Gutierrez: “Lantaldean aritzeari garrantzia handia ematen diogu”

‘Zurriolako butaka’-n Zazpi t’erdi ekoizpen etxearen ‘Mara Mara’ filmaz aritu dira Pello Gutierrez ekoizlea eta Josune Gorostegi aktorea. “Gure lagun baten gurasoek borda bat dute Frantziako Pirinioetan, toki eder batean. Pentsatu genuen han pelikula bat egin behar genuela, eta David Aguilar zuzendariak sortu zuen ideia”, azaldu du Gutierrezek. “Zanpatu gabeko elurretan, goizero raketekin bordara joaten ginen. Eta grabaketetan hotz handia pasa genuen, baina lantaldean berotasuna zegoen”, esan du Gorostegik. “Une […]

Oleaga: “Beste toki batean atzerrikoa izatea nire gaia da”

Maider Oleaga zinemagilea ‘Zurriolako butaka’ saioan izan da gaur, ‘Iragan gunea Berlin’ dokumentalaz hitz egiten. Jose Antonio Agirre lehendakariarekin lotutako proiektuaren filmetako bat da ‘Iragan gunea Berlin’. Maider Oleagari enkargua egin zion ETBk, eta Berlingo erbestealdiaren gaia egokitu zitzaion. “Berlinera joan nintzen, eta hirian atzerritarrak ziren pertsonak bilatzen hasi nintzen. Euskaldunak ere sartu nahi nituen. Eta protagonistetako bat Siriako errefuxiatu bat da”, azaldu du Oleagak ‘Zurriolako butaka’ saioan. Agirre lehendakariak […]

Argentinako bi pieza baleko, Horizontesen

Argentinako bi ekoizpen aurkeztu dituzte gaur Horizontes Latinos sailean; Daniel Burmanen El rey del Once eta Francisco Marquez eta Andrea Testak elkarlanean zuzendutako La larga noche de Francisco Sanctis. Bi pieza ondo desberdinak dira; biak, balekoak, nahiz eta gailurrik jotzen ez duten. Gaur egunean kokaturik dago El rey del Once. Ariel du protagonistatzat. New Yorken ekonomista gisa bizitza berri eta arrakastatsua eraiki ostean bere iragana atzean utzi duela uste du, […]

Fresneda: “Ustekabean deskubritu nuen Miren Loiarte”

‘Zurriolako butaka’ saioan elkarrizketatu dute Iratxe Fresneda Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea izan da. Bihar estreinatuko dute Zinemira sailean berak zuzendutako ‘Irrintziaren oihartzunak’ dokumentala. “Euskadiko filmategian agiri eta pelikula zaharrak arakatzen ari nintzela, ustekabean Mirentxu Loiarte zinemagilea deskubritu nuen. Gero pixkanaka joan nintzen bere lanak arakatzen, eta horren fruitua da dokumentala. Artelan bereziak eta ausartak dira bereak”. ‘Irrintziaren oihartzunak’ “erretratu inpresionistatzat” jo du egileak: “Ez da biopic bat”. Loiarte bera dokumentalean […]

Maia: “Gure historiaren parte bat dira basoa eta egurra”

‘Gutik Zura’ dokumentaleko zuzendari Jon Maia ‘Zurriolako butaka’ saioan izan da. “Basoaren ikuspegi poliedrikoa” ematen saiatu da Maia ‘Gutik Zura’ dokumentalean. Mari Jose Barriolak zuzendutako proiektu baten parte da ikus-entzunezko lana. “Barriola zuraren inguruko materiala biltzen ari da azkeneko bolada luzean. Gure historiaren parte bat dira basoa eta egurra”, azaldu du Maiak ‘Zurriolako butaka’ saioan. “Adineko hainbat pertsonekin egindako elkarrizketak tartekatuko ditugu lanean. Horietako bat Juantxo Barriola da, gaztetan Alpeetara […]

Zurriolako Butakaren seigarren saioa

‘Gutik Zura’ dokumentala estreinatuko dute bihar Zinemaldian, eta Jon Maia zuzendaria ‘Zurriolako butaka’-n izan da lanaz hitz egiten.   Iratxe Fresneda ‘Irrintziaren oihartzunak’ dokumentalaz mintzatu da. Kritikarien solasaldian, Sail Ofizialaren errepasoa egin dute ‘Argia’-ko Gorka Bereziartuak eta BERRIAko Angel Aldarondok. Bestetik, ‘Kalebegiak’ filmaren Velodromoko irudiak eman dituzte eta Gaztezulok film horren inguruan egindako bideo-kritika emititu dute.

Gil: “Zinemagile guztiak maila berean daude ‘Kalebegiak’-en”

orge Gil ‘Kalebegiak’ film kolektiboko koordinatzaileak ‘Zurriolako butaka’-n nabarmendu du prozesu “luzea” baina “atsegina” izan dela Donostiarekin lotutakoa. “Hamabi film labur ikus daitezke ‘Kalebegiak’-en. Eta maila berean daude hasiberrien lanak eta beteranoenak”, azaldu du Gilek. Izan ere, ikusleak ez du jakingo film labur bakoitza zein egilerena den. “Ikusi dutenek komentatu digute ez dela igartzen zeintzuk diren hasiberrienen lanak, eta hori guretzat oso pozgarria da”. Velodromoan estreinatuko dute gaur ‘Kalebegiak’. Aurretik […]

‘Pinamar’, edo anaitasuna zer den

Federico Godfrid zuzendariak berak aitortu du Pinamar bere filmean ez dela, berez, gertakari handirik gertatzen. Eta egia da. Aldiz, ezer gertatzen ez denean gertatzen den horretaz mintzatzeko tresna ona da pelikula, zalantzarik gabe. Eta horretarako, zer hobeto kostaldeko leku turistiko bat baino, neguan, jende oldeak alde egin eta itsasoa bakarti ageri denean? Hantxe, Pinamarren, Buenos Airesetik gertu, kokatu ditu Godfrided Miguel eta Pablo, hil berri den amaren apartamentua saltzera joandako […]

Zurriolako Butakaren bosgarren saioa

‘Kalebegiak’ film kolektiboko koordinatzaile Jorge Gil ‘Zurriolako butaka’ saioan izan da, Telmo Esnal pieza laburren egileetako batekin batera. Gaur estreinatuko dute ‘Kalebegiak’ Velodromoan.   Saio berean, ‘Irutxuloko Hitza’-ko kazetari Nerea Lizarraldek bi bideo aurkeztu ditu: Gorka Otxoa aktoreari egindako elkarrizketa, ‘Igelak’ filmaren inguruan; eta Ane Urrutikoetxearekin izandako solasaldia. Donostiako Orfeoiarekin batera ‘A monster calls’ filmean ahotsa jarri du Urrutikoetxeak.     Kritikarien solasaldian, Mikel Yarza blogaria eta Gorka Erostarbe BERRIAko […]