Muguruzaren ‘Nola!’, Zinemira sailean

Fermin Muguruzaren ‘Nola!’ dokumentala Zinemaldiko Zinemira sailean emango dute, hilaren 20an —20:30— eta hilaren 21ean —22:45—. Dantzan jartzen zaituen lana da, New Orleansen girotua. New Orleans hiriak ez luke mereziko ostean (AEB) idaztea, ez baitu Ameriketako Estatu Batuetako toki bat ematen. Askatasun haizeak sumatzen dira bertako musikarien ahotsetan. Katrinaren hondamendiaren ostean, uretatik berpiztu zuten hiria, hango beltzek eta zuriek. Musika itzuli zen hirira. Eta hori modu erakargarrian kontatzen du Muguruzak. […]

‘Euskaldunon Egunkaria’ Zinemaldiko bi proiekziotan

Eriz Zapirainen ‘Gaur irekiko ditu ateak’ dokumentala 64. Donostiako Zinemaldian proiektatuko dute, Zinemira sailean, lehiaz kanpo. Proiekzioak hilaren 19an —Principe, 20:30ean— eta hilaren 20an —Antiguo Berri, 22:30ean— izango dira. ‘Euskaldunon Egunkaria’ 1990. urtean sortzeko izan ziren gorabeherak kontatzen ditu Zapirainek lanean. Horretarako euskarazko kazetaren sorreran parte hartu zuten hainbat pertsonen ahotsak tartekatzen ditu. DocsBarcelona nazioarteko dokumental jaialdian estreinatu zuten lana, maiatzean. Eta orain, Donostian ikusi ahalko da —sarrerak salgai gelditzen […]

Aitor Arregi: ‘Altzoko erraldoiaren proiektua erronka handia da”

Aitor Arregi Moriarti ekoizpen etxeko kidea izango da Altzoko erraldoiari buruz egingo duten filmaren zuzendaria, Jon Garañorekin batera. Proiektuaz mintzatu da gaur ‘Zurriolako butaka’ saioan. Arregik adierazi du ez dela erraza izango 2,42 metro neurtzen zituen pertsona bat pantailara eramatea. “Teknikoki erronka handia izango da, baina aldi berean polita eta interesgarria. Gainera, XIX. mendean bizi zen Altzoko erraldoia, eta garai hori irudikatzeak zailtasunak ekarriko ditu”. Bestetik, ‘Loreak’ filmeko ekoizle eragilea […]

Hirokazu Koreedaren filma, publikoaren kuttuna

Gaur gauean jakingo dira Donostiako Zinemaldiko sari nagusi guztiak. Hala ere, bestelako sari batzuk ezagutarazi dituzte dagoeneko: Publikoaren Saria, adibidez, Hirokazu Koreedaren ‘Our little sister’ filmarentzat izan da —Perlak sailean eman dute—. Gazteriaren Saria Santiago Mitre zinemagilearen ‘Paulina’ filmak jaso du —Horizontes Latinos-en eman dute—. Sebastiane saria, bestetik, Peter Solleten ‘Freeheld’ filmak eraman du —Sail Ofiziala—. Sari berri bat ere banatu dute aurten Zinemaldian. AECID Espainiako Lankidetzaren saria Cesar Augusto […]

Animaziozko film ilun eta liluragarria

‘Psiconautas’ filma aurkeztu dute Zabaltegi sailean A Coruñako Alberto Vazquez eta Bilboko Pedro Rivero zinemagileek. Hondamendi ekologiko batek astindutako uharte batean bizi dira bi protagonistak: Dinki eta Birdboy. Animazioaren munduan gehienetan ikusten diren istorioen aldean bestelakoa da film honetakoa. Gordina, zitala, mingarria. Tarteka umore beltzak arindu dezake ikuslearen egoera animikoa. Edonola ere, mundu liluragarri batean barneratzen da ‘Psiconautas’ ikustera esertzen denak. Gidoia aparta da, pertsonaiak landuak daude eta kritika soziala […]

