Zinemazaleek, zinemazaleentzat

‘Hitchcock / Truffaut’ (Kent Jones) – Perlak Gaur egun Alfred Hitchcocken zinema errespetatua ez ezik, laudatua eta goretsia da alde guztietatik, bai kritikarenetik eta baita publikoarenetik ere. Gezurra badirudi ere, 60ko hamarkadan ez zen horrela. Kritikariek entretenimendu soiltzat hartzen zuten, oro har, haren zinema. Francois Truffaut zinemagile frantziarra ez zegoen ados ikuspegi mugatu horrekin eta Hitchcocken zinemagintza xehetzeko eta haren balioak mahai gainean jartzeko  Le Cinéma selon Hitchcock liburu ezinbestekoa […]

Harresien bi aldeak, ispilua bitan zatituz

Walls dokumentalaren inguruan ‘Basquewood’ zutaberako idatzitako hitzak: Zinismoz eta hipokresiaz beterik diren garaiotan, Siriako errefuxiatuen aldeko mezuak ari dira zabaltzen azken aldian politikari eta agintari ugari. Melillako harresia defendatzen duten berberak dira. Europara sartu nahi duten afrikarrak mespretxatzen dituzten politikari berberak. Horregatik, eta ez bakarrik horregatik, une aproposean iritsi da Walls dokumentalaren (Zinemira) estreinaldia. Hungarian Serbiako mugan jarri duen harresiarekin aztoratzen direnek, behintzat, ikusi beharrekoa baitute Pablo Irabururen eta Migeltxo […]

Mugako kontuak

Sicario (Denis Villeneuve) Ez du ezer berria proposatzen Villeneuvek thriller poliziako honetan: droga kartelak, AEBetako Defentsa ministerioko cowboy-pistoleroak, FBIko agente lege betearazleak, AEB eta Mexiko arteko mugako hautsa eta eguzkia… Baina erdi-onik ateratzen da zuzendari kanadarra, Incendies-en (2010) eta Prisoners-en (2013) egilea. Eta erdi-onik ateratzen da Benicio del Toro, Josh Brolin eta Emily Blunt aktoreen lanari esker. Aurrenekoa, CIAko agente gupidagabe-karismatiko bat da; bigarrena militar sinpatiko ustela, eta hirugarrena FBIko […]

Amets gaiztotik ihesi

‘Evolution’ – Lucile Hadzihalilovic (Sail Ofiziala) Ordu bat eta hogei minutu eskas ditu filmak. Eta eskerrak. Ez diogu muina harrapatu; izango du akaso ezkutuko mezu sakonik, baina metafora arranditsuegia suertatu zaigu. Harira. Irla bakarti bat. Mutil-koxkorrak eta emakume gazteak biztanle bakar. Frantsesez mintzo dira, mintzo diren apurretan. Ile-horiak dira haur mutiko gehienak; halatsu itsas-lamia deabrutuen itxurako emakumeak. Mediterranear inguruko irla bat izan liteke, baina gehiago dirudi mundu imaginario zeken bat, […]

Barne asaldigarria

‘El Club’ (Pablo Larrain) -Horizontes Latinos Film gogorra da aurtengo Horizontes Latinos zabaldu duena, Pablo Larrain txiletarraren El Club. Gogorra eta aparta. Gordina eta barne astingarria. Ez du jomugan dituen gertaera gordinak esplizituki agertzen, haren ondorioak bai. Eta gorpuz txarra uzten dizu. Kasu erreal bat du oinarrian El Club-ek, hainbeste kasu errealetatik bat gehiago. Txileko hainbat elizgizonek haurrei egindako sexu gehiegikeriak, hain zuzen ere. Ez da agertzen haur bakar bat […]

Borrokalari humanoegia

The Assassin (Hou Hsiao-hsien) Zinema jaialdi entzutetsuenen egile kutuna da taiwandarra. Azken 30 urteotan irabazi ditu sariak Cannesen, Venezian, eta, egin kontu, Zinemaldiak atzera begirakoa eskaini zion 1995ean, artean 48 urte besterik ez zituen arren. Cannesen zuzendari onenaren saria jaso ondoren Donostiara ekarri duen filma IX. mendeko Txinan kokatu du. Botere gatazkak gertatzen ari dira dinastien artean, eta moja-printzesa batek (hala deitzen diote) aginduko dio Nie Yinniangi lehengusua, Tian Jian […]

Geldotasuna estetika

‘Pikadero’ (Ben Sharrock) – Zuzendari Berriak Baliabide urriekin eta denbora gutxian filmaturiko lana da ‘Pikadero’, Ben Sharrock  zinemagile eskoziar euskalherritartuaren estreinakoa, baina, hala ere, edo hargatik, baditu bere berezitasunak, bere puntu erakargarriak. Erakargarria da, esaterako, edo zer pentsatua ematen duena, garai ultra-azkarrok beraiek eragindako krisi ekonomikoa gainditzen duen balore krisiak guregan eragiten duena geldotasuna izatea, edo paralisia, edo blokeoa. Sharrockek geldotasunaren estetika darabil -Asiako hainbat zinemagileren lengoaia, Aki Kaurismaki finlandiarrarena […]

‘Pikadero’, asmo oneko film txikia

Bertuteak eta ahuleziak ditu Ben Sharrock zinemagile eskoziarraren ‘Pikadero’ euskarazko filmak (Zuzendari Berriak). Landua da irudi aldetik, plano ederrak ditu. Zabaltzen diren plano batzuk ikusgarriak dira. Komedia ukitua suma daiteke une batzuetan. Eta horrekin batera, kritika soziala badago. Baina hain dira zozoak bi pertsonaia protagonistak. Geldo doa erritmoa pasarte askotan. Zozotasuna, euskal zozotasuna, muturreraino eramaten du zuzendariak. Intentzioz, argi denez. Eta pelikula ikusi duenak ezagutuko du Joseba Usabiagaren pertsonaiaren tankerako […]

Histeria kolektiboa

Regression (Alejandro Amenabar) Tesis (1996) eta Abre los ojos-en (1997) bidetik, ondoen menperatzen duen generoari, thriller psikologikoari, heldu dio zinemagile espainiarrak bere azken pelikulan. Emaitza ez da erabat borobila, baina primeran asmatu du suspensezko giro itogarri-nahasgarri bat transmititzen, eta ikus-entzule dezente gorputz txarrarekin irten diren Kursaaleko auditoriumetik. Benetako gertaeretan oinarrituta dago Regression. Minnesotako herrixka itxuraz lasai bat, AEBen iparraldean, 1990eko udazkenean. Angela 17 urteko nerabeak (Emma Watson) krimen aitorrezin bat […]

‘#Jazzaldia 50’, artxiboko irudi ahaztezinekin

ETBn eta TVEn emititu ostean, Zinemaldiko Zinemira sailean bi proiekzio izango ditu Carlos Rodriguezek zuzendutako ‘#jazzaldia50’ dokumentalak: datorren astelehenean eta asteartean. Donostiako Jazzaldiaren 50. urteurrenak bere tartetxoa Zinemaldian izatea espero zitekeen; agian jazz kontzertu bat Zurriolan ez legoke gaizki… Dokumental honetan, behintzat, Gipuzkoako hiriburuan izan diren kontzertu zoragarri ugari ageri dira. Velodromoan 10.000 pertsona baino gehiago biltzen ziren kontzertuak tartean. Dokumentalerako 50 elkarrizketa baino gehiago egin dituzte, era berean. Chick […]