Borg / McEnroe; arrakastaren ertzak

  Ugaritzen ari dira azkenaldian kirolariekin lotutako ‘biopic’ filmak. Materiale ezinhobea eskaintzen dute, besteak beste, egungo gizartearen, norgehiagokan oinarrituriko kapitalaren oin-jokoen, erretratuak egiteko. Arrakasta eta porrota kontzeptu pozointsu eta erlatiboak dira. Eta, hori ondo dakite loria ezagutu duten kirolariek, 1980etako hasieran izar bilakaturiko Björn Borg eta John McEnroe tenislariek, esaterako. Bi horien arteko lehiarik epikoenean, 1980eko Wimbledon txapelketako finalean, oinarrituta osatu du ‘Borg / McEnroe’ filma Janus Metz zuzendari suediarrak. […]

‘La douleur’, barruraino sartzen den mina

Izenburua irakurtzearekin bakarrik ohartzen da bat La Douleur ez dela komedia bat, eta irauten duen 126 minutuetan pozerako tarte gutxi egongo dela. Sinopsiari begiratu bat botata: Paris, II. Mundu Gerra, deportatu duten senarra etxeratzeko ahalegin nekaezinean ari den Marguerite Duras —haren La Douleur liburuan (1985) oinarritua—. Irudi ederrak ditu,  Duras bikoiztuta agertzen diren uneak bezala —burutik pasatzen zaiona gorpuzten eta imajinatzen aldi berean—… Pelikula ederra bezain tristea, eta guztiaren gainetik […]

‘Handia’; ‘Freak’-aren unibertsotik harago

Moriartiren zeinu marka du, ezbairik gabe, ‘Handia’-k; lirismoa, sotiltasuna, soiltasuna, metafora jokoak, ezkutukoak pixkana azalaraztea… Zentzu horretan ez zait ‘Loreak’-en hain desberdina iruditu, nahiz eta guztiz bestelako istorioa den, eta guztiz bestelako bialiabide estetikoak darabiltzan. Gustatu zait bi anaien arteko harremanaren bidez garai bateko erretratua ez ezik, sasoi orotako talka islatzea: zaharra Vs berria. Eta gustatu zait, euren artean aldeak izan arren, zenbaitetan elkarrekiko azaltzen duten goxotasuna (bi gizonezko, XIX. […]

‘Operación Concha’ filma Velodromoan

Antonio Cuadrik zuzendutako Operación Concha filma Velodromoan proiektatuko dute gaur, 19:00etan. Jose Portela ekoizlea eta Barbara Goenaga aktorea Zurriolako butaka saioan izan dira pelikulaz hitz egiten. Zinemaldian bertan girotzen da istorioa. Goenagarekin batera, Ramon Agirre, Karra Elejalde, Unax Ugalde eta Jordi Molla dira aktoreak.   Filmaren trailerra:

Agnes Varda, dama maitagarri hori

Donostia Saria jaso zuen atzo Flandrian jaiotako zinemagile gazteak (50-60 urte gutxiago dituzten herritar asko baino gazteago iruditzen zaigu andrea). Viktoria Eugenia antzokian hitz sentituak egin zituen Vardak: “Ertzeetako saritu bat sentitzen naiz”. Bizipoza transmititzen du emakumeak: “Bizitza beti berrasmatzen aritu behar dugu”. Nouvelle Vagueko damari ohorezko oscar sari bat emango diote laster. Bere ibilbidea saritzeko modukoa baita, eta Zinemaldiak Donostia sari honekin asmatu egin duela iruditzen zaigu. Zurriolako butaka […]

‘Handia’ filmeko zuzendariak ‘Zurriolako butaka’-n

Sail Ofizialean lehian izango da Handia euskarazko filma. Bihar estreinatuko dute pelikula. Bezperan, Jon Garaño eta Aitor Arregi zuzendariak Zurriolako butaka saioan elkarrizketatu dituzte. Filmaren inguruko hainbat xehetasun eman dituzte: gidoia nola landu zuten, efektu berezien zailtasuna, grabaketen luzapena, pertsonaien bilakaera, mundu zaharraren eta berriaren arteko talka… Nabarmendu dute Loreak filmarekin (Garaño eta Jose Mari Goenaga izan ziren zuzendariak) alderatuta oso ezberdina dela, eta iruditzen zaie bide desberdina egingo duela. […]

Lehenengoa

Zinemaldian estreinakoz ari den kazetariaren burutik pasatzen dena lehenengo egunean: – 09.30. Benetan uste zenuen Donostian sandalia giroa egongo zela? – 10.15. Non diozu dagoela kafea doan ematen duten oasi hori? – 10.40. Hau da hau langile eta baliabide despliegea. – 12.00. Ongi: elkarrizketa eginda. Gaizki: prentsaren pasera ez naiz ailegatuko gaurko lanak amaitu baino lehen. Galtzailearen sentsazioa. – 14.30. Bederatzi egun emango ditugu mundu paralelo batean: bazkalorduan jakin duzu karguekin […]

Prostituzioa, hezur-haragitan

‘Alanis’ -Sail Ofiziala Alokairuzko etxe batean prostituzioan lan egiten duen emakume gaztea da Alanis. Urte eta erdiko haurarren ama da, eta Gisela lagun eta lankidea bizi da haiekin. Arazoak areagotu egingo zizkie polizia etxean sartu, eta handik botatzean. Film xumea da Anahí Berneri argentinarraren bosgarrena. Xumea bezain gordina. Gordina bezain sinesgarria. Su artifizial apartekorik gabe, burrunba eta efektu berezien inolako beharrik gabe, batzuetan lakar, besteetan samur, azaladuko du Alanisen (eta […]

Fede kontua

Zinemira sailean, hilaren 26an, 27an eta 28an emango dute Converso gaztelaniazko dokumentala. David Arratibel nafarrak zuzendutako filma pertsonala da, bitxia, inor hotz utziko ez duen horietakoa. Punto de Vistan eta beste jaialdi batzuetan eman dute dagoeneko —Malagan zuzendari onenaren saria jaso zuen Arratibelek—, eta orain Zinemaldian ikusteko aukera egongo da. Hilaren 29an, gainera, hainbat areto komertzialetan estreinatuko dute. “Nire familia osoa fede katolikora konbertitu da. Haiekiko distantzia gero eta handiagoa […]

Zinemaldira familia osoarekin joateko aukera

Hilaren 28an, 29an eta 30ean, Nur eta herensugearen tenplua marrazki bizidunetako filma proiektatuko dute Donostiako Zinemaldian, Zinemira sailaren barne. Areto komertzialetan ekainean izan zen ikusgai Juanba Berasategi zenaren azkeneko filma. Lan ederra da, asmakizunez eta jokoz betetakoa. Etxeko txikiek eta haien senideek asmakizunekin jokatzeko aukera ematen duen zinta. Dotorea eta atsegina, aldi berean. Mamia duena, gainera. Berasategi bera marraztuta agertzen da eszena labur batean, eta hori proposatu nahiko nieke BERRIAko […]