Lara Izagirre: “Oso pozik nago filma Zinemaldian estreinatzeagatik”

‘Zurriolako butaka’ saioan gaur Lara Izagirre zinemagilea izan da lehen protagonista. Bihar Euskal Zinemaren Galan estreinatuko dute bere lehen film luzea: ‘Un otoƱo sin Berlin’. Gidoiaren bertsio bat euskaraz zuen idatzia Izagirrek. “Baina aktore protagonistaren bila hasi nintzenean, Irene Escolar aurkitu nuen. Horrek konbentzitu ninduen filma gaztelaniaz egitera”. Dena den, ideia asko ditu buruan etorkizunari begira, eta egingo du filmen bat euskaraz. “Gidoiarekin hastean, zein aktore euskaldun aukeratu nahi ditudan […]

Harresien bi aldeak, ispilua bitan zatituz

Walls dokumentalaren inguruan ‘Basquewood’ zutaberako idatzitako hitzak: Zinismoz eta hipokresiaz beterik diren garaiotan, Siriako errefuxiatuen aldeko mezuak ari dira zabaltzen azken aldian politikari eta agintari ugari. Melillako harresia defendatzen duten berberak dira. Europara sartu nahi duten afrikarrak mespretxatzen dituzten politikari berberak. Horregatik, eta ez bakarrik horregatik, une aproposean iritsi da Walls dokumentalaren (Zinemira) estreinaldia. Hungarian Serbiako mugan jarri duen harresiarekin aztoratzen direnek, behintzat, ikusi beharrekoa baitute Pablo Irabururen eta Migeltxo […]

Usabiaga eta Goenaga “pozik” daude, ‘Pikadero’-ren harrerarekin

‘Zurriolako butaka’ saioko bigarren atalean, Barbara Goenaga eta Joseba Usabiaga aktoreak izan dira elkarrizketatu nagusiak. “Oso gustura” daude biak, ‘Pikadero’ filmak izan duen harrerarekin. Goenagak, dena dela, hausnarketa interesgarria egin du: “Film bat euskarazkoa dela ahazten dugunean, emango dugu benetako pausoa euskal zineman. Beste herrialde batzuetan ohituta daude filmak azpidatzietan ikustera. Hemen, aldiz, ez. Eta filmak euskaraz azpidatziekin ikustea normaltasunez hartu beharko litzateke”. ‘Pikadero’ filmean oso ondo pasatu zutela aitortu […]

‘Pikadero’, asmo oneko film txikia

Bertuteak eta ahuleziak ditu Ben Sharrock zinemagile eskoziarraren ‘Pikadero’ euskarazko filmak (Zuzendari Berriak). Landua da irudi aldetik, plano ederrak ditu. Zabaltzen diren plano batzuk ikusgarriak dira. Komedia ukitua suma daiteke une batzuetan. Eta horrekin batera, kritika soziala badago. Baina hain dira zozoak bi pertsonaia protagonistak. Geldo doa erritmoa pasarte askotan. Zozotasuna, euskal zozotasuna, muturreraino eramaten du zuzendariak. Intentzioz, argi denez. Eta pelikula ikusi duenak ezagutuko du Joseba Usabiagaren pertsonaiaren tankerako […]

Bego Zubia: “Urtarriletik aurrera herriz herri eramango dugu ‘Sagardoa bidegile’ lana”

‘Zurriolako butaka’ saioko lehen protagonista Bego Zubia izan da, ‘Sagardoa bidegile’ euskarazko dokumentalaren zuzendaria. Igandean estreinatuko dute lana Zinemaldian. Sagardoaren inguruko ertz ugari jasotzen ditu dokumentalak. “Elhuyarren ordu erdiko erreportajeak egiten hasi ginen Teknopolis saiorako. Dokumental honekin pauso bat eman dugu aurrera”, adierazi du saioan Zubiak. “Finantzazioa zaila izan da. Dokumentazio lana ere handia egin dugu, hiru urtez”. Halaber, zuzendariak Pixel ekoizpen etxearen eta Juantxo Sardonen lana nabarmendu du. “Irudi […]

‘#Jazzaldia 50’, artxiboko irudi ahaztezinekin

ETBn eta TVEn emititu ostean, Zinemaldiko Zinemira sailean bi proiekzio izango ditu Carlos Rodriguezek zuzendutako ‘#jazzaldia50’ dokumentalak: datorren astelehenean eta asteartean. Donostiako Jazzaldiaren 50. urteurrenak bere tartetxoa Zinemaldian izatea espero zitekeen; agian jazz kontzertu bat Zurriolan ez legoke gaizki… Dokumental honetan, behintzat, Gipuzkoako hiriburuan izan diren kontzertu zoragarri ugari ageri dira. Velodromoan 10.000 pertsona baino gehiago biltzen ziren kontzertuak tartean. Dokumentalerako 50 elkarrizketa baino gehiago egin dituzte, era berean. Chick […]

‘Sanctuaire’ telefilma, tentsio narratiboz josia

Hainbat jaialditan -tartean Miarritzeko FIPA- eta ordainezko telebistan eman eta gero, Zinemaldiko Zinemira sailean ikusi ahalko da Olivier Masset-Depasse zinemagilearen ‘Sanctuaire’ telefilma (hilaren 23an eta 24an). 1984. urtean girotuta dago, tartean direla ETAren atentatuak, GALenak, Txomin Iturbe ETAko buruzagiaren gorabeherak, Frantziako Gobernuaren kontseilari baten ahaleginak negoziazioak egon daitezen Espainiako Gobernua eta ETAren artean, baita Yoyesen saiakerak Ordiziara itzultzeko ere. Tentsio narratibo bizia du telefilmak, ondo harilkatutako gidoiarekin, eta sinesgarri egiten […]