Zurriolako Butakaren azken atala

Izaskun Arandia (H)emen (h)ere elkarteko presidentea izan da Zurriolako Butakaren azken saioan. Emakumeen egoera zineman izan du hizpide elkarrizketan.     Zinea.eus -ek Eneko Sagardoy aktorea elkarrizketatu du.   Amaitzeko, Urtzi Urkizu kazetaria eta saioaren zuzendaria ‘Euskaldunon Goya’ erreportajea aurkeztu du zine ekoizlearen heriotzaren 10. urteurrenean.

Zurriolako Butakaren seigarren saioa

‘Gutik Zura’ dokumentala estreinatuko dute bihar Zinemaldian, eta Jon Maia zuzendaria ‘Zurriolako butaka’-n izan da lanaz hitz egiten.   Iratxe Fresneda ‘Irrintziaren oihartzunak’ dokumentalaz mintzatu da. Kritikarien solasaldian, Sail Ofizialaren errepasoa egin dute ‘Argia’-ko Gorka Bereziartuak eta BERRIAko Angel Aldarondok. Bestetik, ‘Kalebegiak’ filmaren Velodromoko irudiak eman dituzte eta Gaztezulok film horren inguruan egindako bideo-kritika emititu dute.

Zurriolako Butakaren bosgarren saioa

‘Kalebegiak’ film kolektiboko koordinatzaile Jorge Gil ‘Zurriolako butaka’ saioan izan da, Telmo Esnal pieza laburren egileetako batekin batera. Gaur estreinatuko dute ‘Kalebegiak’ Velodromoan.   Saio berean, ‘Irutxuloko Hitza’-ko kazetari Nerea Lizarraldek bi bideo aurkeztu ditu: Gorka Otxoa aktoreari egindako elkarrizketa, ‘Igelak’ filmaren inguruan; eta Ane Urrutikoetxearekin izandako solasaldia. Donostiako Orfeoiarekin batera ‘A monster calls’ filmean ahotsa jarri du Urrutikoetxeak.     Kritikarien solasaldian, Mikel Yarza blogaria eta Gorka Erostarbe BERRIAko […]

‘Zurriolako butaka’-ren laugarren saioa

Patxo Telleria zuzendaria eta Miren Gaztañaga aktorea ‘Zurriolako butaka’ saioan izan dira, gaur estreinatuko baitute ‘Igelak’ euskarazko fikziozko filma.   Ibai Iturria ekoizlea ‘Baskavigin’ dokumentalaz mintzatu da.     Kritikarien solasaldian ‘Argia’-ko Mikel Gartzia eta Iparraldeko Euskal Irratietako Mikel Kintana izan dira saioan. Bestetik, Ramon Barearen soslaia egin dute —gaur jasoko du Zinemira saria—, eta Justin Webster ‘El fin de ETA’ dokumentaleko zuzendariari egindako elkarrizketa labur bat eman dute.

Zurriolako Butakaren hirugarren saioa

‘Mugaminak’ dokumentaleko zuzendari Xuban Intxausti ‘Zurriolako butaka’ saioan izan da.   Maria Elorzak eta Maider Fernandezek ‘Gure hormek’ film laburraz hitz egin dute.   Uxue Arzelus Zinea.eus atariko kolabortzailea Kimuakeko film laburren inguruko iritzia eman du saioan.     Eta kritikarien solasaldian, Andoni Iturbe EHUko irakaslea eta Gaizka Izagirre blogaria izan dira.   Gainera, Gaztezulok Mara Mara filmaren bideo kritika egin du   eta Zinea.eus-ek Kepa Sojo zinegilea elkarrizketatu du.

Zurriolako Butakaren bigarren saioa

Juan Palacios Eibarko zinemagilea elkarrizketatu dute gaurko saioan. Atzo gauean Zinemira saioan estreinatu zuten bere lehen film luzea: ‘Pedaló’. Ion Lopez filmeko protagonista ere programan izan da.     Esti Urresola zinemagileak, berriz, ‘Voces de papel’ dokumentalaz hitz egin du. Euskal errefuxiatuen Eresoinka abesbatzaren inguruko lana da hori. Kritikarien solasaldian Amaia Garcia eta Beñat Eizagirre izan dira.     Gaztezulok ‘Sipo Phantasma’ filmaren bideo kritika egin du.     Ethan […]

Zurriolako Butakaren lehen saioa

Eriz Zapirain Gaur irekiko ditu ateak dokumentalaren zuzendaria eta Koldo Almandoz Sipo Phantasma filmaren zuzendaria izan dira protagonistak Zurriolako butaka saioaren lehen emanaldian.   Zinea.eus- eko Maialen Goñi ere programan izan da.     Erreportaje intesgarriak prestatu dituzte Jackes Becker eta Hitchcock zinemagileen inguruan.     Gaztezuloko landideek Gaur irekiko ditu ateak dokumentalaren bideo kritika prestatu dute.  

Zurriolako Butakaren zortzigarren saioa

Ane Rodriguez Tabakalerako zuzendaria elkarrizketatu du Inaxio Esnaolak Zurriolako Butakan. Tabakalerako zinema aretoaren programazioa izan du hizpide. Aitor Arregi ekoizle eta zinemagilea ere gaurko saioan izan da. Altzoko erraldoia Moriartiren proiektu berriaz aritu da. Irutxuloko Hitzak Kortxoeneako Zinemaldi alternatiboaren inguruan erreportajea prestatu du.  

Zurriolako Butakaren zazpigarren saioa

‘Gure sor lekuaren bila’ dokumentala aurkeztu du Josu Matinez zuzendariak Zurriolako Butakan. Berarekin batera Katti Pochelu Hazparneko Zinegin jaialdiko antolatzailea ere saioan izan da. Urrezko maskorraren kiniela egin dute Gorka Bereziartuak eta Angel Aldarondok kritikarien solasaldian. Gaur jasoko du Emily Watsonek Donostia saria. Bere soslaia prestatu du Zurriolako Butakak. ‘Gure sor lekuaren bila’ dokumentalaren bideo kritika ere eskeinu du saioak. Saioaren amaieran, Urtzi Urkizuk euskal filmak aztertu ditu.