Jacques Beckerren atzera begirakoa

Koldo Almandozek Jacques Beckerren ‘Le trou’ (1960) filma ikusteko gomendioa egin digu. Hilaren 19an, 22an eta 24an emango dute Zinemaldian. ‘Zurriolako butaka’ saioak, bestetik, Jacques Beckerren ibilbidearen inguruko bideoa eskaini du, zuzendariaren inguruko atzera begirakoa dela eta.

Zurriolako Butakaren lehen saioa

Eriz Zapirain Gaur irekiko ditu ateak dokumentalaren zuzendaria eta Koldo Almandoz Sipo Phantasma filmaren zuzendaria izan dira protagonistak Zurriolako butaka saioaren lehen emanaldian.   Zinea.eus- eko Maialen Goñi ere programan izan da.     Erreportaje intesgarriak prestatu dituzte Jackes Becker eta Hitchcock zinemagileen inguruan.     Gaztezuloko landideek Gaur irekiko ditu ateak dokumentalaren bideo kritika prestatu dute.  

Sipo Phantasmaz Almandozekin

Koldo Almandozek gaur emango du Sipo Phantasma Zabaltegi-Tabakalera sailean. 20:00etan Tabakaleran bertan. Euskal Herrian pase ireki batean ikusteko lehenengo aukera izango da. Orain dela hilabete batzuk, Rotterdamgo jaialdian izan ostean elkarrizketatu zuen Berriak Almandoz. Hauxe da martxoan argitaratutakoa. ‘SÎPO PHANTASMA FILMA ZURIAN IDATZITAKO ZINEMA BANPIROA Rotterdamgo jaialdian lehen agerraldia egin ondoren, ozeanoaren bestaldera, Argentina eta Uruguaira bidaiatuko du aurki ‘Sîpo Phantasma’-k, Koldo Almandozen lehen film luzeak. Berekin eramango ditu Dracula […]

‘La fille de Brest’ (Sail Ofiziala, lehian)

Liluratu ez, baina entretenitzeko moduko film batekin abiatu da Donostiako 64. Zinemaldia, lepo betetako Kursaalean. Emmanuelle Bercotek zuzendutako La fille de Brest lanak Bretainako ospital txiki bateko mediku batek hainbat heriotz eragin dituen medikamendu baten aurka abiatutako borroka ekarri du Donostiara. Sidse Babett Knudsen aktoreak, Irene Frachon doktorearen larrutan, lan ona egin du borrokalari sutsu eta nekaezinaren rolean, eta ez dira bereziki luzeak egin filmaren 128 minutuak: egoki egituratu du […]

Zapirain: “Irribarrerako uneak ere badira dokumentalean”

Astelehenean eta asteartean proiektatuko dute Zinemaldian Gaur irekiko ditu ateak dokumentala, Euskaldunon Egunkaria-ren sorrerari buruzko lana. Eriz Zapirain dokumentalaren egileak Zurriolako butaka-n esan du amets bat beteko dela Zinemaldian bere lan bat aurkeztearekin: “Donostiarra naiz, urte asko daramazkit Zinemaldian filmak ikusten, eta ohore handia da jaialdian dokumentalarekin egotea”. Egileak azaldu du Egunkaria-ri buruzko dokumentala Koldo Izagirrek enkargatu ziola. Baietza eman, eta elkarrizketa ugari egin zituen kazetaren sorrera gertutik ezagutu zutenekin. […]

Muguruzaren ‘Nola!’, Zinemira sailean

Fermin Muguruzaren ‘Nola!’ dokumentala Zinemaldiko Zinemira sailean emango dute, hilaren 20an —20:30— eta hilaren 21ean —22:45—. Dantzan jartzen zaituen lana da, New Orleansen girotua. New Orleans hiriak ez luke mereziko ostean (AEB) idaztea, ez baitu Ameriketako Estatu Batuetako toki bat ematen. Askatasun haizeak sumatzen dira bertako musikarien ahotsetan. Katrinaren hondamendiaren ostean, uretatik berpiztu zuten hiria, hango beltzek eta zuriek. Musika itzuli zen hirira. Eta hori modu erakargarrian kontatzen du Muguruzak. […]

‘Euskaldunon Egunkaria’ Zinemaldiko bi proiekziotan

Eriz Zapirainen ‘Gaur irekiko ditu ateak’ dokumentala 64. Donostiako Zinemaldian proiektatuko dute, Zinemira sailean, lehiaz kanpo. Proiekzioak hilaren 19an —Principe, 20:30ean— eta hilaren 20an —Antiguo Berri, 22:30ean— izango dira. ‘Euskaldunon Egunkaria’ 1990. urtean sortzeko izan ziren gorabeherak kontatzen ditu Zapirainek lanean. Horretarako euskarazko kazetaren sorreran parte hartu zuten hainbat pertsonen ahotsak tartekatzen ditu. DocsBarcelona nazioarteko dokumental jaialdian estreinatu zuten lana, maiatzean. Eta orain, Donostian ikusi ahalko da —sarrerak salgai gelditzen […]

Hirokazu Koreedaren filma, publikoaren kuttuna

Gaur gauean jakingo dira Donostiako Zinemaldiko sari nagusi guztiak. Hala ere, bestelako sari batzuk ezagutarazi dituzte dagoeneko: Publikoaren Saria, adibidez, Hirokazu Koreedaren ‘Our little sister’ filmarentzat izan da —Perlak sailean eman dute—. Gazteriaren Saria Santiago Mitre zinemagilearen ‘Paulina’ filmak jaso du —Horizontes Latinos-en eman dute—. Sebastiane saria, bestetik, Peter Solleten ‘Freeheld’ filmak eraman du —Sail Ofiziala—. Sari berri bat ere banatu dute aurten Zinemaldian. AECID Espainiako Lankidetzaren saria Cesar Augusto […]

Animaziozko film ilun eta liluragarria

‘Psiconautas’ filma aurkeztu dute Zabaltegi sailean A Coruñako Alberto Vazquez eta Bilboko Pedro Rivero zinemagileek. Hondamendi ekologiko batek astindutako uharte batean bizi dira bi protagonistak: Dinki eta Birdboy. Animazioaren munduan gehienetan ikusten diren istorioen aldean bestelakoa da film honetakoa. Gordina, zitala, mingarria. Tarteka umore beltzak arindu dezake ikuslearen egoera animikoa. Edonola ere, mundu liluragarri batean barneratzen da ‘Psiconautas’ ikustera esertzen denak. Gidoia aparta da, pertsonaiak landuak daude eta kritika soziala […]

Bakardadearen lengoaiak

‘After Eden’ (Hans Christian Berger) – Zuzendari Berriak Asko errepikatzen den kontua da, eta ez prexixamente berria, Zinemaldiko film asko eta askotan ageri dena. Mendebaldeko mundu deitzen zaion horretan, (jada gutxiago erabiltzen da ‘aurreratu’ izenondoa), materialtasunak eta ultraabiadurak gidatzen duen errealitatean, gizabanoak alderrai dabiltza, konexio teknolgikoak nonahi, eta hezur-haragizkoak urri. Nor bere burbuilan sartuta, hunkidura eragingo dion fereka baten aiduru… After Eden-ek bi arima alderraien erretratua agertzen du, pirotekniarik gabe, […]