Zurriolako Butakaren seigarren saioa

Jai Alai Blues dokumentala izan da gaurko Zurriolako Butakaren film protagonista. Hannot Mintegia zuzendariordea eta soinu bandaren egilea eta Jose Luis Barredo ekoizle eragilea elkarrizketatu ditu Inaxio Esnaolak. Izaskun Arandia gidoilari eta ekoizleak iritzi interesgarriak utzi ditu saioan. Kritikarien solasaldian Gorka Erostarbe eta Igor Susaeta BERRIAko kazetariek hainbat filme aztertu eta elkarrizketatutako zuzendariei buruzko hainbat kontu plazaratu dituzte. Psiconauta animaziozko filma eta Tabakaleraren zinema areto berriaren inguruko erreportajeak prestatu dituzte […]

Zurriolako Butakaren bosgarren saioa

Gaurko Zurriolako Butaka saioan Iñaki Lazkano EHUko irakaslea elkarrizketatu du Inaxio Esnaolak. Bere tesiaren ardatz izan den Kieslowski zinemagilea izan dute hizpide. Maider Fernandez eta Jorge Gil Kalebegiak proiektuari buruz aritu dira. Kritikarien solasaldian Beñat Eizagirre eta Gaizka Izagirren iritziak jaso ditu Zurriolako Butaka saioak.

Zurriolako Butakaren laugarren saioa

‘Amama’ filma izan da gaurko protagonista Zurriolako Butakan. Asier Altuna zuzendaria eta Iraia Elias aktorea pelikula aurkezten izan dira saioan. Kritikarien solasaldian Xabier Mendiguren Elizegik (Sustatu) eta Imanol Gallegok (Goiena Komunikazioa) hainbat film aztertu dituzte. Zinemira saria jasoko du gaur Karmele Soler makillatzaile donostiarrak. Bere lanaren inguruko erreportaje berezia prestatu du Zurriolako Butakak. Leire Palaciosek (Gaztezulo) eta Urtzi Urkizuk (BERRIA) ere gaurko saioan parte hartu dute hainbat film eta bitxikeri […]

Zurriolako Butakaren hirugarren saioa

Lara Izagirre zinemagilearen ‘Un Otoño sin Berlin’ filma izan da gaurko Zurriolako Butakaren pelikula protagonista. Solasaldiak Uxue Arzelusen (zinea.eus) eta Mikel Garciaren (Argia) iritziak jaso ditu. Beste aldetik, Euskaraz bizi nahi dut lehiaketako irabazlea Iker Azkoitiak eta Kontseiluko idazkari nagusia Paul Bilbaok ere parte hartu dute programan.  

Zurriolako Butakaren bigarren saioa

Zurriolako Butakaren gaurko saioan Barbara Goenagak eta Joseba Usabiagak Pikadero filma aurkeztu dute. Elkarrizketa:  Solasaldian Iratxe Fresneda eta Mikel Kintana hainbat filme aztertu dituzte. Solasaldia: Bi erreportaje berezi ere ikusi ahal izan dira: Koldo Zuazua ‘Regresion’ filmaren produkzio buruarekin grabatutako elkarrizketa  eta Pello Gutierrez ‘Txingarra’ laburraz. Hamaika TBk, Irutxuloko Hitzak, Gaztezulok eta BERRIAk elkarlanean egindako saioa da Zurriolako Butaka. Saioak, elkarrizketak eta erreportajeak zerrenda honetan bildu ditugu: