Kartzelan ez da aldaketarik

Izenburua: Modelo 77 Zuzendaria: Alberto Rodriguez Sail Ofiziala Herrialde: Espainia Bere aurreko bi filmekin —La isla mínima (2014)eta El hombre de las mil caras (2016)— Urrezko Maskorra lortzeko lehian izan ondoren, Alberto Rodriguez zinemagile espainiarra Donostiako Zinemaldiko Sail Ofizialera itzuli da Modelo 77 filmarekin; oraingoan, ordea, jaialdiaren inauguraziorako eta lehiaz kanpo. Ezagun da Rodriguezi historia hurbila interesatzen zaiola. La isla mínima Andaluzian 1980an girotutako thriller bat zen, generoaren konbentzioei segitu […]

‘Maixabel’ Kursaalean

Zalantzarik gabe, aurtengo Donostiako Zinemaldia hasi aurretik ere, jakina zen Iciar Bollainek Sail Ofizialera dakarren ‘Maixabel’ filma ekitaldi osoko aipatuenetakoa izango zela. Lantzen duen gaiagatik, zauri asko oraindik itxi gabe daudelako, eta elkarrizketaren aldeko apustu irmoa egiten duelako. Atzo eman zuten lehenengo pasea prentsarentzat, eta sare sozialetan nabari zitekeen filmak barrenak mugitu eta ukitu zizkiola jende askori. Eta gaur goizean Kursaalean egin duten emanaldiak berretsi baino ez du egin hori. […]

Zhang Yimouk abiatu du Donostiako 69. Zinemaldia

Zhang Yimou zinemagile txinatarraren Yi miao zhong / One Second filmaren emanaldiarekin hasi da, gaur goizean, Donostiako 69. Zinemaldia. Sail Ofizialean eman dute dago Zhangen pelikula, eta hain zuzen ere, lehenengo aldia da Dà hóng denglong gaogao guà-ren egilea Urrezko Maskorra lortzeko lehiatuko dena. Txinako Kultur Iraultzaren garaian dago girotua filma. Herrialdeko ipar-mendebaldera bidaliko dute preso bat, lan esparru batera, eta han, asmamena baliatuta eta alaba ikusteko xede bakarrarekin, ihes […]

Hollywood amets eta amesgaizto

SAIL OFIZIALA (Lehiaz kanpo) Izenburua: ‘Zeroville’ Zuzendaria: James Franco Herrialdea: AEB The Disaster Artist-en egin bezala, Zeroville azken filmean zinema munduari begiratu dio James Franco zuzendari eta aktoreak. Orduko hartan film baten (The Room) sortze prozesuan eta filmaketan jarri zuen begia eta kamera Francok, baina film berrian, begirada ireki, eta 1970eko hamarkadan aldatzen ari zen Hollywooden eta zinema industrian jarri du fokua. Vikar da filmeko protagonista, Hollywoodera dekoratuen eraikuntzan lan […]

Soineko madarikatua

Filma: ‘In Fabric’ Saila: Sail Ofiziala Herrialdea: Erresuma Batua Iraupena: 118 minutu   Iritsi da Donostiako Zinemaldiko Sail Ofizialera, onerako edo txarrerako, denen ahotan egongo den filma: In Fabric. Peter Strickland zinemagile ingelesaren laugarren film luzea da, eta, zalantzarik gabe —Carlos Vermutek, Claire Denisek eta Naomi Kawasek kontrakoa erakusten ez badute—, aurtengo lehiako film sailkaezinena izango da. Filmeko lehenengo irudi saturatuek eta amesgaizto baten parte balira bezala agertzen diren aurpegiek […]

Sipo Phantasmaz Almandozekin

Koldo Almandozek gaur emango du Sipo Phantasma Zabaltegi-Tabakalera sailean. 20:00etan Tabakaleran bertan. Euskal Herrian pase ireki batean ikusteko lehenengo aukera izango da. Orain dela hilabete batzuk, Rotterdamgo jaialdian izan ostean elkarrizketatu zuen Berriak Almandoz. Hauxe da martxoan argitaratutakoa. ‘SÎPO PHANTASMA FILMA ZURIAN IDATZITAKO ZINEMA BANPIROA Rotterdamgo jaialdian lehen agerraldia egin ondoren, ozeanoaren bestaldera, Argentina eta Uruguaira bidaiatuko du aurki ‘Sîpo Phantasma’-k, Koldo Almandozen lehen film luzeak. Berekin eramango ditu Dracula […]