Zinemaldiaz, zuzenean

Zinema ikusteko egongelan eseritako familia handituz doa. Laugarren urtez, Zurriolako butaka saioa egingo dute BERRIAk, Hamaika telebistak eta Irutxuloko Hitza-k. Aurten, Gaztezulo gazteentzako komunikabidea batu zaie. Denen artean, Donostiako Zinemaldian ikusiko diren filmen inguruko telebista saioa egingo dute, jaialdiaren bihotzetik, Kursaaletik zuzenean, 11:00etan; bakoitzaren Interneteko gunean noiznahi ikusi ahalko da. Gaztezulo ez da, edonola ere, ezezaguna Zurriolako butaka-n. Haren zuzendari Aitor Abaroa gonbidatu izan zuten iaz, hedabidearentzat Zinemaldia lantzen ari […]