Itzulera baten ezinak

Izenburua: Ge sheng yuán hè mán bán pai / Slow singing. Zuzendaria: Dong Xingy. Herrialdea: Txina. Iraupena: 107 minutu. Bidaia. Itzulerako bidaia baten kronika egin du Dong Xingy zinemagile txinatarrak bere lehenengo pelikulan. 20 urte kartzelan eman ondotik, etxera itzuli da Junsheng. Etxea ez du utzi bezala harrapatu, ordea. Azken urteetan dena aldatu da, bera izan ezik. Itzulera horren nahiak eta ezinak dira pelikularen funtsa. Apaindura askorik gabe, Junshengen egunerokoaren erradiografia […]

Biolentziaren koloreak

Izenburua: Nuevo orden. Zuzendaria: Michel Franco. Herrialdea: Mexiko. Iraupena: 86 minutu. Michel Francori egokitu zaio aurten Perlak sailari hasiera ematea ——Sail Ofizialeko epaimahaikide ere arituko da aurten—, bere lan, askoren ustez, anbiziotsuenarekin: Nuevo orden. Ez da lan luzea, ez da ordu eta erdira iristen, eta hasieratik harrapatzen zaituen bezala, aska zaitzaila nahi duzu bukaerara hurbiltzen joan orduko. Gogorra da, gordina. Kontua da, ordea, ez ote den gogorregia, gordinegia. Eta zenbat […]

Zinemaren gezurra

Izenburua: La vérite. Zuzendaria: Hirokazu Koreeda. Herrialdea: Frantzia. Iraupena: 106 minutu.   Udako pelikuletako bat izan da Quentin Tarantinoren Once Upon a Time in Hollywood. 1960ko hamarkadako AEBetako zinema industriaren gorazarrea da, zuzendariaren fetitxe eta keinu guztiekin. Zinemaren barruko munduari heldu dio Hirokazu Koreedak ere, oso bestelako pelikula batekin. Film frantses bat egin du, La vérite: aktore frantses beterano baten ere haren familiaren inguruko kontakizuna. Betetzen ditu film frantsesaren ezaugarriak, […]

Ezkerraren nora ezaz

Izenburua: Nos défaites. Zuzendaria: Jean-Gabriel Periot. Herrialdea: Frantzia. Iraupena: 89 minutu.   Parisetik hurbil, Rolland d’Ivry-sur Seine institutuko batxilergoko ikasleekin egin du lan Jean-Gabriel Periotek (Bellac, Frantzia, 1974) Nos défaites bere lan berrian. Lehen eszenatik argitu du zer den datorrena, errepresentazioaren eta dokumentalaren arteko uztarketa bat, elementu gutxiko eta interes nahikoko lan bat. Aktore lanetan jarri ditu ikasleetako batzuk, eta lantalde teknikoan aritu dira besteak. Berrinterpretazio ariketa bat proposatu die: […]

Ebatsitako ametsak

Izenburua: La hija de un ladrón. Zuzendaria: Belen Funes. Herrialdea: Espainia. Iraupena: 102 minutu.   Nahiak eta ezinak bizi dute Sara (Greta Fernandez). “Normala” da bera, halakoa izan nahi luke behintzat. Inguruan ditu haurra, mutil laguna, aita, pisukidea eta auzokoak. Ez dago bakarrik, edo ez luke egon nahi. Belen Funes zinemagileak Sararen bizimodua kontatu du La hija de un ladrón bere lehen film luzean. Oztopo guztien gainetik aurrera egiten duen […]

Erreskaterik gabeko bahiketa

Izenburua: Thalasso. Zuzendaria: Guillaume Nicloux. Herrialdea: Frantzia. Iraupena: 93 minutu.   Michel Houellebecq idazlea François Hollande Frantziako presidente ohiak bahitu zuen. Hori da nobelagilearen ustea, behintzat: Frantziako presidentetzarako hauteskundeetara aurkeztea pentsatu zuen, eta Hollandek bazekien ez zuela irabazteko aukerarik izango. Bahiketa hori kontatu zuen duela bost urte L’enlèvement de Michel Houellebecq (Guillaume Nicloux) filmak, eta haren amaieran abiatzen da Thalasso. Bahiketa sotilagoa bizi du orain idazleak: talasoterapia zentro batean dago […]

Hollywood amets eta amesgaizto

SAIL OFIZIALA (Lehiaz kanpo) Izenburua: ‘Zeroville’ Zuzendaria: James Franco Herrialdea: AEB The Disaster Artist-en egin bezala, Zeroville azken filmean zinema munduari begiratu dio James Franco zuzendari eta aktoreak. Orduko hartan film baten (The Room) sortze prozesuan eta filmaketan jarri zuen begia eta kamera Francok, baina film berrian, begirada ireki, eta 1970eko hamarkadan aldatzen ari zen Hollywooden eta zinema industrian jarri du fokua. Vikar da filmeko protagonista, Hollywoodera dekoratuen eraikuntzan lan […]

Argiaren indarra

Izenburua: The Lighthouse. Zuzendaria: Robert Eggers. Herrialdea: Ameriketako Estatu Batuak. Iraupena: 110 minutu.   “Lehenengo egunerako, nahikoa”, atera zen aldameneko zinemazalearen ahotik aretoko argiak piztu orduko. Donostiako Zinemaldian egunero sei pelikula irensteko apetitua duen jatun finenak ere nekez izango luke The Lighthouse ikustetik atera eta segidan beste pelikula bat ikusteko gorputzaldirik. Muturreko proposamena da Robert Eggersena: bi pertsonaiak uharte mistiko bateko argiarekin duten harremanaren kontanizun hipnotikoa. Ez da pelikula arina, […]

Tragedia bat, hezur-haragizkoa

Izenburua: Adults in the Room. Zuzendaria: Costa-Gavras. Herrialdea: Frantzia-Grezia. Iraupena: 124 minutu.   Yanis Varufakisen memorietatik edaten duen fikziozko lana osatu du Costa-Gavras zinemagileak Adults in the Room filmean. Beti lau pareten artean, Greziaren erreskatearen gaineko negoziazio etsiak kontatzen ditu, eta, bere larrian, bere egiazkotasunean, tragedia bat da dena, hezur eta haragizkoa; milaka aurpegi dituena, itomenera eramandako milaka bizitza eta aski borrero guztiak zapatapean hartzeko. Krisia lehertu zenetik, Eurotaldeak inposatutako […]

Drone begiluzea

Izenburua: Les misérables. Zuzendaria: Ladj Ly. Herrialdea: Frantzia. Iraupena: 103 minutu.   Droneak dira kataloxa berriak. Rear Window-eko (Alfred Hitchcock, 1954) Jeffen (James Stewart) begirada zorrotza du Les misérables-eko Buzz mutikoak (Al-Hassan Ly). Pantaila txiki bati begira kontrolpean du auzoa. Neska gazteen logeletako leihoetara zuzendu ohi du kamera, haien intimitatea behatzeko ondoren: arropa kentzen, dantzan. Dronearen hegaldiek filmatu dituzte beste gauza batzuk ere. Krimenen aurkako brigadako hiru polizia Parisko auzo […]