‘Handia’ filmeko zuzendariak ‘Zurriolako butaka’-n

Sail Ofizialean lehian izango da Handia euskarazko filma. Bihar estreinatuko dute pelikula. Bezperan, Jon Garaño eta Aitor Arregi zuzendariak Zurriolako butaka saioan elkarrizketatu dituzte. Filmaren inguruko hainbat xehetasun eman dituzte: gidoia nola landu zuten, efektu berezien zailtasuna, grabaketen luzapena, pertsonaien bilakaera, mundu zaharraren eta berriaren arteko talka… Nabarmendu dute Loreak filmarekin (Garaño eta Jose Mari Goenaga izan ziren zuzendariak) alderatuta oso ezberdina dela, eta iruditzen zaie bide desberdina egingo duela. […]

Fede kontua

Zinemira sailean, hilaren 26an, 27an eta 28an emango dute Converso gaztelaniazko dokumentala. David Arratibel nafarrak zuzendutako filma pertsonala da, bitxia, inor hotz utziko ez duen horietakoa. Punto de Vistan eta beste jaialdi batzuetan eman dute dagoeneko —Malagan zuzendari onenaren saria jaso zuen Arratibelek—, eta orain Zinemaldian ikusteko aukera egongo da. Hilaren 29an, gainera, hainbat areto komertzialetan estreinatuko dute. “Nire familia osoa fede katolikora konbertitu da. Haiekiko distantzia gero eta handiagoa […]

Zinemaldira familia osoarekin joateko aukera

Hilaren 28an, 29an eta 30ean, Nur eta herensugearen tenplua marrazki bizidunetako filma proiektatuko dute Donostiako Zinemaldian, Zinemira sailaren barne. Areto komertzialetan ekainean izan zen ikusgai Juanba Berasategi zenaren azkeneko filma. Lan ederra da, asmakizunez eta jokoz betetakoa. Etxeko txikiek eta haien senideek asmakizunekin jokatzeko aukera ematen duen zinta. Dotorea eta atsegina, aldi berean. Mamia duena, gainera. Berasategi bera marraztuta agertzen da eszena labur batean, eta hori proposatu nahiko nieke BERRIAko […]

‘Toni Erdmann’ eta ‘Arrival’

Euskal Herriko ekoizpenak ikusi eta horien inguruan gidoiak eta zutabeak idazten ibili naiz Zinemaldian, aurreko lau urteetan bezala. Euskal ekoizpenetatik kanpo ikusi ditudanen artean, berriz, bi lan iruditu zaizkit nabarmentzekoak eta gomendatzeko modukoak: Maren Ade zuzendari alemaniarraren ‘Toni Erdmann’ eta Denis Villenueveren ‘Arrival’ —biak Perlak sailean—. Aita eta alaba baten arteko harremanaren bueltan dabil ‘Toni Erdmann’, hainbat eszenatan umorea erabiliz, baina bere mamiarekin. Gidoi aparta du filmak, pertsonaien bilakaeran ondo […]

Gutierrez: “Lantaldean aritzeari garrantzia handia ematen diogu”

‘Zurriolako butaka’-n Zazpi t’erdi ekoizpen etxearen ‘Mara Mara’ filmaz aritu dira Pello Gutierrez ekoizlea eta Josune Gorostegi aktorea. “Gure lagun baten gurasoek borda bat dute Frantziako Pirinioetan, toki eder batean. Pentsatu genuen han pelikula bat egin behar genuela, eta David Aguilar zuzendariak sortu zuen ideia”, azaldu du Gutierrezek. “Zanpatu gabeko elurretan, goizero raketekin bordara joaten ginen. Eta grabaketetan hotz handia pasa genuen, baina lantaldean berotasuna zegoen”, esan du Gorostegik. “Une […]

Oleaga: “Beste toki batean atzerrikoa izatea nire gaia da”

Maider Oleaga zinemagilea ‘Zurriolako butaka’ saioan izan da gaur, ‘Iragan gunea Berlin’ dokumentalaz hitz egiten. Jose Antonio Agirre lehendakariarekin lotutako proiektuaren filmetako bat da ‘Iragan gunea Berlin’. Maider Oleagari enkargua egin zion ETBk, eta Berlingo erbestealdiaren gaia egokitu zitzaion. “Berlinera joan nintzen, eta hirian atzerritarrak ziren pertsonak bilatzen hasi nintzen. Euskaldunak ere sartu nahi nituen. Eta protagonistetako bat Siriako errefuxiatu bat da”, azaldu du Oleagak ‘Zurriolako butaka’ saioan. Agirre lehendakariak […]

Fresneda: “Ustekabean deskubritu nuen Miren Loiarte”

‘Zurriolako butaka’ saioan elkarrizketatu dute Iratxe Fresneda Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea izan da. Bihar estreinatuko dute Zinemira sailean berak zuzendutako ‘Irrintziaren oihartzunak’ dokumentala. “Euskadiko filmategian agiri eta pelikula zaharrak arakatzen ari nintzela, ustekabean Mirentxu Loiarte zinemagilea deskubritu nuen. Gero pixkanaka joan nintzen bere lanak arakatzen, eta horren fruitua da dokumentala. Artelan bereziak eta ausartak dira bereak”. ‘Irrintziaren oihartzunak’ “erretratu inpresionistatzat” jo du egileak: “Ez da biopic bat”. Loiarte bera dokumentalean […]

Maia: “Gure historiaren parte bat dira basoa eta egurra”

‘Gutik Zura’ dokumentaleko zuzendari Jon Maia ‘Zurriolako butaka’ saioan izan da. “Basoaren ikuspegi poliedrikoa” ematen saiatu da Maia ‘Gutik Zura’ dokumentalean. Mari Jose Barriolak zuzendutako proiektu baten parte da ikus-entzunezko lana. “Barriola zuraren inguruko materiala biltzen ari da azkeneko bolada luzean. Gure historiaren parte bat dira basoa eta egurra”, azaldu du Maiak ‘Zurriolako butaka’ saioan. “Adineko hainbat pertsonekin egindako elkarrizketak tartekatuko ditugu lanean. Horietako bat Juantxo Barriola da, gaztetan Alpeetara […]

Gil: “Zinemagile guztiak maila berean daude ‘Kalebegiak’-en”

orge Gil ‘Kalebegiak’ film kolektiboko koordinatzaileak ‘Zurriolako butaka’-n nabarmendu du prozesu “luzea” baina “atsegina” izan dela Donostiarekin lotutakoa. “Hamabi film labur ikus daitezke ‘Kalebegiak’-en. Eta maila berean daude hasiberrien lanak eta beteranoenak”, azaldu du Gilek. Izan ere, ikusleak ez du jakingo film labur bakoitza zein egilerena den. “Ikusi dutenek komentatu digute ez dela igartzen zeintzuk diren hasiberrienen lanak, eta hori guretzat oso pozgarria da”. Velodromoan estreinatuko dute gaur ‘Kalebegiak’. Aurretik […]