Martinez: “EHUk asko sustengatu du proiektua”

Josu Martinez zinemagilearen ‘Gure sor lekuaren bila’ dokumentala estreinatuko dute gaur Donostiako Zinemaldian. ‘Zurriolako butaka’ saioan izan da goizean. Josu Martinez Euskal Herria gai duten film dokumentalen inguruko doktore tesirako ikertzen ari zela, 1956ko ‘Gure sor lekua’ filmaren berri izan zuen. Haren bilaketaren inguruko dokumentala da ‘Gure sor lekuaren bila’ lana. “Grabaketak egiten joan nintzen ikerketa prozesuan, eta azkenean dokumental hau egitea erabaki nuen”. Katti Pochelu Zinegin jaialdiko antolatzaileak nabarmendu […]

Barredo: “Jai alai blues azaroan iritsiko da aretoetara”

Jai alai blues dokumentala estreinatuko dute gaur Zinemira sailean. Jose Luis Barredo ekoizle eragilea eta Hannot Mintegia zuzendariordea Zurriolako butaka saioan izan dira. Hiru urte luzez aritu dira Berde Produkzioak ekoizpen etxean dokumentala egiten. “Pozik gaude lana Zinemaldian estreinatzeagatik”, esan du Mintegiak. “Zinemaldiaren ostean, lana jaialdi batzuetara joango da, eta azaroan zine areto komertzialetara iristea espero dugu”. Atzerriko jai alaien mundua sakon aztertzen du dokumentalak. Saio berean, Izaskun Arandia gidoilari, […]

Maider Fernandez: “Eskertzen dugu baliabideak izatea lan egiteko”

Kalebegiak proiektuaz aritu dira gaur ‘Zurriolako butaka’ saioan Maider Fernandez eta Jorge Gil. Maider Fernandez, Maria Elorzarekin batera, Kalebegiak proiekturako film labur bat ari da egiten: ‘La vendedora ambulante’. “Donostiako gaua islatu nahi genuen, eta horretarako kaleko saltzaile baten pertsonaia erabili dugu. Grabaketak hiru gauez egin genituen. Orain edizio lanetan murgilduta gaude”. Kalebegiak proiektua Donostia 2016k jarri du martxan. Hamabi film labur egingo dituzte hainbat zinemagilek, hiriaren erretratu anitz bat […]

Siriako errefuxiatuen aurpegiak, Jordanian

Zinemira sailean ematen ari dira egunotan ‘District Zero’ dokumental interesgarria. Jorge Fernandez Mayoral, Pablo Iraburu eta Pablo Tosco zuzendariak Jordaniako Zataarin grabatutako lanean, Siriako errefuxiatu bat da protagonista: Maamun Al Wadi. Sakeleko telefonoen denda txiki bat du eremuan, eta han nola bizi den kontatuko dute dokumentalean. Haren lagun batek hitz gogorrak egiten ditu une batean: “Seme-alabek ura eskatzen zidaten Siriatik irten ginenean, eta ezin nien eman. Zer egiten duzu halako […]

Altuna: “Garrantzitsuena urriaren 16an hasiko da”

Asier Altuna eta Iraia Elias, ‘Amama’ filmeko zuzendaria eta aktorea, ‘Zurriolako butaka’ saioan izan dira gaur. Altuna pozik azaldu da filma aurkeztu eta Sail Ofizialean lehiatzeagatik. “Sariak badatoz primeran, baina benetako saria publikoarena izango da, urriaren 16tik aurrera zinema aretoetara joaten bada”. Egun horretan estreinatuko dute Euskal Herriko areto komertzialetan. Bergarako zinemagileak aipatu du behin gidoia idatzi ostean askok aipatu dizkiotela euskal artistei egindako erreferentziak. “Ondotik etorri da hori”. Halaber, […]