Frida eta Anna

Filme batetaz asko eta ondo entzuten dudan bakoitzean, dardarka jartzen naiz. Gauza bera gaizki jartzen badute ere. Nahiago ezer ez jakin, eta gero neronek epaitu. Kontua da hori gertatu zaidala Carla Simonen Estiu 1993 pelikularekin: asko eta ondo hitz egin didate. Eta beti gertatzen ez den bezala, ikusi ostean, neronek ere bat egin dezaket iritzi orokortu horrekin: zeinen ederra, ongi egina… Frida da protagonista: ama galdu berri duen umezurtza —aita […]

Nork zaintzen du zaintzailea?

Gertuko norbait gaixotzen denean, edozer pasatzen zaionean, orokorrean bigarren planoan egon ohi den praktika bat azaleratzen da, lehen baino nabarmenago, ukigarriago: zaintza. Zaintzailea bihurtzen da gaizki dagoenaren sostengu eta helduleku. Gaizki dagoenaren min guztiak sartzen zaizkio barren-barrenera, baina bera ez da protagonista, irmo mantendu behar du, laguna, gertukoa ito edo eroriko ez bada. Baina nork zaintzen du zaintzailea? Horixe bera da Fernando Francoren (Sevilla, Espainia, 1976) Morir filmak planteatzen duen […]

‘La douleur’, barruraino sartzen den mina

Izenburua irakurtzearekin bakarrik ohartzen da bat La Douleur ez dela komedia bat, eta irauten duen 126 minutuetan pozerako tarte gutxi egongo dela. Sinopsiari begiratu bat botata: Paris, II. Mundu Gerra, deportatu duten senarra etxeratzeko ahalegin nekaezinean ari den Marguerite Duras —haren La Douleur liburuan (1985) oinarritua—. Irudi ederrak ditu,  Duras bikoiztuta agertzen diren uneak bezala —burutik pasatzen zaiona gorpuzten eta imajinatzen aldi berean—… Pelikula ederra bezain tristea, eta guztiaren gainetik […]

Lehenengoa

Zinemaldian estreinakoz ari den kazetariaren burutik pasatzen dena lehenengo egunean: – 09.30. Benetan uste zenuen Donostian sandalia giroa egongo zela? – 10.15. Non diozu dagoela kafea doan ematen duten oasi hori? – 10.40. Hau da hau langile eta baliabide despliegea. – 12.00. Ongi: elkarrizketa eginda. Gaizki: prentsaren pasera ez naiz ailegatuko gaurko lanak amaitu baino lehen. Galtzailearen sentsazioa. – 14.30. Bederatzi egun emango ditugu mundu paralelo batean: bazkalorduan jakin duzu karguekin […]