Opor amaiera dekadentea

‘Parasol’ (Valery Rosier) – Zuzendari Berriak Mallorca turistikoa hiru pertsonaia alderraien kokaleku ez ezik, noraez dekadente horren metafora gisa. Julienne 73 urteko emakumezko belgiarra da, eta Interneten ezagutu bide duen gizonezko baten peskisan joango da Mallorcara erretiratu talde batekin batera. Bizi gogoa arnasberritu nahiko du, baina ez du espero zuenarekin topo egingo. Alfie mutil gazte ingelesa da, oporretara gurasoekin joan dena kanpin batetara. Noraezean ibiliko da, ez lagun ez maitasunik […]

Maite denari dolar izena ematen zaionean

‘Shan He Gu Ren / Mountains May Depart’ (Jia Zhang-ke)- Perlak Bi ordu pasatxoko melodrama da Jia Zhang-Ke-ren Shan He Gu Ren filma. Horrela definiturik pentsa liteke asperdura eragin dezakeen produktua dela, baina ikusle hau asko asebete du. Asebete du adiskidetasun/ maitasun triangelu batetik abiatuta, giza harremanen konplexutasuna modu gordin eta era berean samurrez azaltzen baitu, baina hortik harantzagorako bidea egiten du, kapitalismoak, munduaren ikuskera materialistak, gizakiongan (kasu honetan 1990eko […]

Deserrotutakoa herrira bueltatzen denean

Un otoño sin Berlin (Lara Izagirre) Zinemagile zornotzarraren estreinako fikziozko film luzea da. Zornotzan bertan errodatu zuen joan den udazkenean, eta kontatzen du jaioterrira itzultzen den deserrotutako emakumezko gazte baten drama. Junek (Irene Escolar) 25-28 bat urte dauzka, eta Kanadara alde egin zuen amaren heriotzaren ondoren, familia eta Diego mutil-laguna atzean utzita. Bueltatu da, ordea (ez da zehazten zenbat denbora igaro duen atzerrian), eta bere etorrerak eragindako susmo txarrei aurre […]

Modu inteligentean

Irango agintariek nolabaiteko etxeko atxiloaldia ezarri zioten Jafar Panahiri duela bost urte, baina zinemagileak, hiru jaialdi handien kutunenetako batek, pelikulak egiten jarraitzen du. Taxi Teheran dokumental faltsuan beti arduratu izan duten gaiei heldu die, eta azken urteotan han ondutako beste film batzuek egin bezala (Asghar Farhadiren A Separation eta Rakhshan Bani-Etemaden Ghesseha kasu), Iranen beraren eta hango herritarrek bizi duten errepresio egoeraren berri ematen du. Panahi bera da taxiaren gidaria. […]

Siriako errefuxiatuen aurpegiak, Jordanian

Zinemira sailean ematen ari dira egunotan ‘District Zero’ dokumental interesgarria. Jorge Fernandez Mayoral, Pablo Iraburu eta Pablo Tosco zuzendariak Jordaniako Zataarin grabatutako lanean, Siriako errefuxiatu bat da protagonista: Maamun Al Wadi. Sakeleko telefonoen denda txiki bat du eremuan, eta han nola bizi den kontatuko dute dokumentalean. Haren lagun batek hitz gogorrak egiten ditu une batean: “Seme-alabek ura eskatzen zidaten Siriatik irten ginenean, eta ezin nien eman. Zer egiten duzu halako […]

Heriotza, amodio liberatzaile

‘The Heart of a Dog’ (Laurie Anderson) – Zabaltegi Artista multidisziplinar modura ezagun da Laurie Anderson estatubatuarra, 60-70eko hamarkadetako New Yorkeko kultur mugimendu anitz eta bizian hezia; bizitza artistiko guztian ukitutako adar guztien collage moduko bat egiten du The Heart of a Dog dokumental pertsonal eta bitxian. Umetan 8 mm-tan filmaturiko irudiak, argazkiak, animazioko irudiak, testuak mugimenduan, berak sorturiko musika orotarikoak, eta bere off-eko ahotsa darabiltza, heriotzari, amodioari eta komunikazioari […]

Egarri dira

Jajda / Thirst (Svetla Tsotsorkova) Europa ekialdean ekoizten dituzten pelikula gehienak lehorrak dira; edo molde horretakoak dira, behintzat, hona iristen direnak. Gordinak, txantxetarako denborarik ez dutelako geografia horietan. Iazko Zinemaldian eman zituzten bi dira horren eredu: Cain’s Children dokumental hungariarra (Marcell Gero) eta The Tribe fikzio mutu ukrainarra (Miroslav Slaboshpitsky). Svetla Tsotsorkova bulgariarrak zuzendutako fikziozko lehen lan luzeak ere aipatutako bien iturritik edaten du: pertsonaia malenkoniatsuak, ingurune deprimituak, biolentziarekiko jarrera […]

Elkar elikatuz

Desde allá (Lorenzo Vigas) Barneko mina kanporatu ezin duten bi pertsona itxuraz zeharo diferenteak dira Armando (No eta El Club-en lan egindako Alfredo Castro aktore txiletarrak interpretatzen du) eta Elder. Aurrenekoak 55 bat urte dauzka, hortz protesiak osatzen dituzten laborategi batean lan egiten du, eta, bere sexu apetak asetzeko, Caracaseko (Venezuela) gizarteko mailarik apalenetako mutilei ordaintzen die. Horietako bat da Elder gaizkile gaztetxoa, autoetako ispilu erretrobisoreak lapurtuz eta autoen karrozeriak […]

‘Amama’, haustura ez traumatikoa

‘Amama’ (Asier Altuna) – Sail Ofiziala Asier Altunaren ‘Amama’-ren indar sinboliko eta bisuala nabarmena da. Baserria belaunaldien arteko talkaren kontzeptu gisara lantzen du, eta asmatzen du eten horren zuloa azaltzen, modu hunkigarrian zenbaitetan, baina baita galtzen denarekiko mira eta errespetua ere, mundu zahar horretatik birzikla litekeena era konstruktibo batean azalduz. Akaso, Neolitikora arteko sokaren metafora oteiziarrean (80 amama…) gehiegi insistitu izanak pisu esentzialista handiegia ematen dio filmari zenbait pasartetan. Aktoreen […]

Ausarta eta unibertsala

Amama (Sail Ofiziala) Generoen eta belaunaldien arteko talkaz mintzo da Asier Altuna zinemagilea, modu ausart batean. Baserriko ugazabak ez ditu bere seme-alabak ulertzen; ez daki zertarako dauzkaten ikasketak. Hala esaten dio emazte obeditzaileari. Eta, bide batez, jakinarazten dio seme zaharrenari eskuen zimurrek, gogortasunak, lanak finean, egiten dutela pertsona, ez, ordea, hitzek. Alaba errebelde artistak, baina, hankaz gora jarri nahi du neolitikotik ezarritako bizimoldea. Ez du ulertzen, adibidez, aitak zergatik hiltzen […]