Amama’-ren indar sinboliko eta bisuala nabarmena da. Baserria belaunaldien arteko talkaren kontzeptu gisara lantzen du, eta asmatzen du eten horren zuloa azaltzen, modu hunkigarrian zenbaitetan, baina baita galtzen denarekiko mira eta errespetua ere, mundu zahar horretatik birzikla litekeena era konstruktibo batean azalduz. Akaso, Neolitikora arteko sokaren metafora oteiziarrean (80 amama…) gehiegi insistitu izanak pisu esentzialista handiegia ematen dio filmari zenbait pasartetan. Aktoreen […]

Ausarta eta unibertsala

Amama (Sail Ofiziala) Generoen eta belaunaldien arteko talkaz mintzo da Asier Altuna zinemagilea, modu ausart batean. Baserriko ugazabak ez ditu bere seme-alabak ulertzen; ez daki zertarako dauzkaten ikasketak. Hala esaten dio emazte obeditzaileari. Eta, bide batez, jakinarazten dio seme zaharrenari eskuen zimurrek, gogortasunak, lanak finean, egiten dutela pertsona, ez, ordea, hitzek. Alaba errebelde artistak, baina, hankaz gora jarri nahi du neolitikotik ezarritako bizimoldea. Ez du ulertzen, adibidez, aitak zergatik hiltzen […]

Zinemazaleek, zinemazaleentzat

‘Hitchcock / Truffaut’ (Kent Jones) – Perlak Gaur egun Alfred Hitchcocken zinema errespetatua ez ezik, laudatua eta goretsia da alde guztietatik, bai kritikarenetik eta baita publikoarenetik ere. Gezurra badirudi ere, 60ko hamarkadan ez zen horrela. Kritikariek entretenimendu soiltzat hartzen zuten, oro har, haren zinema. Francois Truffaut zinemagile frantziarra ez zegoen ados ikuspegi mugatu horrekin eta Hitchcocken zinemagintza xehetzeko eta haren balioak mahai gainean jartzeko  Le Cinéma selon Hitchcock liburu ezinbestekoa […]

Harresien bi aldeak, ispilua bitan zatituz

Walls dokumentalaren inguruan ‘Basquewood’ zutaberako idatzitako hitzak: Zinismoz eta hipokresiaz beterik diren garaiotan, Siriako errefuxiatuen aldeko mezuak ari dira zabaltzen azken aldian politikari eta agintari ugari. Melillako harresia defendatzen duten berberak dira. Europara sartu nahi duten afrikarrak mespretxatzen dituzten politikari berberak. Horregatik, eta ez bakarrik horregatik, une aproposean iritsi da Walls dokumentalaren (Zinemira) estreinaldia. Hungarian Serbiako mugan jarri duen harresiarekin aztoratzen direnek, behintzat, ikusi beharrekoa baitute Pablo Irabururen eta Migeltxo […]

Mugako kontuak

Sicario (Denis Villeneuve) Ez du ezer berria proposatzen Villeneuvek thriller poliziako honetan: droga kartelak, AEBetako Defentsa ministerioko cowboy-pistoleroak, FBIko agente lege betearazleak, AEB eta Mexiko arteko mugako hautsa eta eguzkia… Baina erdi-onik ateratzen da zuzendari kanadarra, Incendies-en (2010) eta Prisoners-en (2013) egilea. Eta erdi-onik ateratzen da Benicio del Toro, Josh Brolin eta Emily Blunt aktoreen lanari esker. Aurrenekoa, CIAko agente gupidagabe-karismatiko bat da; bigarrena militar sinpatiko ustela, eta hirugarrena FBIko […]

Amets gaiztotik ihesi

‘Evolution’ – Lucile Hadzihalilovic (Sail Ofiziala) Ordu bat eta hogei minutu eskas ditu filmak. Eta eskerrak. Ez diogu muina harrapatu; izango du akaso ezkutuko mezu sakonik, baina metafora arranditsuegia suertatu zaigu. Harira. Irla bakarti bat. Mutil-koxkorrak eta emakume gazteak biztanle bakar. Frantsesez mintzo dira, mintzo diren apurretan. Ile-horiak dira haur mutiko gehienak; halatsu itsas-lamia deabrutuen itxurako emakumeak. Mediterranear inguruko irla bat izan liteke, baina gehiago dirudi mundu imaginario zeken bat, […]